Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

putzu (orobat potzu g.er.) 1 iz lurpeko urak ateratzeko, lurrean, ertzak harriz edo adreiluz jantzirik, egiten den zulo estu eta biribila.

Bere emaztearen begiez so egiten zien putzu kareldunei, mortuei, urkidiei, ordeka gainean ageri ziren ilunabarreko laino arrosei.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 27. orr.

Ez gara igaroko ez soroetatik, ez mahastietatik, eta ez dugu edango zure putzuetako urik.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 211. orr.

Edaten dutena putzuetatik edaten dute.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3770. orr.

Pegarra askan hustu eta lasterka joan zen putzura ur gehiago hartzera.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 65. orr.

Bazterrera utzi naute ni, ur biziaren iturria, eta putzuak egin dituzte.  Elizen arteko biblia   Jr 2,13

Basamortuan ere eraiki zituen dorreak, putzu ugari zulatu zuen, abere-talde asko baitzuen Xefela lautadan.  Elizen arteko biblia   2 Kro 26,10

Putzu batean behera nindoala sentitzen nuen orduan.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 167. orr.

Ez gutxik beren buruak putzuetan behera botatzen dituzte.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 85. orr.

2 (izenondoekin)

Poltsikotik bala atera, eta putzu sakonera bota nuen.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 89. orr.

Madiandar merkatariak handik igaro zirenean, Jose putzu lehorretik atera eta zilarrezko hogei txanponetan saldu zieten ismaeldarrei.  Elizen arteko biblia   Has 37,28

Izadiak aintziraren hondoan zulatutako putzu artesiar batzuetatik.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 392. orr.

Neure baitan bildua, amorrua eta etsipena dastatuz, putzu lohi batera erori eta bertan jiraka dabilena bezala, handik irteteko asmorik gabe.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 46. orr.

Urari eusteko gauza ez diren putzu pitzatuak.  Elizen arteko biblia   Jr 2,13

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Etxekoandreak estalki bat hartu, putzu-ahoaren gainean ezarri eta ale garbitua zabaldu zuen gainean.  Elizen arteko biblia   2 Sm 17,19

Hurbildu eta putzu-ahoko harria mugiarazi zuen.  Elizen arteko biblia   Has 29,10

Jesus, bideaz nekaturik, putzu-ertzean eseri zen.  Elizen arteko biblia   Jn 4,6

Han zebilen jira-biran maiz asko (hutsik nahiz betea) putzu-zirrikaren urontzia bezala.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 45. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Ezaugarri hau dela bide, denek jakingo dute ur-putzu hau nik zulatu dudala.  Elizen arteko biblia   Has 21,30

Taberna aurrean jende-inguru bat zegoen, eta gorputz bat lurrean, odol-putzu baten erdian.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 80. orr.

Horregatik, toki hari Beer-Xeba deritzo -hau da, "Zin-Putzu"-, bertan biek zin egin zutelako.  Elizen arteko biblia   Has 21,31

5 irud/hed

Bai baitzirudien egunsentiko ordu goiztar honetan mundu osoa urtu zela pentsamenduen putzu batean.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 176. orr.

Semantikaren kartzela edo putzu sakon eta ilunean.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 69. orr.

Zabal-zabalik zeuzkan begiak, ikararen bi putzu-zulo.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 119. orr.

Etxeratu bezain fite, txandal eta kamiseta barregarri hauek erantziko ditiat, trajea eta korbata jantzi, eta putzu honetatik nola aterako naizen pentsatzera abiatuko nauk.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 28. orr.

Bere baitan amildu zen, eta ez zegoen modurik handik irtenarazteko; putzuan gero eta murgilago ikusten nuen.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 107. orr.

Mozorro intolerante eta handiuste horien atzean lohikeriaz eta lizunkeriaz betetako putzu hondogabea ezkutatzen da.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 41. orr.

Ez zerurako ez lurrerako nengoen, loria bidean nintzela uste eta, tartekorik gabe, putzu beltzera erroiztua.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 169. orr.

Kontatu gabe geratutako pasadizoak ahazturaren putzu ilunean itoko ziren betiko.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 106. orr.

Pozaren putzua zalantzek eta kezkek osatzen zuten.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 84. orr.

Gorrotoaren putzu gorriak gainez egin behar du laster.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 134. orr.

Ozpin-putzu hori ez da pare bat hitz entzun gabe geldituko.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 143. orr.

Nerekoikeria putzu ilun batean behera lerratzen nintzela konturatzean.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 11. orr.

Begiak itxi orduko, abstrakzioak, fantasiak, aurpegirik eta islarik gabeko irudiak agertzen zaizkizu ilunpetan, eta hondorik gabeko putzuan behera galtzen dira denak etengabe.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 255. orr.

6 istila.

Aintzirari Küp deritza, antz handiagoa duelako putzu batena aintzira batena baino, sakona baita eta ez larrain bat baino askoz handiagoa.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 15. orr.

Hiru ahate erosi omen zituen bikarioak Carmarthengo merkatuan, eta putzu bat egin zien lorategiaren erdian.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 49. orr.

Harri botaka aritu nintzen ahaterik gabeko putzuan.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 41. orr.

Euripean saltoka hasten zelako putzuetan.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 49. orr.

Han euri urezko putzu bat egoten zen, edota ureztatzeak eragindakoa.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 174. orr.

Putzuetan haizeak uhin ñimiñoak sortzen ditu.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 161. orr.

Kalesaren gurpilak hondoratu egiten baitziren bideko putzu eta lokatzetan.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 74. orr.

Biharamunean euria egin zuen, bat-batean, ordu-laurden batez bakarrik, uholdeka, eta gero eguzkia berriz; baina ura hamaika putzu ilunetan urmaeldu zen.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 254. orr.

N. jaun artistak, oilanda bat bezain hegal-harro, hanka sartu du lorategiko putzu batean.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 254. orr.

Gizaseme errusiar bat hilik, odol guztia ondoan zuela, putzu batean, zauri zabal ireki batetik hustua.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 70. orr.

Putzuetan plisti-plasta ibiltzea.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 95. orr.

Nire edalontziak garagardo horiz eginiko putzu bat zapaltzen du marmolaren kontra, eta burbuila bat dabil igerian.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 51. orr.

7 (izenondoekin)

Amianok urmael txiki baten moduan deskribatzen zuen haren ertzean; 50 metro luze eta hiru metro zabal izango zen putzu handi bat berez.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 60. orr.

Lorategiko zenbait lekutan, harresiaren inguruan nagusiki, putzu handiak zeuden, lurrak ezin zuenez hainbeste ur iragazi.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 139. orr.

Aterkiek putzu txikiak uzten dituzte baldosetan.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 53. orr.

Putzu gardenean igeri dabilen arrainaren parekoa.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 67. orr.

Zoruko putzu ugariek bakarrik oroitarazten zuten ordu batzuk lehenagoko euri sarria.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 203. orr.

Putzu izoztuen gainera salto egiten genuen eta krik krak hausten ziren kristal apurtuen moduan.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 268. orr.

Besteen txizak komunean lagatako putzu lehorra garbitzera.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 41. orr.

8 irud/hed

Bide barrijak izeneko liburua argitaratu zuen 1931n, joera estetiko berri eta ausarta plazaratzen zuena, eta, egiazki, euskal literaturaren putzu bare ia ustela gogotik inarrosi zuena  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 24. orr.

9 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Eskuineko hanka ur putzu batean sartu dut, galtzerdia mela-mela eginik daukat, hasi da paseoa.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 60. orr.

Zapatak lokatzez zikindurik zeuzkan, lohi putzu batetik irten berria balitz bezala.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 51. orr.

Petrolioa ateratzen edo birfintzen den lekuetan osatutako petrolio putzu txikietan.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 120. orr.

Pozez begiratzen dut, orri zurian, arestian marraztu ditudan lerroetan zeharka, odol putzu txiki hori, ni izateari behingoz utzi diona.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 171. orr.

Euriak oztopatzen zuen trafikoaren erdian ibiltzea ezti-putzu batean labain egitea bezalakoxea izan zen.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 128. orr.

Gero, negar-putzu batean ito nintzen, eta utzi egin nion pentsatzeari.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 118. orr.

10 osina.

Harkaitz luze baten oinetan putzu zabal bihurtzen zen erreka eta huraxe zen gure igerilekua.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 11. orr.

Ur jasa izugarriak egiten zuen jauzi, putzu berde zabal batera.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 33. orr.

Urik gabeko putzu handi baten antzeko osin-zulo batean.  Elizen arteko biblia   2 M 1,19

Erreka batek eratzen zuen putzu baten ondoan.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 84. orr.

Osin bat, putzu bat, nola margotu asmatu ezinik zebilela erantzun zenion.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 138. orr.

Zoritxarrez erreka horretan badago putzu haundi eta lanjeros bat, Ttottuaingo osina.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 105. orr.

Osin Beltzen bainatzen zen, nahiz eta herri osoak putzu hura ikaragarri arriskutsua zela pentsatu.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 39. orr.

Ur-jauzi erraldoiaren uhertasunaren zurrunbiloak gorputzari barrura tiraka-tiraka, putzuaren sakoneraino eraman ninduen.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 13. orr.

Alabaina ur jauzi haundi bat erortzen da delako putzu horretara eta zirimolaka aritzen azkarki, dena inguru eta inguru; orduan, bere bultan hartzen zaitu ur horrek eta preso atxikitzen.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 105. orr.

Nire bistatik itsas putzuan barrena galdu arren, han ere itsas sugeak zizta ditzan egingo dut.  Elizen arteko biblia   Am 9,3

11 gas putzu ik gas 12.
12 petrolio putzu ik petrolio 9.
13 putzu zulo (orobat putzuzulo g.er.)

Putzu-zuloan sartu naute bizirik eta harria ipini didate gainean.  Elizen arteko biblia   Nk 3,53

Ranchi ondoko herrixka batean bost urteko haurra putzu zulora erori zen.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 177. orr.

Israeldarrak, beren buruak arriskuan ikusirik, larritu eta leize, hartzulo, haitzarte, babesleku eta putzu-zuloetan gorde ziren.  Elizen arteko biblia   1 Sm 13,6

Adreilu trinkozko putzuzulo batean hormarteratu genuen, hondoan eta alboetan 1.000 watteko lau erresistentzia zeuzkala.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 227. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus