Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

izeba (1244 agerraldi, 125 liburu eta 40 artikulutan) 1 iz aitaren arreba edo amaren ahizpa; orobat osabaren emaztea. ik izeko.

-Baina, izeba -esan zion neskak-, traba egiten didazu. -Hori ez da horrela, izeba -esan zuen La Sarriettek-.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 118. orr.

Aitaren aldetiko izebak esan zigun hori.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 63. orr.

-Tira, atera pitin bat -izebak barrez-.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 28. orr.

Etxebizitza bat konfiskatu zieten izebei anaia EAJkoa zelako.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 23. orr.

Izeben arteko berriketa haietako batean -Nire izebarenean jarraitzen duk? -galdetu zion Claudek-.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 73. orr.

Igandeetan izebarenera noa.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 123. orr.

Bere garaian ez nuen jakin izebarengana hurbiltzen, eta orain berandu da.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 484. orr.

Izeba Kate biziagoa zen.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 266. orr.

Izeba Juliak oportoa edo jereza eskaini zien gonbidatu guztiei.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 300. orr.

Izeba Mabelen urtebetetzea.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 195. orr.

Gure amak izeba Emilianirekin ezkondu nahi zuela osaba Joanikot, baina honek ez zuela nahi Motz eta latz azaldu nion Unairi amatxirekin eta izeba Gloriarekin bakarrik gelditu behar zuela.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 317. orr.

Han hasi zen euskararen ikasten, ahantzia baitzuen haur haurretik, aitamak goizik zendurik eta bera biarnes izeba baten etxean egonik, Ithorrotzen.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 197. orr.

Bere ama egiaz izeba zuela esan zioten.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 166. orr.

-Jainkoak daki zer-nolako izeba duzun hori: senarraren aldetikoa...  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 266. orr.

Eta etxeko izeba Gracy Kelly eta Rainiero ezkondu ziren egun berean ezkondu zen.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 14. orr.

Izeba oso emakume irmoa da.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 484. orr.

Atzean utzi genituen, aitona-izeba eta haien inguruan zuten guztia.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 218. orr.

Izeba-lehengusinak asteburu askotan etortzen ziren gurera, izeba alargundu zenetik batez ere, igandeetan batik bat.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 42. orr.

2 (izenondoekin)

Gehienetan Baionako izeba mutxurdinaren etxean bizi zela.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 185. orr.

Neba-arreben umeen izeba ezkongabe moldakaitza, bere familiaren erdigunean trabatuta geratutako erbesteratua.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 47. orr.

Izeba neskazaharraren ateraldi pozoitsuak. altxatu egin ziren ia denak, Margarita, don Leonardo alkatearen izeba pinpirina, izan ezik.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 23. orr.

Deboziozko elkarrizketak nire izeba xaharrarekin.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 47. orr.

Izeba negarti eta histerikoena.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 166. orr.

3 izeba-iloba pl izebak eta ilobak.

Urte batzuk pasata izeba-iloben etxean instalatu zen.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 96. orr.

Izeba-iloben arteko harremana sendotu baino ez da egin urteekin.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 72. orr.

Agudo zebiltzan, ilaran, izeba-ilobei sakela beteen zamak traba egiten ziela.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 402. orr.

Erabat ziur nago elkarrekin konpontzen diren neba-arrebak, osaba-ilobak eta izeba-ilobak, aita-alabak eta ama-semeak, ad infinitum, askoz ere gehiago direla gure hipokrisiak onartzen duena baino.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 111. orr.

Rimski-Korsakov, Schriabin, Borodin, Tchaikovskiren doinuak jotzen zituzten, Tchaikovskirenak batez ere, izeba-ilobek oso maitea baitzuten.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 272. orr.

4 izeba-osaba (18 agerraldi, 11 liburu eta 4 artikulutan) pl izebak eta osabak. ik beherago 6.

Baina izeba-osabek ez zidaten baimen-orria izenpetu.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 43. orr.

Pentsatu zuen hobe zela izeba-osabekin hitz egitea.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 83. orr.

Haurtzarako eta lehen gaztaroko pertsonaiak (izeba-osabak, lehengusua, aitona, eskola lagunak, adiskideak, egunkariko lankideak, lehenengo amodioak).  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 9. orr.

Amonaz eta amonaren etxeaz gogoratu naiz, izeba Fermina eta osaba Juliánez, bueno amaren izeba-osabak ziren.     «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 119. orr.

Gaztedanik Aldudera joan zen, han baitzituen alabaina izeba-osebak: Laurence Arrospide eta Martin Inda.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 116. orr.

15 ilabetetan Indako Elenaren joaiteak Agnés eta Jean François aitamak, aitatxi-amatxiak, izeba-osebak eta ahaideak dolu izigarrian utzi ditu.  Herria   2004-10-07

5 izeba txiki aitaren edo amaren lehengusina.

Eta berorien bi alabak, bukatzeko, Itziar eta Amélie nire bi izeba txikiak, oraindik ezkongai.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 119. orr.

Amélie Sagardia, ene izeba txikia nolabait esateko (izeba-amona delako), eta Amaren lehengusina propioa, Akizen bizi dena.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 118. orr.

-Baina Praskovia Fiodorovna ez da arrotza, izeba txikia dut.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 266. orr.

Izeba bat izeba txikia ez izateko arrazoirik ez zagok, ados; baina izeba batek, izan txikia edo izan handia, bere ilobari osaba deitzea, hori ez diat ulertzen.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 30. orr.

Izeba-osaben etxean emango zidatela bazkaltzen, ez kezkatzeko horregatik.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 85. orr.

6 osaba-izeba (96 agerraldi, 35 liburu eta 4 artikulutan) pl osabak eta izebak. ik gorago 4.

Marina, hemen eguberriak direlako etorri da, amaren parteko familia ezagutzera: aitona-amonak, osaba-izebak, lehengusuak eta, batez ere, Maria Bautista, 104 urteko amona, birramona.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 133. orr.

Galdetu nahi nion zenbat emakume izan zituen, zenbat osaba-izeba, lehengusu-lehengusina nituen nik Kuba osoan barrena.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 259. orr.

Haren hiru seme-alabak, berriz ere ponpox-ponpox jantziak, osaba-izebek eta lehengusuek inguraturik zeuden.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 398. orr.

Ixtanteko bururat jin zitzaidan Magaliren osaba-izebak izaten ahal zirela. bertako nagusiak osaba-izeba nituen eta haien seme-alabak lehengusu.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 119. orr.

Kontatuko dut nola bizi ziren, zer zaletasun eta ohitura zituzten osaba-izeba haiek.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 27. orr.

Osaba-izebak jende on eta amultsuak ziren, baina haien eta bere artean zerbait bitxi bazen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 250. orr.

Ni sortzez zuberotarra, baina Milafrangan bizi naiz, osaba-izebekin.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 305. orr.

· Ttipiren osaba-izeba-lehengusuen kutsua harrapatu nien batzuei.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 237. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus