Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Baina Ermela, zuk ez bazenu neretzako maitasunik, / izartxo baten gainera igoz joango nintzake mundutik. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 246. orr.
Kolpe bakoitzean zirtots motel bat entzuten zen, eta izartxo hori xorta bat ernatzen ikusten zen. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 196. orr.
Ohar bakoitza izartxo baten bidez adierazi da testu nagusian. ETC-literatura, saiakera Gene berekoia, Richard Dawkins (Eider Carton), Pentsamenduaren Klasikoak, 2008
Testuko izartxoek liburuaren amaieran oharra doala esan nahi dute. ETC-literatura, saiakera Biziaren izaera, C. H. Waddington (Iñaki Iñurrieta), Pentsamenduaren Klasikoak, 2009
Horietan izartxo baten bidez adierazten dute geroko ikerketek finkatuko dutela. ETC-prentsa Egunkaria, 2001-05-09
Gogoko berriak markatzeko, izartxoa erabiltzen da; berriren bat gogoko izanez gero, izartxoarekin markatzen da, eta horrela gogoko berriak ikusi nahi direnean, berri izartxodunak eskatzearekin nahikoa da. ETC-prentsa Berria, 2006-12-27
Gauza da bertan, esaterako, poliziari dagokion hitza behar lukeen lekuan izartxoak agertzen direla. ETC-prentsa Argia, 2002-09-29
Izar formakoa da, eta, broma dirudien arren, medikuaren analisietan zerbait gaizki dagoenean agertzen den izartxoaren berdina da. ETC-prentsa Gipuzkoako Hitza, 2013-11-01
Izen horiek nahiz glosategian jasotako terminoek izartxoa daramate, testuan lehenengo aldiz agertzen direnean. ETC-zientzia, zuzenbidea Soziologia eta hezkuntza , Askoren artean, EHU, 2009
Izartxoa erabiltzen da hizkuntza jakin batean ezinezko den segida adierazteko. ETC-zientzia, zuzenbidea Hizkuntza eta hizkuntzalaritza: hastapenak, Askoren artean, EHU, 2010
Okerreko negoziora dedikatu ez izanaren segurantzia, konpetentziak ematen duen adrenalina, egun batzuetako izartxo izatearena, idazleez gain eurak ere hor direla erakustearena... Hasier Etxeberria «Patri maitea», 2003 - 39. orr.
Horien ordez, izartxo kaskarrak fitxatu zituzten: Robbie Fowler, Nick Barmby, Roque Junior, eta abar. Berria - Kirola 2004-01-28
Oroit ahal zara, Loretxu, nola galdu nuen Maite, Garazi aldeko izartxo hura. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 90. orr.