Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Urte hartan, herriko bi zahar izendatu zituzten epaile. Elizen arteko biblia DnGr 3,5
Pio V. Aita Sainduak kardinale izendatu nahi izan zuen 1570ean. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 26. orr.
Moskuk orain arteko lehen ministro Sergei Abramov izendatu zuen behin-behineko presidente. Berria - Mundua 2004-05-11
Gero Arbelbide izendatu zuen zuzendari, Hiriart zuzendari lagun eta Soubelet nobizioen buru. Xipri Arbelbide «Janpierre Arbelbide», 2005 - 68. orr.
Hagit-en seme Adoniasek bere burua errege izendatu duela. Elizen arteko biblia 1 Erg 1,11
Berrogei egunean problema gehien ebatziko zituena izendatuko zuten garaile, eta hark sakelaratuko zuen dirua. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 286. orr.
1792. urteko abuztuaren 25ean Frantziako hiritar izendatu zuten, eta bi departamendutako ordezkari izendatu zuten Konbentziorako (Oise eta Sa(tm)ne-et-Loire, non ondasun ugari erosi baitzituen). J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 109. orr.
Komisario izendatu zuteneko dokumentua beiratua zuen, baina ez zekien, Baionan egin zuen gisan, berriz erabiltzen ahalko zuenetz. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 226. orr.
Euskaltzaindiak 1965ean izendatu zuen euskaltzain urgazle, eta euskaltzain oso, berriz, 1980ko uztailaren 31n, Jose Maria Lojendioren ordez. Berria - Kultura 2006-01-21
Haiekin batera, Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi ere ohorezko euskaltzain izendatzea erabaki zuen Euskaltzaindiak. Berria - Kultura 2004-12-11
2001ean, Azpeitiko Baitte Euskara Elkarteak ohorezko bazkide izendatu zuen. Berria - Kultura 2006-01-21
Karia hortara Juan Jose Ibarretxe, Euskal Gobernuko Presidenta Doctor Honoris Causa izendatu dute La Platako unibertsitatean. Herria 2005-03-10
BNG alderdiko zuzendaritza berria izendatu du Quintanak. Berria - Mundua 2004-07-14
Alexandrek polizia buru berri bat izendatu zuen. Berria - Mundua 2004-03-05
Onena komisarioak izendatzea delako, lege-hausleak sala ditzaten herriaren izenean. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 53. orr.
Pirinioetako herrixka hartara izendatu zuten Larresoroko seminarioan ikasketak burutu orduko. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 23. orr.
XIX.ean, Lacroix, Baionako apezpikuak, Arnegira izendatu zuen Errecart erretore berriari galdegin zion Ondarrolako lana ere egin zezan. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 37. orr.
Ithorrotzeko Dassance erretorea Arnegira izendatua izan baitzen, Piarres-i galdegin zion otoi haurreri katixima egin ziezaien. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 197. orr.
Ang Leeren Brokeback Mountaine eta Paul Haggisen Crash, berriz, bederatzina saritarako hautagai izendatu dituzte. Berria - Kultura 2006-01-20
Sei hautagaitza izanda ere, George Clooneyren Good night and good luck saririk gabe geratu da, eta gauza bera gertatu zaio Steven Spielbergen Munich-i bost alorretan izendatu eta gero. herria¬
Pablo Malo zuzendari onenaren Goya sarirako izendatu dute. Berria - Kultura 2004-12-15
Rachel Weisz eta Ralph Fiennes dira filmeko aktore nagusiak, eta biak izendatu dituzte, zein bere sailean, aktore onenaren BAFTA saria irabazteko hautagai. Berria - Kultura 2006-01-20
Pablo Malo donostiarra zuzendari berririk onenaren sarirako izendatu dute, Frio sol de invierno lanagatik. Berria - Kultura 2004-12-15
Gauza izendatu, esan zuen al Khuarizmik. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 383. orr.
Izen propioek banakoak izendatzen dituzte: "Greta"k Greta izendatzen du eta "Belle"k Belle. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 172. orr.
Gauzak bere izen zuzenez izendatzeko beldurrak bezala. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 74. orr.
Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa (Beherea eta Garaia) eta Zuberoa batera izendatzeko erabil bedi Euskal Herria. Herria 2004-08-12
Buruz izendatu zituen izenburuak don Ottaviok, Tavio txikiak bere haurtzaroko kantuak errepikatuko zituen bezalaxe. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 485. orr.
Festa egun handi haren ekimenak bederazka izendatuz eta deskribatuz. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 59. orr.
Luzeegi litzateke gero handik Perzepolizera arribatzeko trebesatu behar diren ziutate eta hiri guzien izendatzea eta deskribatzea. Aurelia Arkotxa «Septentrio», 2001 - 68. orr.
-Duela zenbait aste etorri ziren bi tipoek -jarraiki zuen kusiak, Pinet eta Cavaignac izendatu gabe aipatuz- pikoan emana dute "Osasun publikoaren komitea" edo horrelako zerbait... Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 225. orr.
Hamasei urterekin atxilotu zuten lehen aldiz, geroztik ezagutu dituen kartzelak izendatzen ditu. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 79. orr.
Euskaratutako olerkiak aipatzean Bertolt Brecht, Goethe, Heinrich Heine izendatzen ditu, besteak beste. Berria - Kultura 2004-08-01
Ondarrola Cestau etxea, Irauzketa eta Ardandegia, hiruak izendatuak ziren "casas vecinales" bezala, erran nahi baita Erro ibarrekoak zirela. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 33. orr.
Parisko auzitegiko epaileak bideratu zuen azterketak ez zuen atentatu horren egile bezala 11 epaitutakoetatik bakar bat ere izendatu. Berria - Mundua 2004-04-01
[...] Homerorenak, batez ere -zilegi bazaigu, oraingoz, deitura horren bidez autore bat izendatzea-. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 28. orr.
Atalak osotasuna izendatzen duen sinekdoke berezi horretan. Piarres Xarriton «Etika» - Spinoza, 1997 - 7. orr.
Itxaro eta Uxue lehen 2 alaben ondotik, horra seme batekin direla aldi huntan, Amets izendatu dutena. Herria 2003-03-06
Senar-emazte izendatzen zaituztet. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 136. orr.
Pritxiaineko Marcel eta Genevieve-n familia emendatu da bigarren haur batez, nexkatxa bat, izendatu dutena Miren. Herria 2004-05-13
Pomare V.a erregeak Frantziari eman zion uhartea eta ofizialki kolonia izendatu zuten. Berria - Mundua 2004-06-11
Zubi bat egin omen zuen, zeina izendatu baitzuten Esteberen zubi; euskarak laket baitu hitzen laburtzea, hizkiak janez, horrek eman zuen Ezterenzubi, herri guziari ezarri zitzaiona. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 74. orr.
Jendeak Herriko Plaza eta agintari berriek Errepublika Enparantza izendatzen zuten lekura iritsi zen Joanes. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 8. orr.
PAN Palestinako Aginte Nazionalak, berriz, «haserre egun» izendatu du nazioarteko auzitegiaren saio hasierako eguna. Berria - Mundua 2004-02-22
Jean Grenet auzapezak «nazioarteko izarra» izendatu duenak lau urte daramatza diskorik kaleratu gabe. Berria - Kultura 2004-05-28
Poliziak eta epaileek pertsona arriskutsu izendatu naute. Berria - Mundua 2004-12-03
Ezkontza-nahasle izendatuko dute eta urdanga deitura ezarriko harekin nahasi denari. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 31. orr.
Pasio igandea, aspalditik, Lazaro eguna izendatu zuten, egun horretan mezetan lehenago Lazaroren pasarte ezagun hura irakurtzen zelako. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 121. orr.
O. Casmannek berak "Fabrica humani corporis" izendatzen du tratatuaren bigarren zatia. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 277. orr.
Eibarrera joan ginen, Henry Bengoa Inventarium izendatu genuen irakurketa hura ematera. Berria - Kultura 2004-11-25
Idazleak sortutako lanen zerrenda «bibliografia aktiboa» izendatu dute Susako arduradunek, eta ondoan «bibliografia pasiboa» erantsi diote; hots, «beste egile batzuek idazle horren inguruan idatzi dutena jasotzen duen atala». Berria - Kultura 2004-03-28
Hainbat liburu argitaratzeko ausardia lotsagabea izan dudala, horrek, noski, nire buruari idazle izendatzeko eskubidea ematen ez didala badakidan arren. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 195. orr.
