Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

izu 1 iz beldur larria eta bizia, bereziki zerbait egitea eragozten duena. ik izialdura.

Higuina zen, edo izua, ez dakit.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 208. orr.

Irudi sortzaile abila da Izua.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 128. orr.

Izua torloju itogarria da, begirada lausotzen duena.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 61. orr.

Nire izua, neskatxa hilik ote zen.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 189. orr.

Hamar soldaduk, sarjentuak eta preso batek egiten omen zuten itzulerako bidea, izua begietan.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 166. orr.

Izua aurpegian, kukuka bezala eta isilean hitz eginez ari dira hurbiltzen.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 14. orr.

Loliren alabaren begietako izua.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 60. orr.

Baina izua nuen akuilu.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 196. orr.

Izua nagusitu zen kanpaleku eta zelaian, jende guztiarengan.  Elizen arteko biblia   1 Sm 14,15

Izua ikusi nuen amaren begietan.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 145. orr.

Inoiz gertutik ikusi gabeko piztia izan arren, gorputz osoa hartzen zuen izua pizten zuen.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 58. orr.

Gela ilunaren zokoan, erregin etsitu eta hieratiko zegoen amatxik izua eragiten zion.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 142. orr.

Horregatik bakarrik nahi nuke nire hitz hauek zalantzaren izua eragitea dirua daukatenengan.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 63. orr.

Jakin dut segurantzaren ondoren izua sortzen, borrokari ekin baino lehen.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 413. orr.

-Zer behar du? -galdetu nion halako posturan barregarri, haserre izan nahi, eta izua besterik erakusten ez zuen tonuaz.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 8. orr.

Izua baretu ezinik, hizketan jardun dugu.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 125. orr.

Burutik jotako gizaseme azal-ilun batek, ondoko hiri batean, lana eman zion emakumea erail zuen, eta izua barreiatu zen sasitzan sua bezala.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 266. orr.

Lehendabiziko hiru egunak igaro zirenean, tristura eta izua desariltzen hasi zitzaizkion, leihatilatik ikusitako laino trinkoenak ere halako batean desegin, eta lits urratu bihurtzen ikusten zituen modu berean.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 123. orr.

Bakea eta atsegina sentitzen zituen, baina izua eta harridura aldi berean.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 256. orr.

Temango gudariak izuak hartuko ditu, Esauren lurraldean ez da inor bizirik geldituko.  Elizen arteko biblia   Ab 1,9

Orduan Eta gaztetxo barregarriak, izuak harturik, eserleku libre baterantz ospa egingo dik, bestea musuhuts utzita.  Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 35. orr.

Zangoak dardarka zeuzkan, eta arnasa estu eta larri, izuak eraginik.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 274. orr.

Izuak eraginda jokatzen dute enpresek.  Berria - Gaiak   2004-11-14

Weasley jaun-andreek pentsatzen zuten izuak joko zuela Harry, egia jakiten bazuen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 60. orr.

Muxir, izuak jota, teilatu gainean kukuturik zegoen.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 49. orr.

Izuak harrapatua nauka gela zikin honetan.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 30. orr.

Izuak akabatzen nengoen.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 111. orr.

Agureak, berriz, izuak dardarka: […].  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 73. orr.

Izuak ez dio begiratzen uzten.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 147. orr.

Izuak distira egin zuen Juana Bixentaren begietan.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 99. orr.

Gerrak, izuak, horroreak bizi gaituzte.  Berria - Kultura   2004-03-20

Gorri-separatisten izutik ihesi zihoala, istripu zoritxarreko bat izan, eta hanka hautsi zuen.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 135. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Ikara eta izu gaindiezinak.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 81. orr.

Izu gorriak hartuta, ihes egin nuen St. Michael Strassetik.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 150. orr.

Baina sakabanatuak izan ziren, izu beldurgarriak jota, ikuskari ikaragarriek asaldaturik.  Elizen arteko biblia   Jkd 17,3

Hain izaki ahaltsuak ez ote du jainkoek eurek baino izu handiagoa eragingo?  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 10. orr.

Aho barnean izu gozoaren zapore elektrikoa dastatzen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 118. orr.

Ez zuen ezertan pentsatzen [...] halako izu mutu baten mende zegoen burmuina erdi bi egiten zion kontraesan horren aurrean.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 41. orr.

Eguzkia sartzera zihoala, lozorro sakonean murgildu zen Abran eta izu larri eta ilun batek mendean hartu zuen.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 44. orr.

