Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Eskaileretatik erori zen zilipurdika, garrasi batean. «Bizia lo», 2003 - 132. orr.
Zilipurdika, haitz puntetan eta harkaitzetan joaz, azkenean amildegiaren sakoneneraino erori zen. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 994. orr.
Indioiloa uhurika, zilipurdika joan zen teilatu-isurkian beheiti, hegatzean ezin gelditu eta erori egin zen goitik behera lurreraino. Gotzon Garate «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 82. orr.
Behera jaisten ari dira, oinak arrastaka, normalean zilipurdika jaisten diren hondar muino beretik. «Bizia lo», 2003 - 96. orr.
Peter lurrean zilipurdika ari zen Muxi katuarekin, eta ama, Margot eta ni patatak zuritzen. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 86. orr.
Bob Marley-ren elastiko handi hura txandaka jantzi zuten, eta txirristetan zilipurdika ibili ziren, pilak agortu ziren arte. «Bizia lo», 2003 - 76. orr.
Aztalka eta zilipurdika ihes egin nahi izan nuen. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 235. orr.
Txakurkumea terrazan zilipurdika. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 176. orr.
Soinu uhintsu bat, Setheren semeek egiten dutena bezalakoa dabiltzanean belarretan zilipurdika edo euritan zipriztintzen. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 306. orr.
Haurtzaroko misterioak gogoan ziripurdika ditudala, egon natzaio begira. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 102. orr.
Etorri zen jendea laguntzera, baina sugarrak dantzan eta zilipurdika zebiltzan. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 39. orr.
Zer, hegazkina zurrunbiloan ibilarazi nahi badu, edo, jauzi eta saltoka, zilipurdika, kiribilketan hasten bada? Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 116. orr.
Topo egin nuen, baina, egongelako mahaitxo batekin eta telefonoa atera zen zilipurdika lurreraino. Hasier Etxeberria «Arrainak ura baino», 1999 - 134. orr.
Korrika hasi naiz berriro, aldapan behera nire karga guztiaren laguntzarekin oso azkar noa, batzuetan erori eta zilipurdika egiten dut, eta hola ordubete edo gehiago, lehertuta nago, ezin dut jarraitu, eta erreka txiki baten ertzeko sastraketan gorde naiz. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 464. orr.
Horrelako egunetan harea trinko-trinko egoten da, eta arropetan itsatsi egiten da zilipurdika eginez gero. «Bizia lo», 2003 - 92. orr.
Bai, egin zilipurdika zekorrak zelaian bezala, egin irrintzi zaldiak bezala. Elizen arteko biblia Jr 50,11