"Aberats" epitetoaz izendatzen du Korinto. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 36. orr.
Kapitala mugagabe metatzera bideratua dagoen sistema izendatzen du kapitalismo hitzak. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 46. orr.
Medicis sarien epaimahaiak Marie Nimierren La reine du silence eleberria izendatu du frantziar obrarik onena. herria¬
'Xivaren malkoak' eta 'Egiaren jokoa' izendatu dituzte 2003-04ko Liburu Gazteak. Berria - Kultura 2004-06-04
Kepa Junkeraren Oliene kantua izendatu du Espainiako Musikaren Akademiak iazko euskarazko kanturik onena. Berria - Kultura 2004-04-17
Debako Udalak herria hondamen eremu izendatzeko eskatuko du gaurko udal batzarrean. Berria - Euskal Herria 2004-07-08
Eremua Itsas Gune Bereziki Hauskorra izendatzeko eskatu diote zientzialariek IMO erakundeari. Berria - Gaiak 2006-02-15
Baltiko itsasoko hondoa babestutako naturgune izendatzeko proposamena eztabaidatuko du Nazioarteko Itsas Erakundearen menpeko Ingurumena Babesteko Batzordeak, datorren astean. Berria - Gaiak 2004-03-25
Gasteizko Mendiak natur parke izendatzeko egitasmoa prest du Udalak. Berria - Euskal Herria 2006-01-18
Aieteko jauregia monumentu izendatzeko prozedura abian jarri du Jaurlaritzak. Berria - Kultura 2006-03-29
Gasteizko Betiko elkarteak San Frantzisko komentua egon zeneko orubea Ondare Kultural izendatzeko eskaera igorri berri dio Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailari. Berria - Kultura 2004-06-02
Estatus arrunta izendatu zitzaion ikur horri: zifra bilakatu zen. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 282. orr.
Izendatu zioten, beraz, egun bat. Elizen arteko biblia Eg 28,23
1908.eko otsailaren 10a izendatu zuten mozketako eguna. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 78. orr.
1980ko gobernuak jaiegun izendatu zuenetik ospatzen dute sandinistek egun hau. Berria - Mundua 2004-07-20
Adiskide leialari Grosrouvrek hain zuzen izendatu zion zeregina. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 419. orr.
Bakoitzari obedientziak izendatzen zion arloa emateko pobreen lurraldean, Jainkoak erabakitako banaketaren arabera. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 763. orr.
NDFri zegokion, lehen bezala, ikuskaritza makroekonomikoaren ardura, eta Munduko Bankuari egotzi zitzaion baliabideak izendatzeko eginkizuna eta egiturazko berrikuntzak sustatzekoa. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 154. orr.
· Artean jakiten dut presoak komandoetara izendatzen dituen bulegoko buruzagia txekiar bat dela. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 65. orr.
Eta xehe-xehea aipatzea gaitz luketenak, baina artoski obratu beharrekoak, eta zehatz aipatu gabe banan-banan ezin izendatuzkoak, baina garrantzitsuak direnez usu baliatu beharrekoak. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 259. orr.
alkate izendatu (8); buru izendatu (38); buruzagi izendatu (7); errege izendatu (28); euskaltzain izendatu (6); hautagai izendatu (14); jenerala izendatu (6); kide izendatu (13); kontseilari izendatu (6); lehendakari izendatu (21); ministro izendatu (42); nagusi izendatu (22); ondorengo izendatu (6); onena izendatu (38); ordezkari izendatu (11); oso izendatu (9); presidente izendatu (42); santu izendatu (6); urgazle izendatu (7); urtea izendatu (6); zuzendari izendatu (14)
barne ministro izendatu (9); errege izendatu zuten (6); euskaltzain oso izendatu (9); euskaltzain urgazle izendatu (7); idazkari nagusi izendatu (8); izendatu zuen errege (9); jokalari onena izendatu (9); lehen ministro izendatu (17); lehendakari izendatu zuten (7); presidente izendatu zuten (21)
izendatua izan (80); izendatuak izan (14); izendatutako administrari (7); izendatzea erabaki (8); izendatzea proposatu (6)