Eromenezko izu zorabiagarri batek hartu zuen.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 77. orr.

Izu ezkutu batek estutzen zidan zintzurra.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 205. orr.

Baldin izu osasungarri hori atxikitzeko arrazoi berrien premiarik banu, [...].     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 157. orr.

Heziketa katolikoak eragindako izuak ez dio inbidiarik izu politikoari.  Berria - Kultura   2004-05-13

Hegaldi aurreko izua da.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 25. orr.

· Ohe nahasiak eta burusi lurrera eroriak soilik salatzen zuten halako izu oraindik guztiz iraungi gabe bat.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 19. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Ceciliak izu aurpegia zuen.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 169. orr.

Izu-deiadarrak entzuten dira: beldur-ikara, eta onik ez!  Elizen arteko biblia   Jr 30,5

Inork ez dik nahita izu-oihu bat botatzen.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 37. orr.

Izu-garrasi batek astindu zuen gela.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 52. orr.

Bat-bateko topaketak izu-dardara sakona eragin zion.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 744. orr.

Doi-doi baina sumatu izan nuen nire penetako lagunaren izu-begirada. Pistolak eragindako izu-lilurak estali zituen denak.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 42. orr.

Halako izu sentimendu lauso bat.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 92. orr.

Gabarroia oraindik urrun, hondartza ere bai honezkero, erdian nago eta une batez izu kolpea sentitzen dut, arnasa paralizatzen dit.     «Kuskue tanden», 2004 - 164. orr.

Saminez mozkor-mozkor egingo zara; izu- eta hondamen-kopa da zure ahizpa Samariaren kopa.  Elizen arteko biblia   Ez 23,33

AEBetako Kongresua aztertzen ari da lurralde palestinarrak «izu eremu» izendatzea, Hamasek nazioartearen eskaerak betetzen ez baditu.  Berria - Mundua   2006-02-12

Inkisizioaren izu-sarea .  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 57. orr.

-Gure imaginarioan, zinean adibidez, Antillak izu-lekuak dira, menturarako egokiak, indioz edo beltzez beteak.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 64. orr.

· Haren begi izu-larrituak, haren ile urdin eta zuriak, haren bekokia, haren sudurra.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 233. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Abere-izu irrazional sendaezin bat sorrarazteko.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 136. orr.

Kontakizun hauen bidez jabe daiteke irakurlea zer nolako zigor-izua erabiltzen zuten orduko monarkia absolutoek.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 7. orr.

Banku jakin baten arazoek eragiten dute gehienetan banku-izua, eta krisia berehala zabal daiteke sistema osora, baldin agintari publikoek ez badute gordailuen likidotasuna bermatzen.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 186. orr.

5 (izenondo gisa)

Nire debot izu hori segika letorkidake, baldin ni baratuko banintz hari segitzetik.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 322. orr.

Urrutian, beheiti, Beyaziteko ibarrean, zaldi bat irrintzika ari zen, eroturik, urduri, izu.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 63. orr.

Ez zuen sekula sentsazio izu-gozo hura bizi izan.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 85. orr.

Izeko espiritu ihar eta hits bat zen, bere zorroztasunaren labanak ezpel horian egindako irudi zurbil eta izu bat.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 14. orr.

Gurasoen ondoan aspertzen den haur izu kale-beldur eta jende-beldur bat. inork ez baitzuen lortzen Barbarak bere baitan kuxkuldurik zeukan animaliatxo izu hura suspertzerik.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 175. orr.

Begiak izu, bizi eta alai zituen.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 104. orr.

6 (adizlagun gisa)

Larba eta lamien herri batean nengoela iduritzen zitzaidan, eta errainu hauek guztiek herraz eta izu behatzen zioten bizidunari.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 163. orr.

[Haurra] kokoriko jarria zen pikor-harrizko xirrixtan, belaunak bularrean estututa eta besoak belaunen gainean antxumatuta, eta begiak izu egiten zigun so.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 214. orr.

• 7 izond abereez mintzatuz, mukerra, hezigaitza.

Diana adar-txordo hau beti izan da animalia moldakaitza, azken boladan izan duen behirik izuena.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 146. orr.

ik betizu.

Inork ez baitzuen lortzen Barbarak bere baitan kuxkuldurik zeukan animaliatxo izu hura suspertzerik.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 15. orr.

