Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Izeko mezatik heldu zen, beti bezala bakarrik, mantelina beltzez babestuta. Alberto Barandiaren «Mundu txikia», 2005 - 107. orr.
Izeko espiritu ihar eta hits bat zen, bere zorroztasunaren labanak ezpel horian egindako irudi zurbil eta izu bat. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 14. orr.
Banekien, izekok esanda, herriko etxe handian egon zela hainbat urtez, gerra bukatu ostean. Alberto Barandiaren «Mundu txikia», 2005 - 102. orr.
Nire amak, aitonak, osabak, izekok... denek fabrika berean egin zuten lan. Berria - Kultura 2006-01-08
Izekori entzunda nekien hori. Alberto Barandiaren «Mundu txikia», 2005 - 107. orr.
Izekorik hurrekoenak. Unai Elorriaga «Van't Hoffen ilea», 2003 - 170. orr.
Izeko Alicek berehala sumatu zuen etxekoandrearen malezia eta maltzurkeria. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 13. orr.
Izeko Rosaren jostundegia. Berria - Kultura 2006-02-21
Bizpahiru izeko alargun edota neskazahar saiatu dira etxe hartan bizitzen, baina alferrik. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 76. orr.
Gaixorik dudan izeko bat bisitatu behar nuela esan diot. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 44. orr.
Laster itzuli gara, ordea, osaba-izekok susmorik ote duten beldur baita Annamaria. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 45. orr.
Batzuentzat Sabino Aranaren hobi sakratuaren gordeleku eta niretzat izeko-osaben atsedentoki. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 10. orr.