Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Itzulgarria zen denbora, iragana eta geroa ezertan bereizten ez ziren unibertso aldaezin batean. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 31. orr.
Palingenesiak denbora arbuiatzera daramatza, prozesuetan iraunkor denarekin bat egitean, haien errepikatzearen eta, beraz, betiraunaren jakile: naturaren legeak itzulgarriak direla baiesteko euren era berezia da. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 11. orr.
Lukrezioren denbora denbora itzulgaitza dela eta haren naturak, beraz, historia bat daukala esan beharko litzateke, estoikoena itzulgarria eta historia gabea den bitartean. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 11. orr.
Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak ikus-entzunezko proiektuak diru laguntza itzulgarriekin sustatzeko harturiko bideak «aurrerapen esanguratsua» adierazten duen arren, «egoera kezkagarria» dela salatu dute. Berria - Kultura 2004-04-01
Itzulgarritzat jo duten itzultzaileen artean, bada orain Exercices de style euskarara itzuli duen bat: Xabier Olarra. Berria - Kultura 2006-01-12
Gizonengan esterilizazioa eragiteko modua aurkitu dutela, haien osasunean edo libidoan kalterik sortu gabe, eta, gainera, metodo itzulgarria dela. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 105. orr.
Ea kondenatuekin heriotza itzulgarriak lor ditzaken, alegia ez betikoak. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 73. orr.
Gainera, txertoak abantaila handi bat du: itzulgarria da. Berria - Gaiak 2004-11-14
Ni neu mendizalea naiz baina argi daukat energia eolikoak ez duela kutsatzen eta, gainera, inoiz atzera egin nahi izanez gero, inpaktua itzulgarria dela. Berria - Euskal Herria 2004-11-09