Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ezin zinez eta bihotzez elkartasuna erakutsi zeure buruaren jabetza ukatzen dizunari. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 110. orr.
Neskak ez du, ez, bere buruaren gaineko jabetza. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 25. orr.
Harrezkero Agustin Jakinduriaren jabetzaren atzetik dabil. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 15. orr.
Hori lortzeko ezinbestekoa dela egiaren jabetza. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 35. orr.
Frantziskok ezetz esan zien diruari eta jabetzari. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 54. orr.
Honela, soroaren eta harpearen jabetza hitiarren eskuetatik Abrahanenera pasatu zen, hilobi-leku izateko. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 61. orr.
Lehen lege horiek libertatea ematen diete; bigarrenek, berriz, jabetza. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 169. orr.
Errege Henrike bi egun geroago agertu zen, hiriaren eta gazteluaren jabetza hartzera. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 54. orr.
Denboraren jabetza berreskuratzen ez dugun bitartean, dependentzia ttikiak eskuratzen emango dugu bizitza osoa. Pako Aristi «Note book», 2005 - 91. orr.
· Aski nuen, leherketa baino lehen, telefonoz beste erakunde edo norbaiten izenean, atentatuaren jabetza erreklamatzearekin. Hasier Etxeberria «Arrainak ura baino», 1999 - 187. orr.
Enpresaren jabetza bazkideena dela. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 183. orr.
Kapitalaren jabetza ez da atzerritarren esku geratzen. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 113. orr.
Nork bere lurren jabetza berreskuratu ahal izango du. Elizen arteko biblia Lb 25,10
Orduan jabetzan hartu genuen lurraldea honela banatu genuen: [...]. Elizen arteko biblia Dt 3,12
Ondasunak gehiegi ez barreiatzeko, seme bien eskuetan utzi zuen osorik meategien jabetza, alabentzat diru jakin bat jarrita, ezkontzako dote moduan edo. Xabier Mendiguren Elizegi «Arbelaren gainean», 2004 - 44. orr.
Kasu honetan, estu-estu jarraitu behar zaio lege zibilari, horixe baita jabetzaren bermea. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 170. orr.
Ondasun motak aipatzerakoan, gozamenaren erabilera soila eta jabetzaren gozamena bereiztu ditugu. Andres Urrutia «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 83. orr.
Elizaren jabetzako zelaitxo batera. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 347. orr.
Arriskutsua da zernahi jabetzan edukitzea: auto bat, oinetako pare bat, zigarreta pakete bat. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 129. orr.
Bizitza eta jabetzarako eskubide besterenezinak. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 524. orr.
Produkzio bitartekoen jabetza langileriaren eskuetara pasatu behar da. Jon Alonso «Erretzaileen eremua», 2006 - 73. orr.
Lucyk esandako lekuan egiten du zuloa, jabetzaren mugatik gertu. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 146. orr.
Goizean goiz abiatu ziren Grosrouvreren jabetzarantz. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 506. orr.
Jabetza handiegiak zama astunegiak izanik, nekazariekin partituko lituzkete. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 24. orr.
Zuberoa Frantziako erregeren jabetza izan arren. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 89. orr.
Lebitar-hirietako herri-lurrak ez daitezke sal, lebitarren behin betiko jabetza baitira. Elizen arteko biblia Lb 25,34
Etxalde Handia inoiz bukatzen ez zen jabetza zen, ukuiluan ehun behi, lurrun-indarrez funtzionatzen zuen gaztalekua, frutarbola saila eta abar, eta abar zituena. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 171. orr.
Estatu baten funtsak eta jabetzak besterengarriak dira ala ez? «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 171. orr.
Izenez baizik ez zela errege, eta jaunek zeuzkatela ia bere jabetza guztiak. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 280. orr.
Emakumea gizonaren "jabetza" izatera igaro zen. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 201. orr.
Leku-aldaketan bere liburu eta jabetza guztiak kentzen dizkiote, eta "har bat baino biluziago" uzten. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 28. orr.
Bere jabetza guztiak atzera poltsaratu arte ez zen berriz mintzatu. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 252. orr.
Dagoeneko, emakumea eta haurrak familiako aitarenak dira, haren jabetzakoak. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 275. orr.
Beste norbaiten jabetzak hartuta. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 117. orr.
Beste zenbait enpresaburu jeltzaleri jabetzak kendu zizkieten garaian. Xabier Mendiguren Elizegi «Arbelaren gainean», 2004 - 57. orr.
Ordainez, denei berretsi zizkien anarterainoko eskubide eta salbuespenak, eta denei errespetatu anarterainoko ondasun eta jabetzak. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 60. orr.
Den-dena eros nezakeen, eta den-dena erosi nian: jabetzarik ederrenak, zaldirik politenak, autorik ederrenak, Ferrariak! «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 451. orr.
Jabetza pribatua agertzen den unetik botere harremanak sortzen dira taldeko kideen artean. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 166. orr.
Nekazaritzak eta jabetza pribatuak patriarkatua ekarri zuten. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 289. orr.
Uko egin diote ondasunen jabetza komunari ere lege zibilen mende bizi izateko. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 169. orr.
Maria da Graça nire alabak nire ondasunen jabetza eraginkorra hartzen ez duen artean. Bego Montorio «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 166. orr.
Marokon gerran baitzebilen urte haietan Espainiako armada, bere jabetza kolonialen apurrei eutsi nahian. Xabier Mendiguren Elizegi «Errekarteko koadernoa», 2001 - 73. orr.
Jabetza materialik eduki ez izanak gauzak zailtzen ditu. Eider Rodriguez «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 93. orr.
Ondasunak salerosian erabiltzen dituzte, jabetza erabatekoaren izatedunak dira. Andres Urrutia «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 19. orr.
Gizarte-klausula, ekologia-arauak eta jabetza intelektuala. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 183. orr.
Aldi baterako jabetza baino ez da. Xabier Paya «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 238. orr.
Lehenik eta behin, masa-hedabideen jabetza-aldaketari eman zitzaion lehentasuna: nagusi aberats nazkagarriei kendu eta Alderdiari eman zitzaion tresna berri horren ardura. Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 88. orr.
Ez zuen ulertzen Maitasuna jabetza-sentimendurik gabe. Xabier Aranburu «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 140. orr.
Nekez aurki zitekeen, pentsatu zuen, hura baino Konpainia lehiatsuagorik, eta horrek atsegina sentiarazten zion, hango partaide izatearen jabetza-zentzu halako bat. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 39. orr.
Bi alderdietako bat jabetza-titulu batez baliatu nahi eta besteak hura izuntzat joz gero. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 210. orr.
Eta, egiaz hala bazen, zergatik ez zen agurea Harryren gainera amildu eta ez zituen Zazpigarren Etorbideko eraikinaren jabetza-agiriak galdegin? Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 66. orr.
Beste merkatari batzuei pasatzen zizkien arroz, azukre nahiz artatxiki sorta osoen jabetza agiriak. Bego Montorio «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 39. orr.
Hainbat pertsonari gauza batez edo pertsona batzuez jabetza-mota desberdinak eman zizkieten. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 267. orr.
Lebigre jaunak onartu egiten zuen jabetza hartze hura. Jabetza Erregistroaren datuen arabera. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 346. orr.
Landa-jabetzak, landetxea, kolonia, kolonoen multzoa. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 296. orr.
Etxe-jabetzarik ez banuen ere, Rosarekin egoiten nintzenean, etxedun sentitzen nintzen. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 587. orr.
Mundu osoko truke-sarea, finantza- ahalmena, kolonia-jabetzak, Nekazaritza-jabetzaren lehentasun ekonomikoa eta politikoa. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 45. orr.
Besteren ispilu aurrean jantzi beharra eta besteren zilarreria ukitu beharra zegozkion beti, bere jabetzakoa zen leiho batetik begira egoteko paradarik ere gabe. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 215. orr.
Bazuen, beraz, bere jabetzako bizilekuren bat non edo non, inoiz edo behingo? Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 215. orr.
Julian Schnabel pintore eta zinemagilearen jabetzakoa den Chelsea Hoteleko gelara. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 97. orr.
Bere jabetzako gaztelu batean bezala paseatzen ziren han barrena. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 251. orr.
Joputza indarrean zegoelarik, horrela deitzen zieten lurjabeek beren jabetzako nekazariei eta bestelako beharginei. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 19. orr.
Gero, beren jabetzako monasterio asko, ehizarako eta defentsarako leku aproposetan eraiki zituzten. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 101. orr.
Lurraren azalaren parte bat, jabetzapekoa kontsideratua. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 189. orr.
Horrela [haurrak] ezingo dira aurrerantzean familia bakar baten jabetzapekoak izan, aberriaren seme-alabak baizik. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 246. orr.
Ehortz nazazue neure gurasoen ondoan Efron hitiarraren soroko harpean [...] Abrahanek Efron hitiarrari bere jabetzapeko hilobi izateko erosi zion hartan. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 136. orr.
Aitaren onerizkoa bere boterean oinarrituta dago, hots, jabetza-eskubidean. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 99. orr.
Gozamenaren gaineko jabetza eskubidea eman didazuen momentutik, eskubide horrek ez du zerikusirik gozamenaren ondorioekin. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 244. orr.
Jabetza eskubideak berez du jatorria izadian. Berria - Euskal Herria 2004-02-10
Begira nola ordaintzen diguten orain: zeuk jabetzan eman zenigun lurraldetik gu botatzera datoz. Elizen arteko biblia 2 Kro 20,11
Erromako senatuari eta herriari baimena eskatu zion hiribildua hara eramaten uzteko, eta inguruko harresiak eraiki zituen, eta zatika banatu ondoren, biztanleei jabetzan eman zizkien bakoitzari sestertzio bat eskatuz. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 670. orr.
Begiko bagaituzu, emaguzu lurralde hau jabetzan; ez gaitzazu Jordan igarotzera behartu. Elizen arteko biblia Zen 32,5
Leku batzuetan zenbaitek jabetzan ematen zituztelako beren feudoak, eta segidan jabetzan berrerosten zituztelako. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 319. orr.
Frantses sistemako lur jabetzaren gainean. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 104. orr.
Finantza-ondasunak, osatu orduko, lur-jabetzetan edo luxuzko kontsumoetan gastatzen ziren. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 23. orr.
Pepinek Estebani eskainitako lur horietatik hasiko zen Elizaren lur-jabetza. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 87. orr.
baloiaren jabetza (32); bere jabetza guztiak (3); erritmoaren jabetza (3); harpearen jabetza (3); jabetza eskubidea (13); jabetza eskubideak (8); jabetza eskubidearen (4); jabetza galdu (3); jabetza intelektuala (17); jabetza intelektualak (6); jabetza intelektualaren (24); jabetza intelektualaren aurkako (5); jabetza izan (7); jabetza izatea (3); jabetza osoa (3); jabetza pribatu (3); jabetza pribatua (20); jabetza pribatuak (4); jabetza pribatuarekin (3); jabetza pribatuaren (8); lur jabetza (4); lurralde honen jabetza (4); lurraldearen jabetza (3); lurraren jabetza (3); lurren jabetza (12); lursailen jabetza (3); ondasunen jabetza (6)
baloiaren jabetzan (6); jabetzan eman (6); jabetzan emango (5); jabetzan ematen (4); jabetzan hartuko (5); jabetzan hartzera (14); jainkoak jabetzan emango (3)
hiri jabetzaren (17); hiri jabetzaren ganberak (10); hiri jabetzaren ganberek (4); lur jabetzaren (3); lurraren jabetzaren (5)