Eta susmoa dut sasoi hartan hemendik ibili zela, izara eta kazola hauen artean ezkutaturik, plater eta liburu hauen artean disimuluan ibili zela zoriona deitzen den animalia izu eta muker hori.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 94. orr.

· (pertsonei buruz) Oso izua zen nirekin, eta kalean egokitzen ginenean ez ikusia egiten zidan.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 150. orr.

8 izuzko ik izumen 4.

Ozta-ozta eutsi ahal izan diot izuzko deiadar bat egiteari.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 233. orr.

Begiak zabal-zabalik eta izuzko begirada espazio hutsean galdurik.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 133. orr.

Izuzko ipuinetan gehiago nabarmentzen da izakia lekua baino, sentsazioa objektua baino.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 14. orr.

Gorrimin biziago batek hartu zituen izuzko irudi odoltsuak.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 114. orr.

Orro txiki bat jaulki zuen, izuzkoa.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 45. orr.

Tankeak atera zituzten kalera, kamioi metrailetadunak, bazookak, eta desfile izuzkoa antolatu zuten, pauso irmoz, sorbaldak zut, begiradak aurrera.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 14. orr.

Gure asaba zaharrek errespetu handia zioten […] halako begirune erdi-izuzko bat sortu zitzaielako: gehienbat, ekaitzak sortutako miresmen eta ikara guztiengatik.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 376. orr.

9 izu batean adlag

Ume-koskor betizu baten gisa hasi zen Nora negarrez eta izu batean, "zure kanta hori, zure kanta hori" esan eta esan, bere burubidearen jabe egin ezinez.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 129. orr.

Müller jaunari dagokionez, izu batean egin zuen bidea, gidariak saihesbideren bat hartzen zuenean tranparen batera ginderamatzala uste baitzuen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 333. orr.

Baina nik uste dut ez duela kemenik zu artzanoren artean ikusteko, izu batean bizi da gizajoa, uste dut hori dela zinezko arrazoia, badakizu zakarkeria izaten dela askotan ahultasunak ezkutatzeko modua.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 205. orr.

10 izu-eragile (orobat izueragile g.er.) izond

Deiadar luzeak, haize firin mehe bat bezalakoak, sarkorrak, izu-eragileak, ia.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 102. orr.

Haize beltzak, haize izu-eragileak.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 175. orr.

11 izu giro (orobat izugiro)

Patronalari «izu giroa» hedatu nahi izatea egotzi zion.  Berria - Ekonomia   2004-06-04

12 izu-ikara (orobat izuikara g.er.) iz

Izu-ikara batek jo zuen Nora Andreasek ukalondoetatik oratu orduko.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 128. orr.

Ihes egin behar ero batek hartu ninduen orduan, heriozko izu ikara bat, guduetako izu ikara egiazkoa.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 171. orr.

Benetan izu-ikara ematen zidan haurdun gelditzeak.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 62. orr.

Eta izu-ikara izango Etiopian, Egipton hildakoak erortzean.  Elizen arteko biblia   Ez 30,4

Pentsatze hutsak, izu-ikara sortzen zuen.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 16. orr.

Izu-ikara ezartzen zuten bizidunen artean.  Elizen arteko biblia   Ez 32,25

Nik barre egingo dizuet zeuen zoritxarraz, iseka, izu-ikara sartzen zaizuenean.  Elizen arteko biblia   EsZ 1,26

Izu-ikara batek zeharkatu balu bezala zen.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 113. orr.

Dolu-jantzia jarriko dute soinean, izu-ikarak harrapatuko ditu.  Elizen arteko biblia   Ez 7,18

Horien ondoren, milaka arima hasi ziren agertzen, eta izuikarak hartu zidan barrena.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 80. orr.

Hobe gutxi eduki eta Jaunarenganako begirunean bizi, altxor handia eduki eta izu-ikaraz bizi baino.  Elizen arteko biblia   EsZ 15,16

Ezin ulertuzko latzikarak eta izuikara estuagarriak.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 112. orr.

Izadiak izuikara dio hustasunari, hala diote.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 39. orr.

Izuikarek habia duten lekuraino iritsirik.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 45. orr.

Izu-ikarazko keinu bat egin eta kolpe zakar bat eman zidan bizkarrean.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 249. orr.

Ezpain izuikararen eraginez geldi-geldirik irekiak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 137. orr.

Izuikara-kliskada bat ikusi diot begietan.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 187. orr.

13 izu-ikaratu (orobat izuikaratu g.er.) da/du ad ikaratu.

Zuzenbidea betetzean, zintzoa poztu; gaizkilea, ordea, izu-ikaratu.  Elizen arteko biblia   EsZ 21,15

Anitzek, ikusi, eta ihes egin zuten, haren buru gainean hegaldatzen ziren argiluma urdinxkek izuikaraturik.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 131. orr.

Izu-ikaraturik zegoen Belxatzar eta erabat zurbildurik.  Elizen arteko biblia   Dn 5,9

Korobotxka izeneko lurjabe bat azaldu zitzaion etxera, izuikaraturik eta herioa baino zurbilago.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 267. orr.

Ametsez beldurtzen nauzu eta ikuskari gaiztoz izu-ikaratzen.  Elizen arteko biblia   Jb 7,14

14 izu izan da ad

Saltzailea, lehendabiziko aldiz bizitzan, izu izan zen, kezkaz bete zitzaion bihotza, ikusi baitzuen bestearen begi arreetan hark nahi zuen ametsa.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 136. orr.

Eta izu gara, ahalke gara, gaizki gara.  Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 64. orr.

Izu dira, beldur dira, espantuz dira, ikusitakoaz.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 113. orr.

Txundi zaitezte, beraz, zeruok! izu zaitezte eta ikaratu!  Elizen arteko biblia   Jr 2,12

15 izu-izu adlag

Ezohiko agerkari hau, desgaraian eta bakardade hartan, bera aski zen Santxoren barrena izu-izu jartzeko. Izu-izu egina zegoen euskalduna, hitzik erantzuteko gauza ez zela.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 60. orr.

Iheska abiatu zen izu-izu egina.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 68. orr.

Belasko eta besteak Basurderen inguruan zeuden jadanik, nahiz eta batzuk izu-izu eginda, halako izaki beldurgarriaren aurrean.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 106. orr.

Neskamea guardian erne izu-izu eta inbidiak erretzen.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 76. orr.

16 izu-laborri (orobat izulaborri g.er.) iz izua.

Eta une hartan, [...] etxe zahar hartako isiltasun beldurgarrian, hots hark, hain bitxia izanik, ezin menderatuzko izu-laborria sortu zidan.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 91. orr.

Haren boz hutsak bihotzik ausartenari ere eragiten dio izu-laborria... aditu!  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 57. orr.

Buruari eragin nion, izu-laborria uxatu nahiz.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 161. orr.

Une batez, izu-laborriak jota geratu gara, erabat izoztuta.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 158. orr.

Orain, gauez, izu-laborriak hartzen nau eta bihotza izozten dit.  Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 25. orr.

Gogor jipoiturik eta izu-laborriak hartuta, zaldia lasterka joaten zen lau hanken eginahal guztian, deabrudun baten gisan.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 30. orr.

Pentsatzen ahalegindu naiz, nire izu-laborri handia baretzearren.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 175. orr.

Armak bertan utzi eta izulaborrian ihesi joan ziren harkaitzen artera babesleku bila.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 106. orr.

Ahantzi gabeko laboratorio jelaz, itxaropenez eta izulaborriz bete batean.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 281. orr.

Eta orduan pairatu nituen izu-laborrizko sei orduek txiki-txiki eginda utzi zizkidaten gorputz-arimak.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 57. orr.

17 izu-laborritu (orobat izulaborritu g.er.) da/du ad izutu.

Ukatu egiten dut, ordea, gaur egun ere, Hannak garai hartan leporatu zidana, alegia, bere albistea entzun eta heriotza-punturaino izu-laborritu omen nintzelakoa.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 68. orr.

Pailazo batek Tarleton-en zorakeriak imitatzen zituen, eta beste batek maindire batean bildurik Hamlet printzea izulaborritzen zuen.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 116. orr.

Izu laborriturik, neska aulkian agondu, eta Abasi begi herratsuz begiratu zion.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 358. orr.

18 –i izua izan du ad

Izua die txakurrei.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 87. orr.

Izua zien siglei, esaten zuen deabruaren mozorroak direla.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 124. orr.

Sekulako izua nion oinaze fisikoari, gorputzaren sofrimendu lazgarriari, eta bestetik, izua nion akabera ezduin bati, desagertze komiko zantarrari.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 185. orr.

Hizketan zekien arren, hitzei izua ziela ematen zuen, gehiago mintzatzen baitzen esku-begiekin hitzekin baino.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 125. orr.

Berrikuntzei izua dien baten egonezina erakusten zuen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 54. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus