Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

iturbegi 1 iz iturri baten begia. ik ur 16.

Elizaren atzealdetik gora joanda, berriz, Iturrigorriko iturbegi herdoil bitxitik edan nuen.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 269. orr.

Baldin eta eztarri lehorrera iturbegiko ura isuriko baliote.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 523. orr.

Sasien artetik bidea idekiz edo harkaitzaren itzulia eginez [...] nahi nuke iturbegira iragan, ikusteko nola sortu zen, menderen mende aitzinetan, lurraren xilotik ura.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 27. orr.

2 iturburua.

Basauriko partean, [...] Nerbioi izenekoarekin bat egiten duen tokian, Ibaizabal izena ageri da, besteak beste, 1863ko Bonaparte printzearen mapa ezagunean, eta beharbada hor izan dezake ibai-izenak bere iturbegia.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 218. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus