Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Izerdiak gorputza garbitzen omen du. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 214. orr.
Belarrien atzean eta lepondoan behera zetorkion izerdi koipetsua lehortzeko. Juan Kruz Igerabide «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 60. orr.
Izerdi garbiaren usainak eszitatu egiten ditu maitaleak. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 180. orr.
Egunetako izerdi itsaskorraren gazia. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 137. orr.
Bederatzi eguneko izerdi lehorra eta ihes egindako pixa metatu zaizkizu azalean. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 185. orr.
Eta bada tristura more bat, idorra, iharra, izerdi larria bezain hotza. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 132. orr.
Aspirina izerdia botatzeko duk. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 327. orr.
Nik nahiko izerdi bota diat, baita bion partez ere. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 42. orr.
Uretan egarria hiltzen, nekea leuntzen eta izerdia garbitzen. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 227. orr.
Izerdia azaleratu orduko izozten zitzaien. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 259. orr.
Eskua bekokitik pasa zuen izerdia kentzeko. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 239. orr.
Izerdia xukatu zuen eskuin eskuaz; arnasa hartu zuen sakon. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 10. orr.
Odol-tantak bezalako izerdia zerion. Patxi Altuna «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 121. orr.
Ezinegon lazgarri baten izerdi hotzak On Camillo izerdi hotzetan pats zegoen, berak altxatu baitzuen eskua. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 279. orr.
ik beherago 13. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.
Ukuilutik behien deabruzko marruma iristen zen, eta izerdi hotza botatzeko modukoa zen. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 174. orr.
Lepoa izerdi loditan blai. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 459. orr.
Izerdi zuri bat lerratzen hasi zitzaidan bizkarrean beheiti. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 234. orr.
Ile beltz bustiak ikusten nizkion, izerdiz beteak. Juan Kruz Igerabide «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 59. orr.
Izerdiz blai berriro nik bekoki eta lepo aldeak. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 51. orr.
Izerdizko mikaztasuna amorruz bilatu duzu. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 53. orr.
Azkenean lortu du, izerdi batean baina, edaria. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 229. orr.
Hezetasunak izerdiz blaitzen zituen bazterrak. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 138. orr.
Amodioa izerdizko odola da. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 67. orr.
Izerdia kanporatzen denean, gorputza hoztu egiten da, neurri batean, izerdi horren lurrunketaz. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 67. orr.
Egoera normalean, egunean kilo erdi ur baino gehiago lurruntzen da larruazaletik ikusten ez den izerdian. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 180. orr.
Izerdia ez da beti agerikoa izaten; izerdiaren ekoizpen-tasa lurruntze-tasa baino handiagoa denean baino ez da bustitzen larruazala. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 180. orr.
Txakurrak ezin du beroa izerdiaren bidez galdu, baina arnasestuka eginez galtzen du. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 79. orr.
Esfortzu gogor batean, litro bat izerdi sor daiteke orduko. Izerdi ekrinoak ez du usainik, baina gorputzak baditu izerdi-guruin apokrinoak ere. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 181. orr.
Beroaren eraginez gorputzak izerdi egiten du, freskatze aldera, eta likido galtze hau berreskuratu beharra dago. Berria - Harian 2005-08-06
Zeure bekokiko izerdiz jango duzu ogia, lurrera itzuli arte. Elizen arteko biblia Has 3,19
Berdabiok ez daki [...] urteko egunak adina zulo egin dituela Trabukok -aitzur eta pala, izerdi eta neke, madarikazio eta behazun- ahuntzen larreetan. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 138. orr.
Sos anitz izerdi soberarik gabe: Xarlesen filosofia zen. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 73. orr.
Azken izerdi eder bat eta "Albergue de los Pergrinos", eskuin. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 37. orr.
Eta zenbat izerdi, bere esku sakratua dela medio, gizonak hurritzetan utzia. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 186. orr.
Euskararen inguruan zebiltzan hainbat lagun, elkarte eta erakunderen neke, izerdi eta diruari esker sortu dena. Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 135. orr.
Ez dakit zergatik egin behar diogun uko izerdi askorekin irabazitako tratamendu horri. Joan Mari Irigoien «Oilarraren promesa», 2003 - 50. orr.
Jin ziren lehenek lekua garbitu zuten, block-ak eraiki izerdi anitzen gostuz, bai eta gizon bizi anitzen gostuz. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 71. orr.
Minutuko aldea lortzeko izerdi franko bota behar izan zuten. Berria - Kirola 2004-04-22
Makina bat izerdi, malko eta barre izan dira, urteotan guztiotan, astero-astero Irutxulo kaleratzeko. Berria - Harian 2005-01-20
Irabazi arren, izerdia bota behar izan zuten puntuak eskuratzeko. Berria - Kirola 2004-10-31
Uste baikenuen hura guztia herriaren izerdiarekin eraikia zela. eguneroko musika, neke eta izerdiz egina, odolaren aldarean isuria. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 118. orr.
Izerdia botaraziko zidak emakume madarikatu honek! Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 83. orr.
Izerdi arrastorik ez haren kopetan. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 102. orr.
Alkohol, pixa eta izerdi urrina. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 278. orr.
-Maitemindu egingo zaitut -esan zion Bibik ke, izerdi eta sexu usainak nahasian. Paddy Rekalde «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 22. orr.
Igeltsero izerdi-usaineko hura gure aita zen. Juan Kruz Igerabide «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 40. orr.
Izerdi-parrasta, sauna batean bezala. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 254. orr.
Izerdi zurruzta ederra isuri nuen denbora gutian. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 125. orr.
Asteoroko aitortza derrigorrezkoan, izerdi uharrak abiatzen zitzaizkidan bizkarrean behera. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 32. orr.
Izerdi malko batzuek zain hezeak marraztu zizkidaten kopetan. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 299. orr.
Kamiseta laburrak agerian uzten duen gerrialdean izerdi-geruza mehea, azal leunaren distiragarri... Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 67. orr.
Izerdii-patsa zerion eta erabat busti zuen haurra. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 132. orr.
ik pats 2.
Izerdi negarrek kopetan beheiti egiten zidaten. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 374. orr.
Badira bi izerdi mota, larruazaleko guruinek sortuak biak. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 180. orr.
Denetan estimatuena zakurrena omen zen, izerdi-xularmerik ez zuelako. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 68. orr.
Guruin ekrinoak dira izerdi-sortzaile handienak. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 180. orr.
Ur hori izerdi-forman agertzen da larruazalean, eta, lurruntzean, berekin eramaten du beroa. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 180. orr.
Neke-izerdi askoren artean. Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 197. orr.
Jendeen hats tepoa, perfume eta salboin merkeen usain gohaingarria, besapeetarik jauki kabala izerdi nazkagarria. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 159. orr.
Badirudi haren arropei eta gorputz-adarrei olio-izerdia dariela. Itziar Otegi «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 71. orr.
Sukarrez kordegabe egon zen luzaro, herio-izerdi hotzetan. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 217. orr.
Izerdia pixkanaka igotzen zen zainetan gora, gogorik gabe, eta sustraiak geldiro barneratzen ziren lurrean. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 220. orr.
Berrikitzeko beti sapa grinatsua duen altza, izerdi aberatseko altsumak dituen altza. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 117. orr.
Egutera gozoki egonik, axkar demonio bere zainetan gora izerdi sapatsua altxatzen eta axkartzen zaion bat maitagarri zait oso. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 126. orr.
Zuhaitz zaurituak izerdia botatzen duen bezala. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 148. orr.
Landare eta baso, kanpoaz gozatzen dakienak badaki beste pentsamendu honek biltzen duen beherakada honena ere: Uztailaren erditik eta aboztuaren erditsuraino, izerdia geldi-aldian izaten da. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 310. orr.
Landareak berak ere sofritu egiten baitu: izerdi betean badabil, sapa eta barruko lurruna goraka duela, nola ebakiko diozu bada, bere punttetako muttur bigunena? Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 486. orr.
izerdi-tantaka, negar batean egon ohi da, adarño gajoa, egun batzuetan, lur zorua, pare-parean, tindatuta uzten duela... Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 486. orr.
Behin aurkituta, sustraiak zulatzen ditu, landarearen absortzioa eta izerdi landugabearen garraioa oztopatuz. Berria - Gaiak 2006-01-28
Mahai berean egiten zuten topa, bene-benetako Cliquot bat edaten zutela, zortzi errubloan botila, inguruetako urkien izerdi freskotik oparo aterea. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 113. orr.
Landarea eta bizidun gizakia, barru-garbitzen, zurruntasuna lijerotzen, zalutzen eta malgutzen, izerdia medio lixiba egiten ari dira. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 114. orr.
Hara hemen enborra: gorria eta erdibitua, izerdiz betea, eta hemendik ateratzen ditun adarrak. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 118. orr.
Urkiaren izerdi-sapa edaten zuten, batez ere udaberrian, osasun garbi fina mantentzeko. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 498. orr.
Zuhaitz-izerdiaren gorakada udaberrian. Joxan Elosegi «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 16. orr.
Biziaren izerdia eta ongarri bakarra gogoa da, bizitzeko gogoa. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 264. orr.
Esnatu zen punpan, izerdi. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 119. orr.
Amets egiten zuen makur-ekarleak zitezkeelakoan haurrak urkatzen zituela sortu arau eta tanpez iratzartzen zen, izerdi eta hatsanka. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 269. orr.
Berezkoetan asteleheneko partidaren berriak ditugu baina Baionattipikorik ez, hango trinketa izerdi baitzen ortzegunean. Herria 2002-12-26
Eguzkiak gogor jotzen du, izerditan zaude. Lerroan zabaldu ziren; eta Aubervillek izerditan zeudela ikusi zuen, izerditan paraje kupidagabe hartan. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 180. orr.
Justina lo dagoen ganberara iritsitakoan, izerditan da. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 204. orr.
Telefonoa pausatu zuenean, eskuak igurtzi zituen galtzetan, izerditan balitu bezala. Izerditan esnatu naiz. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 148. orr.
Gida izerditan zihoan. Aingeru Epaltza «Lasto sua», 2005 - 64. orr.
Izerditan eta ahoa lehor-lehor nuelarik iritsi nintzen. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 295. orr.
Izerditan neuzkan eskuak, komun hartan giro hotz samarra egon arren. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 13. orr.
Berriro hasi nintzen izerditan. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 16. orr.
Izerditan jarri nintzen. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 189. orr.
Lisak gaztea izerditan ikusi zuen, ordura arte inoiz hauteman ez zion sugar batek begiak dirdirarazten zizkiola. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 278. orr.
Nolanahi ere -berokirik gaberik, esan nahi dut-, izerditan segitu nuen. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 11. orr.
Ronan eta Bane arrapaladan agertu ziren zuhaitz artetik, arnasestuka eta izerditan. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 232. orr.
Behorraren lepo gainean okertuta etxeratu zen Garner jauna, izerditan eta kolorea zuri-urdin. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 297. orr.
Izerditan eta ahoa lehor-lehor nuelarik iritsi nintzen. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 295. orr.
Sabaia hezetasunez izerditan zegoen. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 220. orr.
Leihopeko maindire sagarrez betea izerditan hasi da. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 69. orr.
· Izerditan blai zegoen, eta bazirudien une batetik bestera lehertu behar zuela. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 327. orr.
Eta sentimendu kontraesankorren arteko borroka zela medio, izerditan blai jarri nintzen. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 109. orr.
Elastikoa izerditan blai utzi arte. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 139. orr.
Meharra lehena iritsi zen, baina gero arnasketa artifiziala egin behar izan zioten izerditan itota zegoelako. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 297. orr.
Peppone izerditan pats zegoen. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 161. orr.
ik beherago 13; ik pats 4. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.
Meharrak izerditan pats zeukan aurpegia. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 200. orr.
Zakurrek oin azpietan -horregatik beren urrats hezeak- eta muturrean bakarrik dituzte izerdi guruinak. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 68. orr.
Larruazalaren parterik handiena dermisa da, geruza mamitsuago bat [...] odolhodi, nerbio-zuntz eta izerdi-guruinez ongi hornitua. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 71. orr.
Gizakiek izerdi-guruinen bidez galtzen dute, batez ere, gehiegizko beroa. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 80. orr.
Ekonomia horren adibide adierazgarriena zera da beharbada: emakumezkoaren bularra, izatez, izerdi-guruin eraldatu bat izatea. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 85. orr.
Gorputzak baditu izerdi-guruin apokrinoak ere. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 181. orr.
Txinan pneumonia atipikoak jota hildako gaixo baten izerdi guruinetan aurkitu dute SARSaren birusa. Berria - Gaiak 2004-05-08
Izerdi lapetan zara, baina izerdiak, zikindu ordez, ikuzi egiten zaitu. Izerdi lapetan zen, margul. Xabier Montoia «Elektrika», 2004 - 48. orr.
Gizonak izerdi lapetan zeuden oihal lodiz egin palto eta xenilak soinean. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 197. orr.
Hamar minutuz oraino, toki berean egon ninduan, mugitu gabe, hotzez ikaran eta izerdi-lapetan. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 111. orr.
Beribil zabal dirdiradunean zabilan ixil ixilik lehena... eta harri hausten ari bigarrena izerdi lapetan. Herria 2002-08-08
Izerdi patsetan heldu zen etxera. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 92. orr.
Izerdi patsetan itzartzen zen Herbert, lehen baino askozaz artega eta urduriago. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 49. orr.
Pala hartu zuenerako izerdi patsetan zegoen baso-guarda. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 147. orr.
Saunan bezalakoxe izerdi-patsetan biok, larruzko nire sakela-xakearen gainean makurturik. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 40. orr.
Metalezko teilatua eguzkiak berotu, eta izerdi patsetan ematen genuen eguna. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 221. orr.
Izerdi tantak bildu zitzaizkidan kopetan eta lepo gibelean. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 397. orr.
Emakumearen kopetan izerdi-tanta txikiak agertu ziren. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 11. orr.
Dendako apaletan edo okindegitik eskura etorri zaion ogi berri horretan eskulan askotxo eta izerdi-tanta dezente, bere kideenak, daudela gordeta... Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 394. orr.
Izerdi tantak xukatzeko mokanesa. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 200. orr.
Goibelaldi samin hark ez zuen izerdi tantarik ere bota nire bihotzean. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 240. orr.
· Haren kezka bakarra, ordea: ez zedila izerdi-ttantta bat bera ere eror bere paperaren gainera! Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 60. orr.
· Bost Heinneken bere legezko izerdi tantekin barra gainean. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 226. orr.
izerdi asko (6); izerdi franko (5); izerdi gehiago (6); izerdi hotz (5); izerdi hotza (17); izerdi hotzetan (11); izerdi hotzetan blai (5); izerdi lapetan (10); izerdi likina (5); izerdi patsetan (78); izerdi patsetan zegoen (5); izerdi tanta (16); izerdi tantak (22); izerdi tantarik (4); izerdi tantek (4); izerdi usain (6); izerdi usaina (12); zenbat izerdi (6)
aurpegiko izerdia (6); bekokiko izerdia (6); izerdia ateratzen (8); izerdia bota (12); izerdia botatzeko (5); izerdia botatzen (4); izerdia lehortu (8); izerdia lehortuz (4); izerdia tantaka (5); izerdia xukatu (10); izerdia xukatu zuen (5); izerdia xukatzen (5); izerdia zerion (5); kopetako izerdia (17); kopetako izerdia lehortu (4)
izerditan blai (55); izerditan blai nengoen (4); izerditan blai zegoen (6); izerditan dago (5); izerditan esnatu (4); izerditan hasi (10); izerditan hasi zen (5); izerditan hastea (4); izerditan hasten (6); izerditan nengoen (7); izerditan zegoen (19)