Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

izengabe 1 izond izena ezagutzen ez dena; izena ezagutarazten ez duena..

Aurkikuntza mamitsurik izan ezean, ugaldeko atso izengabearen afera ez zen gehiago albiste.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 248. orr.

Bertan, inoiz ez bezalako gauza ederrak esateaz gainera, maitale izengabeak hitzordua jartzen zion.  Berria - Kultura   2004-05-23

Betarte izerditsuan eskultore izengabe batek oinazearen iduria zizelkatu balio bezala.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 439. orr.

Atzean utzitako jende izengabeari.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 134. orr.

Alferrikako gerletan bizia -besterik ezin eta- galdu zuten izengabeen izenak.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 65. orr.

2 irud/hed

Behor zahar eta zabal hura, otzana eta izengabea.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 16. orr.

Zein itsaso izengabetan egin nahi dut igeri?  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 219. orr.

Gu bion artean bazen errotiko gorroto bat, grina ilun eta izengabe bat, eta haren sorburua galdua zen urteen joanarekin.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 89. orr.

Jendea "hemengoa", muga jakinik gabeko "hemen" batekoa -zein bere "hemen"ekoa- izateak eta sentitzeak dakarrela zinezko unibertsaltasun hemengotarra edo hemengotasun unibertsal izengabea.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 246. orr.

Titanic aipatzen da, baina zenbat eta zenbat naufragio izengabe, hitzen icebergetan erpina baizik ez ikustearren.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 160. orr.

3 egile izengabea duena. ik anonimo.

Gutun izengabea Danceny jaun zaldunari.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 511. orr.

Gezurrezko zurrumurru izengabeek.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 98. orr.

4 izengabeko izlag izengabea.

Jende doilorra zen, izengabeko jendea, herrialdetik makilaka jaurtikia.  Elizen arteko biblia   Jb 30,8

Izengabeko mendietarik zetorren buztin-urak erreka loditzen zuen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 23. orr.

Liburuetan sekula ikusia ez nuen izengabeko kabala bat zegoen.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 123. orr.

-Izengabeko esku batek idatziko lukeena behin eta betiko.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 217. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus