Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

elizkoi izond/iz erlijioari eta deboziozko jardunei benetan atxikia dena. ik jainkotiar.

Eliza bat eraikitzen ari dira inguru hauetan, herritar elizkoiek borondatez ematen duten diruarekin.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 513. orr.

Gizon elizkoia zen, eta ugariak dira erlijioari buruz eginiko lanak.  Berria - Kultura   2004-06-17

Etxekoandrea, emakume elizkoiak lagunduta, Yonsuk andrea aulki gurpildun batean ipintzen ari zen.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 112. orr.

Lizarraga iruinxemea duk, ausarta ausartik bada, pertsona ona, elizkoia, kristau ezin hobea.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 93. orr.

Gizon neurritsua, zuhurra eta elizkoia zen Kearney jauna; lehen ostiral guztietan joaten zen Jauna hartzera.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 200. orr.

Euren burua katolikotzat jotzen duten nafarren artean %44,1 elizkoiak dira eta %37,9 ez.  Berria - Euskal Herria   2004-08-11

Filotti meza huts egin baino lehen familia osoa hiltzen utziko zuen elizkoi horietako bat zen.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 261. orr.

Donatieni "hotzegia eta elizkoiegia" begitantzen zaio, eta beste emakume batzuengana doazkio begiak.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 14. orr.

Emakume elizkoia da: dirua ematen die elizari eta monasterioei, baina esku-laburra da lagun hurkoarekin.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 483. orr.

Borneon pentsatzen dute norberak hildako guztiak zerbitzari izango dituela hil ondoren; espainiar elizkoiek ere egunean hamabi amerikar hilko dituztela agintzen diote Galiziako Santiagori.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 261. orr.

Elizaren aurka zeudenentzat, elizkoi mistiko arriskutsua zen; Errusiako elizarentzat, heretiko arriskutsua.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 251. orr.

Frantzia errepublikano modernoa versus Espainia elizkoi atzeratua.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 11. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

elizkoi eta (3); elizkoia zen (3); eta elizkoia (3); oso elizkoia (6)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus