Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Etorkizun direnen itxaroa ikuskizun bilakatzen dela datozenean. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 262. orr.
Paradisurik gabeko munduan bizi ei gara, ikasi behar ote mundu hobea lortzeko itxaro barik bizitzen? Berria - Kultura 2006-01-31
Haren aintzazko etorrera maitasunez itxaro duten guztiei ere. Elizen arteko biblia 2 Tm 4,8
Eta itxaro duguna begien aurrean bagenu, hori ez litzateke itxaropena izango, inork ez baitu itxaroten begien aurrean duena. Elizen arteko biblia Erm 8,24
Baina ikusten ez duguna itxaro badugu, iraupenez behar dugu zain egon. Elizen arteko biblia Erm 8,25
Arimak, zoriona itxaro duen arren, ez du zorion galdua gogoratzen. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 331. orr.
Antsiaz itxaro dut nire bihotzera pakea ekar dezakeen hitz bakarra. Ramon Etxezarreta «Ezezaguna helbide honetan» - Kressman Taylor, 2003 - 32. orr.
Hemen hazia naiz eta hemen hilko naizela itxaro dut. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 131. orr.
Baina urte amaierarako gerra bukatua izango dela itxaro dugu. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 325. orr.
Horda grisak ikustea itxaro dut, guregana hurbiltzen, "ez-inoren lur"etik zehar, baina ez da inortxo ageri. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 128. orr.
Azken batean, ezin duzu itxaro horiek gertatzen ari denaz ezer jakiterik. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 102. orr.
Hainbeste itxaro izan dugun askapena. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 323. orr.
· Huts egindako misio batetik ez dago zer itxarorik. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 46. orr.
Itxaro-lekuaren erdi-erdian zegoen ordulari biribil tzarrari begiratu nion. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 295. orr.