Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Erreka zolaraino eraman zuen bere laguna, errestan, itzulipurdika. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 152. orr.
Jira eta bira ibili zen, kiribilean, sigi-saga, itzulipurdika. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 145. orr.
Krater sakon batean murgil egin dugu, eta itzulipurdika zeharkatu dugu izotza, zalaparta bizian, hondo urtsuraino. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 135. orr.
Basurdeak Adonis harrapatu eta itzulipurdika bota zuenean. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 225. orr.
Konortea galdu ez galdu bainengoen, eskaileretan behera itzulipurdika erori ez erori. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 43. orr.
Muturreko bat eman eta eskaileretan behera itzulipurdika joango zen. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 305. orr.
Eza nagusituz, Europaren karroa itzulipurdika joanen dela erreka ilun baten zola-zolarat eta handik ateratzeko gero ederrak ikusiko direla! Herria 2005-03-31
Hontza oso txikia zen, eta airean itzulipurdika zebilen, trenaren ziztuak hara eta hona astintzen baitzuen. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 348. orr.
Itzulipurdika ibili dira, jirabiran, elkarri ukabilka eta madarikazioka. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 25. orr.
Bizitza hari-matazarekin nahasturik itzulipurdika ibiltzen den katu bihurria da batzuetan. Pako Aristi «Gauza txikien liburua», 2004 - 121. orr.
Angelinak puntuatu zuenean, Harryk itzulipurdika batzuk egin zituen bere sentimenduak adierazteko. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 169. orr.