Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

esleitu, eslei(tu), esleitzen 1 du ad norbaiti edo zerbaiti dagokiona adierazi, zerbait norbaiti dagokiola adierazi. ik adjudikatu; izendatu 8.

Renfek atzo esleitu zuen bere historiako kontratutik handiena, abiadura handiko 40 tren egiteko.  Berria - Ekonomia   2004-03-04

«PSOEk Euskal Y-aren obrak esleitzeko PPk abian jarri zuen lehiaketa geldiarazi nahi badu, horretarako arrazoiak dituelako, egin dezala», esan zuen atzo Josu Ortuondok.  Berria - Euskal Herria   2004-06-10

Primeran betetzen genuen haiek esleitu ziguten eginkizuna, eta atsegin handiz aritzen ginen, gainera.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 156. orr.

Orihuelako (Alacant) alkate Manuel Merina (PP Alderdi Popularra) eta zinegotzi batzuk Udalaren garbiketa zerbitzua esleitzean irregulartasunak egin zituztela erakusten dituzten grabazioak zabaldu ditu Ser kateak.  Berria - Mundua   2006-04-01

Interes zuzenak ditu, batetik Eivissa-Sant Antoni zatia eraikitzen ari den enpresan (administrazio kontseiluan), eta, bestetik, autobia esleitu aurretik harrobi bat erosi zuelako, enpresa batekin erdi bana.  Berria - Mundua   2006-03-18

Errioxako Interpretazio Paleontologikoaren Igea Etxea disenatu, zuzendu eta koordinatzeko proiektua Aranzadiri esleitu diote.  Berria - Kultura   2004-05-27

Nondik atera zituen Fray Rogeirok esleitu zitzaion lan herkuleoa egiteko indarrak, horixe ez dakigu.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 391. orr.

Plazatik kanpo bizi ziren donostiarrek eskubidea omen zuten zezen jokoa zenean hara joateko; zeini bere balkoia, bere zenbakia esleitzen zitzaion.     «Kuskue tanden», 2004 - 109. orr.

Ganberatik ateratzen aditu nituen -"Gizon-jalea", "Muttur-gorri", "Ixtudiantea"...? -, baina hortik ere ezin ahots horri ez bisaiarik ez izenik -hots, izengoitirik- esleitu.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 61. orr.

1993ko dekretua bete gabe esleitu dira lanpostuak.  Berria - Harian   2005-07-28

Idazki ofizial batekin jakinarazi zidaten "lanpostu iraunkorra esleitu" zidatela.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 39. orr.

Besteek, Nunuri eta niri, leku bat esleitu ziguten munduan, txokotxo bat haien gogamenaren bazter batean, non lasai bizi baikintezkeen inoren eragozpenik gabe.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 45. orr.

Historia osoari esplikazio ulergarri bat ematea, gizadiaren jatorria azaldu eta amaiera bat esleituko diona.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 127. orr.

Onartzen da elizek, orain arte egindakoaren arabera, ez dutela ematen gai direnik hemen esleitzen zaien papererako.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 447. orr.

Erakunde espezializatuek egitamu jakinei esleituriko diru-laguntzak eskuratzen zituen.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 156. orr.

Kolakowskik eta Weltek, beste askorekin batera, jakina, eginkizun zahar bat esleitzen diote Erlijioaren Filosofiari, alegia azken galderez arduratzea.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 264. orr.

Aristotelesek ez die existentzia independentea esleitzen Formei.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 238. orr.

ZTG ikasketok irauli egiten dute filosofiak tradizionalki zientziari esleitu dion arazo-sorta.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 246. orr.

Autoaren bukaerako pintaketa edo ekoiztu den autoa plantan mugitzea askotan kanpoko enpresa bati esleitzen zaizkion eginkizunak izaten dira.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 171. orr.

Gauza mota bakoitzari hazteko eta biziari eusteko muga bat esleitu zaionez, eta bakoitzak zer dezakeen eta zer ez dezakeen natur legeek erabakita dagoenez gero, [...], orduan argi dago materia aldagaitzeko gorputza daukatela.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 65. orr.

Bizidun orok sentitu ahal izateko, euron lehenkiei sentimena esleitu behar bazaie, zer esan behar da gizateria bereziki osatzen dutenei buruz?  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 151. orr.

Lanen esleipenak: Urtea amaitu aurretik Gasteiz eta Bilbao arteko beste zati batzuk esleituko dituzte.  Berria - Harian   2006-04-25

Informazioa emateko eginkizun hori begietako giharren feedback-ari ez baina garunetik ateratako seinale eferenteari behar zaio esleitu.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 48. orr.

Haren eskuko izaiten baitzen, jauregiko martxaz denaz bezainbatean, bat bederaren egunorozko lanen eta sailen banatzea eta esleitzea.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 154. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bat esleitu (6); bati esleitu (4); enpresari esleitu (3); esleitu behar (3); esleitu ditu (3); esleitu eta (3); esleitu zaizkien (3); esleitu zion (3); esleitu ziren (3); esleitu zituen (5); esleitzeko prozesua (3); esleitzen zaion (3); lanak esleitu (3); obrak esleitu (5); obrak esleitzeko (8)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus