Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Pertsona errealak izaki imajinarioz beteta daude. Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 9. orr.
Gizarte imaginario bat sortu dugu, adin batean nebek arrebei ahoa josten dieten gizartea. Berria - Kultura 2004-03-23
Bide imaginarioak sortzen ditut haien artean, distantziak handitu eta txikitu, eta poliki-poliki ikusten dudan hori abstrakziora eramaten dut. Berria - Kultura 2004-09-19
Eta gero barrez lehertuko ziren biak, fular imajinarioak lepo inguruan kiribilduz. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 31. orr.
Bi pistola baleuzka bezala tiro imajinarioak botatzen hasten da. Berria - Kirola 2004-02-28
Biraketaren ardatza polo bien arteko lerro imajinarioa dela. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 148. orr.
Literatura geografia imaginarioa da. Berria - Kultura 2004-11-02
Badakigu hor dagoela horratik, geografia imajinarioa izanagatik lekuak benetakoak direla. Berria - Kultura 2004-12-15
Esmalteaz egindako marrak, ametsetatik ihes egindako soldadu imajinarioak bailiran. Jasone Osoro «Korapiloak», 2001 - 9. orr.
Familia zen zure imaginarioa eta bihotza babesten zituen aterpea. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 133. orr.
Memoria historiko bat, esango genuke gaur apika; imajinario bat, mitologia bat. Halako eskema prospektibo bat nagusituz baitzihoan proiektu hartan sinesten zuen gizataldearen imajinarioan. «Kuskue tanden», 2004 - 63. orr.
Euskal Herria Europako imajinarioan kokatu zen garai hartan: nahiz eta Euskal Herriak ez osatu batasun politikoa, Europan une hartan jakin zuten Euskal Herria bazela. Berria - Kultura 2004-01-20
Hala heltzen zaizkio irakurleari, entzuleari eta ikusleari, eta halaxe fosiltzen dira imajinario kolektiboan, munduko gauzarik naturalena balitz bezala. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 119. orr.
Imajinario kolektiboaren sortzaile garen heinean, ekoizten eta igortzen ditugun edukietan ere jarri behar dugu ardura. Berria - Euskal Herria 2004-11-13
imajinario bat (4); imajinario baten (3