Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hemen ere, etxe ilun eta pobreak, karriketan ur eta istil, eta zakurrak, beti zakurrak. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 208. orr.
Kale erdiko istil bat zen gauza berri bakarra. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 478. orr.
Istil bat zapaldu zuen, pentsatzen zihoala. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 174. orr.
Hartan barneratzen da, ostera, Irkutskeko bidea, hango istil, urmael, aintzira eta zingiren erditik igarotzen da. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 214. orr.
Etxalde bat halere, istilez istil ibiliz atzeman dudana, eta bera lohiz inguratua. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 42. orr.
Ilargi argiak istila bustitzen duen bezala elkar bustitzen hasi dira, larruz larru eta bularrez bular. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 167. orr.
Itogina ondo itsutzen ez bada, beti berritzen da istila. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 80. orr.
Charlierekin eskolara bidean, udazkeneko orbel-pilatan kriski-kraska, eta istil-putzuetako izotzetan zinpi-zanpa. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 155. orr.
Gure bidexketan zangopean zapaltzen dugun istil beltzaren antzera aspalditik geldirik dagoen ur uherra. Istil uherrean palastaka, lokatz beroan haztamuka. Pello Salaburu «Euskararen etxea», 2002 - 36. orr.
Otea eta txilarra hazten ziren ur istilen arteko sastraketan. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 228. orr.
Iluntzen ari zuen, eta euri-istiletan distiratzen zuten gasezko sugarrek ñirñirka. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 174. orr.
Odol istil baten erdian. Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 58. orr.
Odol istila zeukan inguruan, eta bi hankak itxuraz izterretik behera falta. Txillardegi «Putzu», 1999 - 280. orr.
Handik laster, istilez ihaurri ziren baratzeetan barna abiatu ziren. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 99. orr.
Egia da ongi jaten dela Auch-en baina errugbi partidan zelaiko ixtila jastatzeaz gain 25/6 eko emaitzarekin itzuli zaizkigu etxera. Herria 2001-03-08
eta istil (4); istil bat (5); istilak eta (3)