Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Indar gehiagoz azpimarratu du pasarte hau eta asterisko bat ipini dio alboan, garbi gera dadin non pausatu den bere pentsamendua. ETC-literatura, saiakera Fakirraren ahotsa, Harkaitz Cano, Susa, 2018
Marquínezek sinatutako azalpen soil horren aldamenean, ordea, asterisko bat dago, aurrerago erantsia, eta irakurlea alboko beste ohar honetara daramana: ETC-literatura, saiakera Kaliforniakoak, Asun Garikano, Pamiela, 2013
Bitorrek bat zuen asterisko gorri handiz nabarmendurik. ETC-literatura, saiakera Gidariaren okerra, Gotzon Barandiaran, Susa, 2015
-Odol analisietan asterisko piloa. ETC-literatura, saiakera Ezpainak arrainak bezala, Karlos Gorrindo, Erein, 2015
Asteriskoa duten egunak larunbataren barruan sartzen dira, larunbataldi bat hilero. ETC-prentsa Berria, 2003-12-05
Bakar bakarrik norberaren eremuan, jada ezin dugu kolesterol pixka bat ere eduki, ez eta transaminasetan asteriskorik; ezin dugu kariesdun hortz bat izan, ezin dugu griperik hartu, ez behintzat bajarik. ETC-prentsa Argia, 2010-11-07
Parekide bai, baina asteriskoaz . ETC-prentsa Berria, 2018-02-11
Labaka "gorputzetik" abestea eta "hitzei behar adina asterisko" jartzera etorri da eta Gaztelumendik Anoeta eta Illunbe alderatzearekin batera, talde sena helarazi nahi izan die kantukideei. ETC-prentsa Berria, 2019-12-15
Etzi grebara deituta gaude emakumeok, asterisko eta guzti. ETC-prentsa Berria, 2019-03-06
Emakume hitzaren ondoan ezarritako asterisko hausnartuak bizitza propioa hartu zuen eta, boteretuta, itzuri egin nahi izan zion aurrean zuen kategoria itxi eta zurrunari. ETC-prentsa Berria, 2019-11-09
Singularretik pluraleraino, baina beste pauso bat eman dugu azken garaietan, asteriskoa gaineratuz, generoaren zailtasunak eta labirintoak adierazteko asmoz. ETC-prentsa Berria, 2019-11-16
Asterisko horrek, emakumeez gain, heteropatriarkatuak zapaldutako beste giza taldeak ere barnebiltzen ditu. ETC-prentsa Argia, 2019-02-24
Aitzitik, goiko aldean asterisko txiki bat badu, begizta baten aurrean gaudela ematen du aditzera. ETC-zientzia, zuzenbidea Softwarearen ingeniaritza: I. atala. Softwarearen garapenaren zenbait arlo, Jose Ramon Zubizarreta, UEU, 2006
(A) irudian asterisko bidez adierazitako zatiaren handipen altuagoa dugu B irudian. ETC-zientzia, zuzenbidea Histologiaren sintesia, Askoren artean, EHU, 2008
Manhattan uhartea zeharkatzen duen Wall Streeten lerroa -1633ko defentsa-harresian oinarritutakoa- asterisko bidez irudikatu dugu, Hudson eta East ibaien aldameneko bi muturretan. ETC-zientzia, zuzenbidea Hiri-formaren historia Industria Iraultza arte, Askoren artean, EHU, 2010
Lerro hauetatik aurrera, glosario honetako noziook kasuan-kasu dagozkien siglekin idatziko dira, Entrevernesko kideek adierazten dituzten moduan, eta asterisko batek segituta, irakurlea glosario honetara etor dadin behar duen beste. ETC-zientzia, zuzenbidea Olariagaren trantsizioa, Aitor Castañeda Zumeta, EHU/UPV, 2019
Bere izena, "asteriks" ahoskatzen da eta frantsesezko hitzetik dator, asterisko esan nahi duena. ETC-entziklopedia Asterix (pertsonaia) , Wikipedia
Asterisko batez markatu dira, Klaudio Ptolomeok hiri baskoien artean zerrendatu zituenak, eta beraz, ziur baskoienak direla. ETC-entziklopedia Baskoien txanponak, Wikipedia