Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Jai bat ari zirela ospatzen. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 99. orr.
Jaiak zazpi egun iraun zuen. Elizen arteko biblia 2 Kro 7,9
Udaberrian ospatzen genuen guk jai hura Obaban. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 68. orr.
Jai bat antolatuko dugu, lagunak gonbidatuko ditugu. Eskarne Mujika «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 60. orr.
Honako bidean hamabiren bat festa eta jai ikusiko nituen. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 15. orr.
Astelehena, jai ondoko alferra. Joxean Sagaztizabal «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 105. orr.
Eta, une batez, jai batera zihoazela iruditu zitzaion. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 96. orr.
Euskal eskola berriaren jaia. Berria - Euskal Herria 2004-04-29
Berak mespretxatu zuen jaia errespetatu beharrekoa zela aitortuz, promes egin zuen apaizaren eskuetan, santuaren jaia beti begirunez gordeko zuela. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 445. orr.
Purim alaitasun eta pozezko jaia da, juduek elkarri opariak eginez eta mozorrotuz ospatzen dutena. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 224. orr.
Sexua sekulako jaia zen, jolasa, komunikazioa, plazer sinfonia. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 16. orr.
Bere egunak jaiak ziren, suzirien moduan txinpartetan amatatzen zitzaizkionak. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 143. orr.
Inguruko herri batean jaiak direla-eta hango festetara joateko plana. Xabier Mendiguren Elizegi «Uda betiko balitz», 2003 - 146. orr.
Auzo haretan jaiak ziran eta, Rufino plazara heldu zanean, soinulari bat joten egoan. Xabier Amuriza «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 11. orr.
Jaiak izanagatik, ez nago festetarako. Xabier Etxabe «Lurtarra da begiratua», 2004 - 22. orr.
Jaiak dituzten herrietan. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 322. orr.
Herri eta auzo batzuetan aurretik, besteetan San Bartolomez, eta besteetan geroxeago, badatoz jaiak eta, artean ere soineko berria falta. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 336. orr.
Herriko jaiak-edo, izango zen auzoren bateko festa usaina data horietarako gertuan. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 320. orr.
Amaitu dira jaiak, amaitu ospakizunak eta ikuskizun miragarriak. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 43. orr.
Damu zen gizona jaiak familiarekin igaro ez izanaz. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 258. orr.
Jaiak dolu bihurtu ziren. Elizen arteko biblia 1 M 1,39
Abuztuko Aste Nagusiko jaiak. Askoren artean «Rataplan» - 60. orr.
Antoine Abadiek lehenengo Euskal Jaiak antolatu zituenean. Koldo Zuazo «Euskara batua», 2005 - 69. orr.
Irak osoan jaiak antolatu zituen alderdiak; Akre-n ere bai. Juan Kruz Igerabide «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 113. orr.
Hogeita hamar egunez berealdiko jaiak ospatu ziren. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 262. orr.
-Lan? ez da jai Araba osoan? Jon Arretxe «Ostiralak», 2000 - 73. orr.
Musikariek zapatuan jai. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 141. orr.
Egun hartan jai genuen. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 133. orr.
Gaur festa eta bihar jai, Jexuxek. Xabier Etxabe «Lurtarra da begiratua», 2004 - 61. orr.
Ostiral arratsaldea jai duenez, ibilaldi luzeak egitera irtetea gustatzen zaio Bennetti. ik beherago 14. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 111. orr.
Larunbatetan jai izaten nuen. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 214. orr.
Goizetik entrenamendua izan nuen, arratsaldean jai. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 177. orr.
Herriak, bozkarioz beterik, jai handia egin zuen egun hartan. Elizen arteko biblia 1 M 7,48
Inguruetako nekazariak, jai handietan bezala jantzita. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 123. orr.
Hurbil zen Pazkoa, juduen jai nagusia. Elizen arteko biblia Jn 6,4
Gure herriko jai nagusian. Askoren artean «Rataplan» - 32. orr.
-Jai polita antolatuko dizu. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 23. orr.
Errege dekretuz jai nazionala deklaratu da. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 183. orr.
Jai zoroak ospatzen dituzte edo iragarpen faltsuak egiten. Elizen arteko biblia Jkd 14,28
Brigadak jai alaitsua eskaini gura dio. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 72. orr.
Jai-soinekoz janzten zaitut. Elizen arteko biblia Za 3,4
Gogoko dituzte sinagogetan lehenengo aulkiak eta jai-otorduetan mahaiburuak. Elizen arteko biblia Mk 12,39
Lehenagoko musika eta jai ospakizunak aztertzea. Askoren artean «Rataplan» - 41. orr.
Eta, gure harriduraren harridura, gau baterako jai-baimena eman baitziguten guztioi, berriro gudu-lerrorantz abiarazi baino lehen. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 167. orr.
Data ezagunetako jai-bezpera batzuetan. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 250. orr.
Hango mutilekin joan nintzen jai arratsalde batez Ogaitolo baserrira. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 195. orr.
Besteok ez gentozen jai-gauetarako hain prestaturik. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 118. orr.
Maiatzaren leheneko jai-zubian. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 174. orr.
Urtebetetze-jai bat antolatu nuen mutil haren andregaiarentzat. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 61. orr.
Gizarte jai horietako bat. Janbriren leinukoak eztei-jai handia egitekotan dira. Elizen arteko biblia 1 M 9,37
Eztei-jaia hileta bihurtu zen, eta kantu-soinuak negar-zotin. Elizen arteko biblia 1 M 9,41
Sylviaren ezkon jaia hasi zenerako. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 267. orr.
Bi giza sexuen arteko larru-lanean (lana, eginkizuna: larru-jaia edo ustekabeko festa oso gauza bakana izaten baita zorigaitzez). Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 90. orr.
Larunbat, ilberri-jai eta jai nagusietan ere. Elizen arteko biblia 1 Kro 23,31
Josiasen erregealdiko hemezortzigarren urtean ospatu zuen Pazko Jai hura Jerusalemen Jaunaren ohoretan. Elizen arteko biblia 2 Erg 23,23
Tenpluaren Garbikuntza Jaia ospatzeko deia. Elizen arteko biblia 2 M 2,16 tit
Piztuera igandetik Igokunde jaia arte. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 83. orr.
Iluntze askotan frontoira joaten ginen jai-alai partidetara. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 135. orr.
Bere lagun jai-alai jokalariekin. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 148. orr.
Jai-alai player diren aldetik ez ei zaie gaitz egingo granadak indarrez baina tentuz jaurtiz urpekontziko kontrol-dorrean hantxe bertan kokatzea. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 155. orr.
Donibane Lohizunen jai-alai ezker-paretan, kantaldia. Herria 2001-06-07
Tankera honetako morroiekin jai dauka gure artzain gajoak. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 207. orr.
Jai daukazu, ez dituzu jada ulertzen zeruaren seinaleak. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 177. orr.
Bazekiat nolakoa haizen hi, eta jai daukak harenean jokoan aritzeko edo edari onik dastatzeko aukerarik izango duala uste baduk. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 103. orr.
Hura guztia musu truk emango ziotela uste bazuen, jai zeukan. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 180. orr.
Ilargiak erakusten du jai egiteko garaia. Elizen arteko biblia Si 43,7
Bihar jai eginen dugu Jaunaren ohorez. Elizen arteko biblia Ir 32,5
Frantzisko dohatsua izango zuela beti zaindari eta jai egingo zuela urtero haren egunez. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 448. orr.
Adar hilaren hamalauan eta hamabostean jai egiteko agintzen zien, egun horietan iritsi baitzuten juduek bakea. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 144. orr.
Zazpi egunez egingo duzue jai, Jaunak zuen Jainkoak beretzat aukeratuko duen lekuan. Elizen arteko biblia Dt 16,15
Astelehenetan egiten baitzuten Sergiok eta Sarak jai. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 53. orr.
· Zazpi eguneko jaia egin zuen. Elizen arteko biblia 1 Erg 8,65
Han jaia eta barbakoa modukoa egingo da. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 184. orr.
Ohartu zenean nirekin jai dagoela pinturaz, antzerkiaz eta horrelakoez jardunez gero, negozio-gizon gisa mintzatu zen, ez lotsagabe, baina bai pragmatiko, suitzar erara, alegia. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 121. orr.
Guk badakigu hemen pilotalekuan lan egin ezean jai dagoela. Berria - Kirola 2006-03-15
Hori bezain garbi dago aldaketaren berri emango duten informazio bide aske eta gardenik gabe jai dagoela. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde «Garapen iraunkorra», 2005 - 15. orr.
1975eko azaroaren 20an hirurei eman zieten jai eskolan. Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 113. orr.
Asteburuen erdiak nirekin eginen zituen Unaik, hain juxtu ere prentsaren barne antolakuntza gupidagabeak bere zerbitzari leial nahiz desleialei jai -ez besta- ematen dien horietan. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 59. orr.
Dirua gobernatu egin behar da, ganadua bezalaxe: jai eta aste eman egin behar zaio biziko bada eta emango badu. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 188. orr.
Eta hau guztia, lehenago esan bezala, buru hutsez egiten nuen, eskua zeharo geldirik utzia, jai eta aste. Josetxo Azkona «Patata soro bat», 2004 - 166. orr.
· Etenik gabe gabiltza Lauaxeta eta biok bidez bide, aste eta jai, udazken, negu, udaberri eta uda. Juan Luis Zabala «Agur, Euzkadi», 2000 - 156. orr.
Honako bidean hamabiren bat festa eta jai ikusiko nituen. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 15. orr.
Jai giroa zen nagusi. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 163. orr.
Gisa horretako lokaletan izan ohi den atergabeko jai-giroa alkoholikoa, gaupasa-giroa, beti higuingarria izan zait. Eduardo Matauko «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 49. orr.
Jaigiroa ere nabarmentzen da sasoi honetan: herri eta auzo batzuetan aurretik, besteetan San Bartolomez, eta besteetan geroxeago, badatoz jaiak. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 336. orr.
Jai giroak ere izanen du tarterik EHEk Lesakan antolatutako egitarauan: 14:30ean herri bazkaria eginen dute pilotalekuan; […]. Berria - Euskal Herria 2004-03-27
Jai giroan xahutzen genituen indarrak eta azken batean hortxe joan zitzaizkigun urte haiek. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 142. orr.
Manifestazioa ere jai giroan egin zen, Espainiako Poliziaren presentzia itogarria gorabehera. Berria - Euskal Herria 2004-05-16
Jai giroan murgildu ziren bi herriak, Orio eta Zarautz. Berria - Euskal Herria 2004-10-05
Jainkoak, zeure Jainkoak, gantzutu zaitu, jai-giro pozgarrian, lagunen artean aukeraturik. Elizen arteko biblia Heb 1,9
Jai giroko doinuak. Berria - Kultura 2004-07-08
Kanpai-hots sekulakoa, jai giroko zalaparta alaian. Anjel Lertxundi «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 70. orr.
Bizitza atseginago, jai-girokoago izan zedin. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 63. orr.
Gainerakoan jai zuen nirekin. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 28. orr.
-Hor da, baina horrekin hitz egin nahian baldin bazaude, jai duzu. Martin Anso «Elezaharren bidetik», 2004 - 111. orr.
Etxe hartako labore-lanak jai zuela urte hartan, kaxkar eta ahul geldituko zela soroko uzta. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 253. orr.
Datu kopuru ondrosoekin elikatu gabe, jai luke klimatologiak. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 21. orr.
Hire mihi luzea amarrukeriaz dantzatu ostean, jai duk uste baldin baduk ene kafetegian jotzen utziko diadala. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 22. orr.
· Goseak agintzen duenean, giza legeak jai! Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 61. orr.
Hizkuntza jakin ezean, jai. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 151. orr.
Gaur jai hartzea erabaki dut. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 80. orr.
Haien neskameak jai hartzen du igandeetan.Santosek lantokian jai hartu zuen arratsaldean. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 92. orr.
Zer esango ote zion nagusiak eguna jai hartuz gero? Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 77. orr.
Jatetxeko lanetik jai hartzen zuen egunetan. Jai hartzen zuenean, goizean goiz etortzen zen Albert Ruche jaunaren bila, eta landara joaten ziren, egun-pasa. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 85. orr.
bestela jai dugu (7); bestela jai duzu (4); igande eta jai (5); jai batzordea (6); jai batzordeak (13); jai batzordearen (4); jai bezpera (8); jai bezperan (5); jai botatzeko (5); jai dago (14); jai dauka (13); jai daukagu (11); jai daukak (5); jai daukate (4); jai daukazu (5); jai du (10); jai dugu (18); jai dute (17); jai dutela (6); jai duzu (10); jai ederra (5); jai egin (4); jai egiteko (7); jai egiten (5); jai egun (34); jai eguna (25); jai egunak (8); jai egunean (5); jai egunetako (5); jai egunetan (21); jai eman (7); jai eredu (9); jai eredua (4); jai eta aste (5); jai giro (10); jai giroa (24); jai giroak (4); jai giroan (40); jai giroan egin (5); jai giroko (6); jai handi (6); jai handi bat (4); jai handia (16); jai handiak (4); jai handietan (9); jai hartu (13); jai hartzeko (5); jai hartzen (7); jai herrikoien (6); jai izan (7); jai izango (8); jai izaten (4); jai nagusia (6); jai otordua (4); jai zeukan (4); jai zuela (4); jai zuen (7); urteko jai (4)
eguneko jaia (5); eta jaia (8); etxola jaia (13); euskal jaia (8); jaia antolatu (6); jaia egin (12); jaia izan (5); jaia izango (5); jaia ospatu (7); jaia ospatuko (7); jaia ospatzen (7); jaia ospatzera (4); larunbat jaia (5); legamigabeko ogien jaia (11); pazko jaia (18); sagarapen jaia (4); santuaren jaia (4)
auzoetako jaiak (5); euskal jaiak (6); gasteizko jaiak (5); herriko jaiak (14); jaiak amaitu (4); jaiak antolatu (4); jaiak antolatzeko (5); jaiak antolatzen (10); jaiak dolu (4); jaiak izango (4); jaiak ospatu (5); jaiak ospatzeko (4); jaiak ospatzen (4)
jaiaren leloa (4)
gasteizko jaietako (10); herriko jaietako (5)
auzoko jaietan (4); euskal jaietan (6); gasteizko jaietan (5); herriko jaietan (19); ilberri jaietan (5); mari zuriaren jaietan (5); pazko jaietan (4); zuriaren jaietan (5)
jaietara joan (4)