Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Udako jaiegun gehienetan. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 178. orr.
Jai-eguna du gaur. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 277. orr.
Jaiegun eta igandeetan, gin-tonika hartu ohi zuen. Bego Montorio «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 139. orr.
Denda horiek jaiegun eta igandeetan zabaltzeko aukera zuten. Berria - Ekonomia 2004-08-28
Karrikara atera ziren elizaren jai egunetan bezalaxe. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 72. orr.
Itsasondon abuztuko Ama Birjina dute jaiegun nagusia. Xabier Mendiguren Elizegi «Arbelaren gainean», 2004 - 65. orr.
Gerra ospakizun eta herriko beste jaiegun berezietan. Joseba Sarrionandia «Kolosala izango da», 2003 - 99. orr.
Sei-zazpi italiar bildu ginen, eta jai egunean Libistorferantz abiatu ginen. Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 80. orr.
Ama eta Annette ikusi nituen, jai-egunetako arropak jantzita. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 31. orr.
Agintari irakiarrek jaiegun izendatu zuten atzo ekainaren 30a, hain zuzen ere, boterearen transferentzia egingo den eguna. Berria - Mundua 2004-06-25
Kamioiek debekatuta dute jaiegun bezperako 22:00etatik hurrengo eguneko 22:00ak arte zirkulatzea. Berria - Euskal Herria 2006-05-04
Ez dago eraspenik, jaiera edo katigamendurik izen jakinik gabe, nonbait. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 96. orr.
Belaunikaturik, begirune eta jaiera handiz eskatu zion Frantzisko dohatsuari bere elkartean har zezala. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 469. orr.
Mendi soil batean bakarrik, edatekorik gabe, lurrean etzan zen akiturik eta jaiera amodiotsuz bere zaintzaile San Frantziskori dei egiten zion bihotzetik. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 870. orr.
Hurbildu ziren inguruko emakumeak eta amaren jaiera-falta madarikatzen zuten. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 445. orr.
Erlijiozalea zen, oso; itun berezi bat egina zuen Jaunarekin bere ustetan, zuzen jokatzeko agindua betetzeko obligaziotik libre uzten zuena, otoitz eta jaiera truke. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 152. orr.
Berebiziko jaiera izan zion Jesus Sagrariokoari. Jaiera handia izan bide du santu honek ere inguru hauetan. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 203. orr.
Marinelen artean, Karmengo Ama da jaiera handien duena. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 280. orr.
Juduen artean jaiera handia izan zuen hebrearren zaindari kontsideratua zen Mikael arkanjelu eta goiaingerua. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 377. orr.
Bizi-bizia da Gure Andere Mariari diodan jaiera, eta, era berean, Jaungoiko gure Jaunaren neurrigabeko errukiaren uste osoa. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 135. orr.
Eliza pobretxoa izan arren eta ia hondatua, Asis eta bailara guztiko jendeak jaiera handia zion aspalditik. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 670. orr.
Aitaren aldeko familian jaiera gehixeago zuten eliz kontuetarako. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 16. orr.
Ofizio-otoitzari eta elizaren arauei begirunea eta jaiera izan ziezaietela. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 525. orr.
Frantziskorenganako jaiera bereziz beterik. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 757. orr.
Jainko-jaiera eta Jainko-gosea gehiagotu egiten direla, tentaldiak erasotzen dioten bakoitzean. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 65. orr.
Orduan Sartrerekiko jaiera nuen, interesa, eta Unamuno existentzialista ere interesantea zen niretzat. Berria - Kultura 2004-09-05
Estoikoekiko jaiera zuen, itxura zenez: Krisipo, Zenon, Epikteto, Marko Aurelio enperadore filosofoaren Pentsamenduak... Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 156. orr.
Familia-kontuetarako ez dut inoiz joerarik ez jaierarik izan. Xabier Mendiguren Elizegi «Arbelaren gainean», 2004 - 44. orr.
OIC eta POUM oso antzekoak ziren ideia aldetik, eta, aita POUM en ibili zelarik, jaiera handia zien OICkoei, baina ez zebilen alderdi hartan. Jaiera urduriz zabaldu nuen liburua. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 58. orr.
Zutik jarri eta besoa altxaturik, himnoa kantatu genuen jaiera osoz. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 45. orr.
Itxura denez, orduantxe sortu zen berarengan Miarritzekiko jaiera. Txillardegi «Putzu», 1999 - 316. orr.
Handitasunari, edertasunari zioten jaiera hura. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 147. orr.
Hartara ikusi nuen -ezin susmatuko zenuke zer-nolako begirunezko jaieraz- zure etxea barrutik, zure mundua, lanean aritzen zinen idazmahaia [...]. Eduardo Matauko «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 21. orr.
debozio eta jaiera (3); jaiera eta begirunerik (3); jaiera handia (9); jaiera handia izan (3); jaiera handia zion (3); jaiera handiz (5); jaiera izan (3)