Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

isats1 1 iz animalia askoren bizkarrezurra aaitzen den luzakina. ik buztan.

Nicobar irletan bizi ziren gizonek isatsa zeukatela.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 293. orr.

Gorputza, atzeko hankak eta isatsak zaldienak zituzten, baina aurreko hankak, hegoak eta buruak arrano erraldoienak.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 95. orr.

Katua lozorroan zegoen, sabelez gora, hanka bat sudurraren gainean, isatsa saihetsen kontra bildua lastaira bailitzan.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 143. orr.

Zakurrek ez zuten zaunkarik egin, isatsa astindu baizik.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 115. orr.

Arrainak hormatuak zeuden, isatsa bihurriturik.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 190. orr.

Eskorpioiek bezalako isatsak zituzten, eztenez hornituak.  Elizen arteko biblia   Ap 9,10

Asperturik zegoen batera eta bestera ibiltzen, deabruari isatsetik tira egiten.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 84. orr.

Munstroaren ipur-konkorrari edo isats-aldeari zegokion tokian.  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 19. orr.

Harryk lasaituta leiho-ertzari heldu zion, ezagutzen baitzuen isipu-itxurako isats hura.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 246. orr.

Ilunabarrean artilezko bi isats eraman behar ditu beltzez pintaturik.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 253. orr.

Oilarra beltza zen arren, luma berde batzuk ere bazituen isats aldean.  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 92. orr.

Tauroren isats aldera eta Pleiadeen konstelazioaren aldera.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4330. orr.

Capricornioren azpian Piscis australa dago, Balearen isats aldera begira.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4390. orr.

Literatura baten loraldietan itzulpenak berez datoz, gorputzaren ondoren isatsa datorren bezala.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 176. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Isats ile-gorri bat erakutsi zion, handi-handia, behor sendoren bati kendua.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 261. orr.

Isatsa apaldua duen txakurraren antzera.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 81. orr.

Isats urdineko hainbat txoriren ziztu-burrunba bazterretan.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 61. orr.

Urre-koloreko isats distiratsua zuen, paumarena bezain luzea.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 263. orr.

Balea bera baino handiagoa zen, oso lepo eta isats luzekoa, dinosaurio baten itxurakoa.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 57. orr.

Soilgune baten ertzean boa bat erdizka ikusi zuelako, isatsa kiribil, burua tente.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 138. orr.

Gero, mugimendu azkar ustekabeko batez, Pitagoras gaixoaren isats motosdunari heldu zion bi eskuez.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 55. orr.

Bere isats iletsuaren muturra astinduz.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 121. orr.

Brontzezko lehoien zenbait isats zorrotz.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 274. orr.

Eta faisaiak, faisai paregabeak, txano gorrimina, [...] sugarrezko isatsa, herrestan orain, gorteko soineko baten gisa.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 272. orr.

3 irud

Gibelean isats bakarrean bilduriko adatsek, hemen ohitura den bezala, kolore gorrixka bat hartzen dute kokotean, aire librean utzi diren zeta puskak bezala, kolorea higatuta.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 153. orr.

Hala, eguzkira gerturatzean izotz konglomeratura lurrundu egiten zela esan zuen, eta lurrundutako partikulek isats luze eta ikusgarria sortzen zutela.  Berria - Gaiak   2004-09-01

Kometa baten isatsa zen.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 130. orr.

Gero, kometa isatsetik hartu eta tiraka hasi zen, berarengana erakarriz.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 131. orr.

Kanpoan, izarloka baten isats iheskorra dirdaitu zen abuztuko izartegian.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 204. orr.

Beren argizko isats erraldoiak atzetik dituztela datoz izar distiratsurantz.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 393. orr.

Askok izarra deitzen zioten, baina haren isats luzeak ez zion zalantzari aukerarik ematen.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 167. orr.

Bigarren arazoa, Montseren soineko luzetik etorri zitzaigun: izan ere, bazkalondoko dantzarako ere ez zen eragozpen txikia izan isats luze hura...  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 175. orr.

Eztei-jantziaren isats luzeak arrastaka darraiola.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 77. orr.

Bere isatsari hozka egitera kondenatuta ote zegoen matematika?     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 164. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Garisoroan zut iltzatzen zuten zerriaren isats-hezurra tente.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 53. orr.

Urre-koloreko isats-luma luzeak astintzen ari zen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 271. orr.

Fenixen isats-lumak eta herensugeen bihotz-zuntzak.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 79. orr.

Isats-pianoa gure gelako zentro neuralgiko garrantzitsuena da.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 112. orr.

Zuzi batzuk prestatu zituen gero, eta, azeriak bata besteari isatsetik lotuta, zuzi bat jarri zuen isats korapilo bakoitzean.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 36. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Pauma isatsaren irudira.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 158. orr.

Sabelaldea urdin argiz pintaturik eta behi isats bat erantsirik badarama.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 253. orr.

Zenbat arratoi-isats bota behar zaion Ilea Hazteko edabeari.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 193. orr.

6 zerbaiten atzeko zatia.

Hegazkinaren isats eta motoretik gertu zegoen eserita.  Berria - Mundua   2004-08-28

Aparte xamar eseri ginen, jendearen solasik entzun beharrik ez izateko lain, [hegazkinaren] isats lemaren gerizpean, arropak erantzita.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 31. orr.

7 isats-luze izond isatsa luzea duena.

Hiru zaldikoa izaten da kibitka eskuarki, baina honek bat bakarra zeukan, ile-luze, isats-luze, indar eta adore handikoa odol mongoliarraren kariaz. sagukume erraldoi batzuez erditu zen Amama Otso; denak ere, isats-luzeak eta bibote dardaratidunak.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 333. orr.

Kea baitzuten salatari, ke lodia, ke beltza, ke biribilkaria; iragana eta oraina eta geroa errerik utzi nahi zituen ke isats luzea zuten ikur.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 184. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus