Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Pisoiarekin zapaltzen dan sagarrari deitzen zaio patsa. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 97. orr.
Sartualdiak egiten uzten hasi zaizkit, apurka izan bada ere, dolareko patsa bertatik bertara ezagut dezadan. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 72. orr.
Ez sagardo hutsari, baizik eta ura nahastutako sagar patsari. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 96. orr.
Mahats-patsak alkohola du eta asko janez gero zerria bera mozkor liteke. Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 156. orr.
Trailu berak jotzen du galburua eta barreiatzen du lastoa, eta olioa ez da oliba-patsarekin nahasten dolare berak zapaltzen dituelako. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 349. orr.
Pats bat da izerdia, eta munduan ikaragarri jakiten hasi ginenetik, gaizkinak ditu berekin, eta bakterioak, eta bestelako herioak. Bazen gazte-lepo luze baten hats moduko bat, galoi txirikordatuaren izerdi-pats gisako bat, amorru kutsu garratz bat, kirats koldar eta libraezin bat, hain nabarmenak non, [...]. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 286. orr.
Garesti xamar ordaindu dugu askatasunaren patsa, duintasunezko latsa, begi-ninian orratza. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 207. orr.
Aski ilundu zuen, eta ilun patsa zen; baina, halaz eta guzti, ibilian zihoazen. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 59. orr.
Meharrak izerditan pats zeukan aurpegia. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 200. orr.
Peppone izerditan pats zegoen eta bazirudien dinamita janda zegoela. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 161. orr.
-Bai, bai, geldi egon behar du -bota zuen Pepponek, izerditan pats. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 287. orr.
· On Camillo izerdi hotzetan pats zegoen, berak altxatu baitzuen eskua. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 80. orr.
izerditan pats (3) dolareko patsa (3) izerdi patsetan (78); izerdi patsetan amaitu (3); izerdi patsetan zegoen (5); patsetan zegoen (5)