Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Baina aurkitu da hori puntu "irudikarientzat" egia bada, errealentzat den bezala (adierazpen hori argitzeko astirik ez dut orain), orduan halako higidura edozeinek bi zenbaki lehengo puntu berberei lotuta utziko dituela. ETC-literatura, saiakera Artikulu eta hitzaldien bilduma, Charles Sanders Peirce (Ibon Uribarri), Pentsamenduaren Klasikoak, 2005
Teoria horretan, hainbat kontzeptu zeuden -hala nola "denbora irudikaria" eta "Kubo-Schwinger-Martin kondizioa"-, eta Big Bangaren aurretik unibertsoa zen ezereza deskribatzeko asmoa zuen -ezin ezagutukotzat jo izan da beti garai hori, fisikaren jaiotza eta propietateak baino lehenagokoa delako-. ETC-literatura, saiakera Ia denaren historia labur bat, Bill Bryson (Ixiar Iza), Elhuyar, 2009
Rs-ren definizio zehatza da, "espazioak eta denbora irudikariak osatzen duten lau dimentsioko izate jarraituaren hiru dimentsioko edozein sekzioren kurbadura esferikoaren erradioa". ETC-literatura, saiakera Unibertsoa sakabanatzen ari da, Arthur S. Eddington (Jon Azkargorta), Pentsamenduaren Klasikoak, 2009
Aljebran egindako aurrerapen ia guztia debekatutako operazioak lortzeko desiragatik egin dira (zenbaki negatibo, arrazional edota irudikariak kasu). ETC-literatura, saiakera Hizkuntza eta irakaskuntza, Jean Piaget / Noam Chomsky (Aritz Irurtzun), Pentsamenduaren Klasikoak, 2009
Denbora-ordenaren aldatze hori, lehen-lehenik, irudikariaren metamorfosi gisa gorpuztu da. ETC-literatura, saiakera Historiaz mintzo. Foucault eta Bensaīd, Askoren artean (Joseba Barriola), Jakin irakurgaiak, 2009
Ezin da ahaztu zer aportatzen dioten kulturgintzaren eragiletzari, irudikari kolektiboari. ETC-literatura, saiakera Jakin aldizkaria, 183/184 zbk., , 2011 - martxoa-ekaina
4 3i da halako zenbaki baten adibide bat, eta bi parte ditu: bat "erreala" eta bestea "irudikaria". ETC-literatura, saiakera Quantum, Manjit Kumar (Iņaki Iņurrieta), Elhuyar, 2011
Elak lanpara txiki bat piztu zuen, eta arropa pixkanaka kentzen hasi zen, buruan zuen musika irudikari baten erritmoari jarraituz, etxean entseatu izan balu bezala. ETC-literatura, saiakera Ez zuten erantzun, Oier Santos, Erein, 2012
Kultura bakoitzak bere adierazpen irudikari propioak ditu, bere unibertso sinbolikoa eta bere psikologia eta, horrenbestez, irizpide, balio eta interpretazio komun jakin batzuen inguruan eratzen da. ETC-literatura, saiakera Tartaroa, Mitxelko Uranga, Pamiela, 2015
Gauzak horrela, gizarte edo kultura bakoitzak bere unibertso sinboliko propioa, adierazpen irudikari propioak, eraikitzen ditu gizarte hori osatzen duten gizabanakoek beren buruak errekonozitu eta beraien arteko ezaugarri komunen inguruan elkarlanean bizi daitezen. ETC-literatura, saiakera MisEntropia. Kaosa eta ordena, Mitxelko Uranga, Erein, 2017
Espainiak aspalditik erabili ditu euskaldunen inguruko irudikari komikoak, nahiz eta ez dituen beti estatu politika egiteko helburuz baliatu. ETC-literatura, saiakera Jakin aldizkaria, 220 zbk., , 2017 - maiatza_ ekaina
Jarlekuak zintzilik, esfera irudikari baten barruan, denak erdigunera begira. ETC-literatura, saiakera Bihotzean daramagun mundua, Maite Darceles, Alberdania, 2018
2000. urtean, aroa bukatzen zela eta gizartean baikortasun eta distentsio aldia zelarik, Lemoizko zentral nuklear zaharraren inguruan dagoen irudikaria berriz apaindu eta berriz ere bizitzaz betetzeko plana egin genuen. ETC-literatura, saiakera Zuloa, Xabier Gantzarain, Elkar, 2018
Deigarri suertatzen da, lehenik, hitz honek ez duela kiderik inguruko hizkuntzetan, ingelesezko imaginary (eta euskarazko ustezko, irudipenezko, alegiazko, irudimenezko edo irudikaria) adjektiboa baita. ETC-prentsa Berria, 2003-11-12
Elkarteak Madrilen izango du egoitza, eta" egungo estatu sistemari alternatibak aurkeztuko dizkion irudikari politiko-kulturala eratzea" izango du xede. ETC-prentsa Berria, 2005-12-03
Kartzelaren ideia beraien irudikaritik at dagoelako. ETC-prentsa Berria, 2005-11-16
Gogo-egoeraren irudikaria . ETC-prentsa Berria, 2006-07-21
Suizidioa: gogo-egoeraren irudikarian kabitzen ez den ideia, domuak maitasuna erosi ezin duen artean bederen. ETC-prentsa Berria, 2006-11-24
Arren, jarrai gaitzazu irakurtzen, eta jagon ezazu zure gogamenean Obaba Antzokiaren irudikaria irakurtzen gaituzun bitartean. ETC-prentsa Berria, 2007-03-29
Kubrick, Tarkovsky, Welles edo Bergman baten filmak ikusentzun dituenak badaki ezen gizadia ulertzeko erak direla, eta ezen gizadiaren irudikari kolektiboa elikatzen dutela ere. ETC-prentsa Berria, 2007-06-08
Noski, Espainiaren eraikuntza festa da (gaurko espainiar irudikaritik ulertuta); mairuen eta nafarren kontrako arrazismoa, kristautasuna armetan altxatua, gerra, odol eta ezpata bidezko irabazia... ETC-prentsa Berria, 2009-01-31
Epai-liskar hauen beste datu kezkagarria da konprobatzea nola gizarte bat (eta talde-irudikaria) euskarri polizialetan eraikitzen den: gure kaleen izenen kasua da; eta bestela ere, alderdiak legez kanpokotzat jotzen dira Poliziaren eta Guardia Zibilaren txostenetan oinarrituta (erreinuko fiskaltza nagusiaren aitorpena); egunkariak ixten dira (gogora Egunkaria) ohiko komisarioaren biharamunaren ondorio; gure prentsa, komunikabide eta norabide orotariko politikoek haien adierazpenak polizia mailako informazio eta filtrazioetan funtsatzen dituzte, sen hau erakusten duen polizia baten bertsioen aurrean inolako distantzia edo zuhurtziarik izan gabe. ETC-prentsa Berria, 2009-05-02
Biblia kontatzea eta! Irudikari oso bat ageri da beirateetan. ETC-prentsa Argia, 2007-01-21
Kontuak kontu, irudikari garaikidean iltzatuta geratu zaigu Soldadu Baldarraren begirada ero eta zirraragarria, bere buruaz beste egin aurretik. ETC-prentsa Argia, 2009-03-29
Izenek lilura dute eta gure irudikaria itxuratzen dute. ETC-prentsa Berria, 2015-09-06
- Ekuazioan erro erreal positiborik ez egotea, hau da, soluzioak irudikariak izatea. ETC-zientzia, zuzenbidea Inbertsio-proiektuen azterketa eta balorazioa herri-erakundeetan, Alaitz Mendizabal, Amaia Urkiola, Juan Felix Jauregi-Arraburu, Imanol Basterretxea, Maider Aldaz, UEU, 2003
Saiakuntza irudikari horrek frogatzen du pH-a aldagai independentea dela; izan ere, erreakzio-ganberako orekako konposizioa aldatzeko, nahikoa da pH-gordailuaren pH-a aldatzea. ETC-zientzia, zuzenbidea Kimika fisikoa, Askoren artean, EHU, 2006
Konposizio-lerroek, benetakoek nahiz irudikariek, irudi-batasuna sortzen dute. ETC-zientzia, zuzenbidea Telebista produkzioa, Askoren artean, EHU, 2006
Paraleloek eta meridianoek lurrean sortzen duten sare irudikariari edo mapa lau batean egiten den sare horren proiekzioari gratikula deritzo. ETC-zientzia, zuzenbidea Kartografiako elementuak, Askoren artean, EHU, 2007
Inflexio-puntu bakoitzean giltzadura irudikari bat txerta daiteke; hala, egitura estatikoki zehaztu gisa azter daiteke armazoia. ETC-zientzia, zuzenbidea Arkitektura-hiztegi irudiduna, Askoren artean, EHU, 2009
Problema kuantiko konplexuago batzuetan, horiez gainera, balio irudikariak ere izan ditzake. ETC-zientzia, zuzenbidea Egitura atomikoa eta lotura kimikoa, Askoren artean, EHU, 2009
Plano irudikari hori kontinenteen azpitik luzatuko bagenu, irudikatuko genukeen Lurrak azaleratutako lurren erliebea ezabatuta izango luke; Geoide deritzo horri. ETC-zientzia, zuzenbidea Geologia praktikoa , Askoren artean, EHU, 2009
Horiek guztiek eragina izango dute haurraren errealitatera hurbiltzean eta irudikari sozial eta indibiduala garatzean. ETC-zientzia, zuzenbidea Generoa aztergai Psikologian: egungo ikerketak, Itziar Alonso-Arbiol, Miriam Gallarin, UEU, 2009
Ekuazio horretan, i-k unitate irudikaria adierazten du. ETC-zientzia, zuzenbidea Ikergazte-2019. Ingeniaritza eta Arkitektura, Askoren artean, UEU, 2019
Indar horiei indar "irudikari" edo "fiktizio" ere esaten zaie, baina nahitaezkoak dira Newtonen legeak sistema ez-inertzialetan aplikatzeko. ETC-entziklopedia Erreferentzia-sistema, Wikipedia
Irudikari hitzak matematikako unitate irudikariari erreferentzia egiten dion izenondoa da. ETC-entziklopedia Irudikari (argipena) , Wikipedia
Hortaz, gorputz bakoitzak bere mugak determinatzen dituen kaxa irudikariak ditu, bada, objektuaren forma originala kontuan hartuko balitz, izugarrizko kalkuluak egin beharko liratezke, horregatik, askoz ere efizienteagoak diren kaxa irudikariak erabiltzen dira. ETC-entziklopedia Izpien trazadura, Wikipedia
Aljebra linealean, "n" x "m" elementuko A matrize baten matrize konjugatua beste matrize bat da, haren elementu guztiak konjugatuez ordezkatuz lortzen dena, hotz, elementuen zati irudikarian zeinua aldatuz lortzen dena: ETC-entziklopedia Matrize konjugatu, Wikipedia