Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

jadanik (3376 agerraldi, 170 liburu eta 1221 artikulutan –gehien-gehienak Herria aldizkarian-) 1 adlag dagoeneko. ik jada; ja1.

Jadanik dexente luzatuak garela iruditzen zait.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 156. orr.

-Baina, ama, jadanik esplikatua dizut...  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 46. orr.

Eta horra, jadanik, Poyo de Roldán mendixka famatua.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 78. orr.

Lehenik, jadanik erran bezala, heineko izari bat behar dela izan induljentziaren eta haren emateko arrazoiaren artean.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 185. orr.

Ez ditut jadanik sentitzen denboraren irristatzea eta ukitu arinak.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 70. orr.

-Holako zerbait ez ote didazu jadanik ere errana?  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 19. orr.

Erakutsi dugu ezen jadanik, ez duela nagusitasun osorik.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 529. orr.

1271. urtean kausitzen dira jadanik dokumentuetan Gorosgaray, Irauzketa eta Ibañetako Salbatore kapera.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 38. orr.

Ile bakan blaituek erdizka kukutua eta heriotzak jadanik zorroztua, ezin antzik eman begitarte iharrari.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 48. orr.

-Amadisek Oriane ezagutu du jadanik? -hurbilagotik errepikatu zuen galdera.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 255. orr.

Nire Melaniak josteari ekin dio jadanik.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 266. orr.

Haren arrastorik ez dago jadanik.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 27. orr.

2 (iraganaldiko testuinguruetan) ordurako.

Jadanik hilotz zetzanaren gelan sartu zen, herioaren misterioaren jakile bakarra bailitzan.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 339. orr.

Jadanik ez zen biharamuneko hiltzaileen beldur -aienatuak ziren, ahaztuak, bere giza bizitzan etsai zituen pertsona eta gertakari ugariekin nahasiak-.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 21. orr.

-Hori, jadanik banekien...  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 110. orr.

Frantxua jadanik lanera joana zen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 63. orr.

Ikusia nuen jadanik bidean, aitzinatu baitzitzaidan, keinu bat ere egin gabe.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 136. orr.

Nagusia jadanik han zegoen.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 135. orr.

Amatxi, enetzat, jadanik lore bilakatua zen.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 74. orr.

Musika jadanik itzalia zen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 8. orr.

Lizarraga jenerala ere jadanik Lizarran zegoela jakin dut.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 167. orr.

Bazirudien jadanik bertan zuela heriotza.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 17. orr.

Dakidana da frangotan gogoan nuela jadanik guti-aski aipatua dizudan Maider hura.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 29. orr.

Iñaki-k bazituen bost horietarik biga ikasiak jadanik Baionan.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 46. orr.

Nerau ere saiatu nintzen gorpuarengana, lurra jotzen ari baitzen jadanik.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 40. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus