Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

anonimo 1 izond egilea zein den ezagutzen ez dena.

Bi semeen autoetako gurpilak zulatu, pertsona anonimoek jarritako lore eta oroigarriak kendu eta odola irudikatzen duen likido gorri batekin bustitako xanpain botila hutsak jarri dituzte denda aurrean.  Berria - Euskal Herria   2004-12-30

Aita Donostiak neskatxa anonimo bati jasotako kantuak bazuen zerbait bitxia.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 237. orr.

Eskultore anonimo batek gorputz hartan izuaren arima zizelkatu balu bezala.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 173. orr.

Beste askotan arras jende anonimoa dator, gehiago itzultzen ez direnak.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 62. orr.

Lasterkariak ikusten ziren, matraka kolpeka lurrean errendituak, kopetan behera odola zeriotenak, ukabila gorarik eta aurpegia zapi gorriz gorderik indar errepresiboak mehatxatzen zituzten gazteak, gertatzen zenaz jabetzen ez ziren bizidun anonimoak.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 57. orr.

Eskailerak igo eta jaisten, aurpegi anonimoak, berak sekula ezagutuko ez zituenak.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 25. orr.

Gure herrira bidali zuten, ile eta ahots anonimoen jabeak deskubritzeko gai baldin bazen, obra garrantzitsua argitaratua duen idazle anonimoaren nortasuna aise deskubrituko zuela esanez.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 46. orr.

Honaino komunetako poeta anonimoei eskaini nahi izan diegun omenalditxoa.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 162. orr.

Espainiako Estatuan intseminazio artifizialari buruz egin den azken ikerketak dio haurdun geratzeko emaile anonimoen semen bankuetara joaten diren emakumeen % 10ekez dutela bikotekiderik.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 287. orr.

Azpian, esku anonimo batek letra gorriz idatzita: è vero!!! (egia da!!!).  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 30. orr.

Behe-mailetako zerrenda amaigabeak osatzen dituzten jokalari gris anonimo haietako bat izan zen, bere garaian.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 46. orr.

Siestatik landa, Dongek sorpresa ona ukan zuen: dei anonimo bat.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 245. orr.

Gero gutun anonimoak bidaltzen dizkizute irainez beteta, eta berdin zure lagunei ere gero, haiek difamatzen dituzula esanez.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 31. orr.

Irakurleek zuzendari eta erredaktoreekin harremanetan jartzeko erraztasun gehiago eman; iturri anonimoen erabilera murriztu.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 75. orr.

Edozein elkarte anonimoren akzioak bezalaxe, akzio horien salerosketa askea da, eta hala, akzio horiek salerosi ahal izateko kapital merkatu jakin bat antolatzen da.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 221. orr.

Bazkide-saria ordaindu, eta Batzorde anonimoari idatzi nion esanez parte hartuko nuela afarian.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 266. orr.

Arauen sistema bat da, arau anonimoak, historikoak, garai jakin bat definitu duten denboran eta espazioan mugatutakoak beti.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 136. orr.

Honela erakusten zelarik zer hurrean nengoen historiaren subjektu anonimo eta orokorra onartzetik.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 23. orr.

Harri hutsezko horma zahar anonimo haiek, ez zizuten izen edo titulu beharrik.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 15. orr.

Poema zahar anonimo horiek ditu nere gogoak bere guzizko, atsegin zahar ilun baten fragmento galduak iduri.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 16. orr.

Bertso anonimo bakar horretan agertzen den indarkeria-giroak ere ez du, antropologiaren ikuspegitik begiraturik, garrantzi gutxiago.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 114. orr.

Iruditzen zitzaidan zinegotziak ulertu behar zuela nire jakin-min hori, nolabait ere bera izan baitzen defuntu anonimo hura nire familiaren intimitatean sartu zuena.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 340. orr.

Han goian ez zenuke, aberrigabe anonimo eta pobre horrek, zertaz arduratu beharrik izango.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 393. orr.

Aldatuko al litzateke ezer askorik adituren batek frogatuko baligu ez zela Cervantesik izan, Don Quijotea anonimoa dela?  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 54. orr.

Ez Alkoholzale Anonimoen ildotik, goreneko botere batekin fidatuz, baizik eta egiazko erlijioarekin.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 307. orr.

Gela handi eta anonimo bat: lau erromes gara bakarrik.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 54. orr.

Isiltasun anonimoa zen hirian nagusi, ibai baten antzera karrika guztiak hartuak zituen isiltasun zabal eta arrea.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 241. orr.

Hotel bateko gelaren kutsu anonimoa zerion logela hari.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 178. orr.

Bakoitzak bereari begiratuko lioke, berea gordetzeari, donazio anonimoen aldeko hautua albora utzita.  Berria - Gaiak   2006-03-07

Eskemok aukera ematen dute deskribatzeko, ez kontzeptuak eraikitzeko barruko legeak, ez euren aurrerakako eta banakako genesia giza espirituan, baizik eta euren sakabanatze anonimoa testuetan, liburuetan eta obretan zehar.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 70. orr.

Hori lan kolektiboa baita eta, beraz, anonimoa.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 268. orr.

2 irud/hed

Istripu hori zoritxar anonimo bat baizik ez zen komandantearentzat, zerga estatistiko bat balitz bezala edo.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 142. orr.

Altzairuzko txakolin, ardo zurezko, eta hondar anonimoa.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 87. orr.

Erran nahi baita Burokrazia, bazter guztietan sartzera utziz geroz belar gaiztoak bezala hedatzen dena eta maiz izenik gabeko izurrite anonimoa bilakatzen, ez gara horrengatik nehoiz aterako boterearen kontzepzio gaiztoenetik.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 155. orr.

3 (izen gisa) izkribu anonimoa.

-Anonimoak idazten ditudalako.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 204. orr.

Anonimo germaniarra.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 22. orr.

Bonabenturaren Legenda Luzea, Perugiako Anonimoa, Hiru Lagunen Legenda, Perugiako Legenda eta Perfekzio Ispilua.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 48. orr.

Harreman estua du Perugiako Anonimoa-rekin, hau Hiru Lagunen Legenda-ren iturri baita.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 50. orr.

4 baltzu anonimo (corpusean ez dago; ETCn 14 agerraldi)

Sozietate anonimoa, baltzu anonimoa, akziokako baltzua edo akzio konpainia, akzio izeneko partaidetza-tituluetan banaturik duten sozietate kapitalista da. ETC-entziklopedia   Sozietate anonimo, Wikipedia

Izenpe baltzu anonimoa da. ETC-prentsa   Argia, 2004-12-19

Parlamentuan argudiatzen den bezala, kontuan izan behar da Administrazio Publikoek, beren zerbitzuetan, gero eta gehiagotan erabiltzen dituztela formula juridiko pribatuak -hala nola baltzu anonimoak-. ETC-zientzia, zuzenbidea   Nafarroako Administrazio Publikoetan Euskararen Erabilera Arautzen duen abenduaren 11ko 372/2000 Foru Dekretuaren legaltasunari buruzko Irizpena, I. Agirreazkuenaga, Eleria / Eusko Ikaskuntza, 2001

Baltzu publikoak baltzu anonimo gisa konfiguratu behar dira. ETC-zientzia, zuzenbidea   Administrazio Zuzenbidea: atal bereziak, Iñigo Urrutia, UPV/EHU, 2008

Behin betiko pausoa 19/1989 Legearekin emango zen, eta baltzu anonimoen testu bateginarekin, han kontuan egindako idazpena, akzioen (51. eta 60. artikuluak) eta obligazioen (290. artikulua 1. eta ETC-zientzia, zuzenbidea   Balore-tituluak: kanbio-letra, txekea eta zor-agiria, Nerea Iraculis, Elena Leiñena, UPV/EHU, 2011

Baltzu anonimo horren asmoa da Aragoiko mendiek ematen dituzten aukerak erabiltzea, turismoaz baliatuz, erkidegoan garapen handiagoa lortzearren. ETC-entziklopedia   Aramón, Wikipedia

Azkenean, hasieran esandakoaren arabera, ez dugu ahaztu behar ere hainbat kooperatiba mutualitateen edo lan baltzu anonimoen legediaren pean eraturik daudela. ETC-entziklopedia   Kooperatiba, Wikipedia

5 sozietate anonimo

Espainiako eta Nafarroako Gobernuek osatutako sozietate anonimo honek 130 milioi euro pasatxo ordaindu ditu orain arte ubidea eraikitzeko.  Berria - Euskal Herria   2004-10-20

Sindikatuak eta ezkerreko alderdiak beldur dira EDF-GDF Sozietate Anonimo bihurtuz pribatizazioari atea irekiko zaiola.  Berria - Ekonomia   2004-06-16

Plan horretan balio kooperatiboen inguruan ere helburu bat jarrita dute: globalizazioaren garaian, nazioartera begira eta nazioartean dago orain taldea eta hainbat filial sozietate anonimo gisa ditu.  Berria - Harian   2005-10-21

EDF Merkatu librean sartzearen eta sozietate anonimo bilakatzearen ondorio bat dela emendio hori dio CGTek.  Herria   2004-11-11

1602an sorturiko Ekialdeko Indietako Holandar Konpainiaren ereduaren gainean eratu ziren, Ingalaterran (ekimen pribatuaz), Frantzian, Danimarkan, Suedian (estatuaren ekimenez) kolonia-konpainiak, akzio bidezko aurreneko sozietate anonimoak izan zirenak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 37. orr.

Bulego-burua Koipe Industriak, Sozietate Anonimoan.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 179. orr.

Hala eta guztiz ere, elkarrekin bizi eta lagun onak izan arren, lanari zegokionean nor bere aldetik ibiltzen ginen, gurea ez zen sozietate anonimo bat.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 105. orr.

6 sozietate anonimo laboral (corpusean ez dago; ETCn 4 agerraldi)

Komunikazio Biziagoak SAL enpresa-egitura hartu zuen, hau da, Sozietate Anonimo LaboralaETC-zientzia, zuzenbidea   Komunikazio-enpresa: kalitatea, helburu eta xede, Maria Gonzalez Gorosarri, UEU, 2012

o Bat-egite bereziak: lan elkartuko kooperatibak eta sozietate anonimo laboralakETC-zientzia, zuzenbidea   Enpresaren Zuzenbideari sarrera, Askoren artean, UPV/EHU / UEU, 2015

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus