Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Zaldiak buztana goratu eta pare bat aldiz zutitu zen hegan egin behar balu bezala. Fernando Rey «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 78. orr.
Lotu zion zaldiari buztanetik soka bat, egin zuen bertze sokaburuarekin lakio bat. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 162. orr.
Orduan Nikolasek [...] haserre bizian, anai Junipero traidore eta giza hiltzaile bezala kondenatu zuen: zaldi baten buztanari lotu eta lurrean arrastaka urkaberaino eraman zezatela eta orduantxe bertan lepotik zintzilika hil. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1051. orr.
Zakur guztiak, buztanari eraginez, ziztu bizian hurbildu ziren bisitariengana, agurtzeko asmoz. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 113. orr.
Atean agertzen ikusi zuelarik, zakurrak buztana higitu zuen eta hurbildu zitzaion; hark burua igurtzi zion eta joan zen aitzina. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 150. orr.
Zakurrek buztana ezker-eskuma mugituz hartu zuten. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 33. orr.
Bien oinetan etzanda pozik, buztanari alaiki eraginez, omen zegoen zakurra. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 30. orr.
Ihesean doan zakurra, buztana hanka artean. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 137. orr.
Gogotsu jarduten baikenuen lanean, ehiza-txakurrez inguratuta, buztanak tente-tente eta hara-hona astintzen zituztela bozkarioz. ohartarazpenaren tximista txikitzaileaz eta trumoi zalapartatsuez bazterrak zipriztintzen ditu, buztanean loturik dituen eta zalapartaka lehertzen zaizkion suziriak daramatzan zakurraren gisako bihurtuz. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 51. orr.
Guztiak tente sumatzen zituen, katu haserre baten buztana bezala. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 217. orr.
Han egoten dira harategian arratoi larrutuak, aski potoloak, buztanetik dingilizka. Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 39. orr.
Nonahi jendeketa gaitzak zolaren gainean barreiatuak, eta behi askotxo geldi-geldirik baina hango jaun eta jabe, buztanari eragiten. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 36. orr.
Zezenaren eta ahariaren buztanak, heste gaineko gantza, giltzurrunak eta gibela estaltzen zuena eraman zizkioten. Elizen arteko biblia Lb 9,19
Itxura zenez, sugandilak prest zeuden, iheserakoan, buztanaren hiru laurdenak bixi-bixi galtzeko. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 127. orr.
Sugearen buztana esatea erredundantzia ez bada. Unai Elorriaga «Van't Hoffen ilea», 2003 - 49. orr.
Basurdearen buztan motza. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 143. orr.
Lau zerri, lau buztan biluzi arrosa-kolore, oinazez eta pozez kizkurtzen zirenak, txerriek esnea irentsi eta zerramak kurrinka egiten zuenean. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 24. orr.
Makurtu egin zen eta justu-justu harrapatu zuen Crookshanks katua buztan iletsuaren muturretik, eta arrastaka atera zuen. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 143. orr.
Salmahaian kaiola handi bat arratoi beltz distiratsuekin, beren buztan soildu luzeak baliatuz, jauzika, jolasean zebiltzanak. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 52. orr.
Lokatz ez ezik, ernaminez beteriko ustelkeria ere bai, baselina bezain limuri, eta putzuek egunsentiko argipean odol zikinezkoak dirudite, hileko-odoldunak, arrabioz beteriko istilak, buztan dardartizko burubeltzez irakiten, espermatozoozko borbortegiak balira bezala. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 101. orr.
Koxis delakoan, ipurtezurrean, buztan desagertu baten aztarna daramagu. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 201. orr.
Gymnasium-ean irakasten ziguten literatur prezeptibari buztan-ziri egin, eta idazten hasi nintzen zehaztasuna ugaritasunaren jarioan itotzeko kezkarik gabe. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 13. orr.
Ur zorrotadaren eta buztan brauntada bortitzaren lekuko izango zarete, balea urpera murgilduko da, gero berriro agertzeko. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 379. orr.
Nor da, ordea, sasian ezkutatuta eta eztei-bazkari baten bezperan bezalako hagin zorrotzez zain dagoen larru gorriko piztia buztan eder hori? Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 190. orr.
Greziar mitologiako pertsonaiak dira, zaldi buztana dute eta zakil tente eta handia. Berria - Kultura 2004-05-21
Han elkartzen zirela albisteak jasotzeko, idi-buztanaren zopa hartzeko. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 335. orr.
Harryk txerri-buztan kiribildua ikusi zion, praketako zulotik kanpora irteten. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 58. orr.
Purpura-koloreko kristal puntaduna eta uhandre-buztan usteldu bat erosi zituen. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 157. orr.
Modako kolore eta irudiekiko soinekoa zeraman berokiaren azpian, eta larru-buztan luzeak lepo inguruan. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 263. orr.
Hotza igo zen itsasotik, eta nik hotzaren gorputza asma nezakeen, haren adar izoztuak, buztan busti-bustia, arrainek zeharkatzen zuten aurpegi izurtua. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 173. orr.
Antoniok gerezi-buztana eman zidan ahora. Jasone Osoro «Korapiloak», 2001 - 77. orr.
Sorbaldetaraino heltzen zitzaizkion ileak noiztenka laxoan uzten zituen edo bestela, buztan batean bildurik eta ileorde errautseztatuaren erabiltzeari uko egiten zion. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 12. orr.
Emazteak ikusi zuen ileak ere busti zituela eta buztan batean bildu. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 118. orr.
Kometa zartatuen buztanen errauts hodeiak. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 224. orr.
Burutik eta buztanetik heldu eta sugeak ezin hozka egin. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 163. orr.
Bere buztanari ausiki egiteko unean damutu den sugea ekartzen dit gogora. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 21. orr.
Trenaren buztana den bagoia izan dugu bidaiaren buru. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 320. orr.
Tifoi baten buztanaren eragin apala pairatu zuen hiri batean. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 161. orr.
Atutxa auzia «iraganeko kometaren buztana izatea» espero zuela esan zuen Ibarretxek. Berria - Harian 2005-10-29
Bertze agiri batek Garrüzeko kapitaingoan sendotu zuen "Mailuko kapare edo zalduna", anarterainoko tituluari -"kapitainorde"- buztan lotsagarria kenduz. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 89. orr.
Sophie-k ez dio Gérard-i erantzuteko astirik eman ere, solas hasi berriari buztana tarrapatan moztuz. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 94. orr.
Tanketa bat zihoan manifestazioaren buztanari segika. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 58. orr.
Buruila, udaren buztana eta neguaren hastapena. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 348. orr.
Arduradunak eta handikiak dira burua; gezurra irakasten duten profetak, buztana. Elizen arteko biblia Is 9,14
Koheteek buztan gisa uzten duten zurrusta zuria begiztatu dute beren etzatokitik. Aingeru Epaltza «Lasto sua», 2005 - 17. orr.
PSOEk «pelotoiaren buztanera» eramango gaitu. Berria - Euskal Herria 2004-06-09
Autobusak leunak izaten dira, aski da izterren artean hartu eta bi eskuez laztantzea, burutik buztanerantz, motorretik plataformarantz. Xabier Olarra «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 151. orr.
Mazellak erranak buztan luzea ekarri du ondotik. Xabier Montoia «Elektrika», 2004 - 44. orr.
Ilararen buztan zihoazen dozena erdia hornitzeko falta ziren bi arkabuzari biarnesak. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 170. orr.
Drakeren aldekoek diotenez, ingelesa espedizioburu irten eta espedizioburu itzuli zen, Elkano buztan abiatu eta buru etorri zelarik. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 341. orr.
Gatu horrek bazuen beste buztanik. Xipri Arbelbide «Janpierre Arbelbide», 2005 - 82. orr.
Gatu txar horrek bazukeela orobat beste buztanik... Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 140. orr.
-Laugarrena! -Romanek; beti esaldiei buztana bilatu zale-. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 68. orr.
1944ko maiatzaren 13an itsasoz abiatu den emazteari jarri dion aitzakiak labur du buztana. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 227. orr.
-Mezu nagusia bertsoaren amaieran (pozoia buztanean). J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 24. orr.
Azken txanpak, baina, buztan luzea izango du. Berria - Ekonomia 2004-02-01
Aingiraren buztana baino labanagoa den erantzuna jasoko duzu. Berria - Kirola 2004-05-20
· Amonak hitz emanarazi zidan ez niola zigarro erretzen utziko, baina... harrapa ezak ba zapoa buztanetik: ezin! Jesus Mari Mendizabal «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 39. orr.
Txikiak izan arren, deabruaren buztana baino bihurriagoak ziren. Gotzon Garate «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 38. orr.
Garbi zegoen buztan bat behar genuela, gure fantasia sexualetan denborarekin errotu zen premina ilun eta bitxiren bat asetzeko. Juan Martin Elexpuru «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 73. orr.
Arrekin nagoenean nahiago dut haien buztanaz gozatzea, neureaz baino. Aitor Arana «Onan», 2000 - 67. orr.
Buztan hura milikatzen jarraitu nuen eta mihi puntaz agerian geratzen zen zulotxo txikia kilikatzen saiatu nintzen. bere buztana eskaintzen zidan tente-tente nik txupatu eta bustitzeko eta gero oso-osorik sartzen zidan ipurditik ni lauoinka jarrita. Aitor Arana «Onan», 2000 - 22. orr.
Ikusten dudanean maitearen aztala, jartzen zait buztana adarra bezala. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 189. orr.
Brasildarrak hantxe jarraitu zuen, Santiren buztanari tinko oraturik. Jon Arretxe «Larunbatak», 2001 - 38. orr.
-Mukizu astakirten horrek, pattarrarekin, tabakoarekin eta buztanari eragiten ez daukak nahikoa? Urtzi Urrutikoeetxea «Auzoak», 2005 - 138. orr.
Antoniok orduan buztanari heldu eta kanpai joka hasi zen aurpegia zerura zuzenduz. Aitor Arana «Onan», 2000 - 114. orr.
Buztana milikatzen zidaan bururatzeko eta ene koskoil pare ximurtua musuka ausikitzen. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 40. orr.
Ttu egin nion uzkian ugari eta laster zegoen ene buztana zulo berrian sakon sartuta. Aitor Arana «Onan», 2000 - 36. orr.
Ezin izan nuen hizketan jarraitu, ene buztana Loreren alu beroan barrena baitzihoan. Aitor Arana «Onan», 2000 - 27. orr.
Gizonzale guztiok nahi izaten dugu gure ohekideek buztan handia edukitzea eta zamalkari trebeak izatea. Aitor Arana «Onan», 2000 - 79. orr.
Gizonak buztan bigundua atera eta hatz bat sartu zion lehenengo, gero bi, gero hiru eta gero esku osoa. Juan Martin Elexpuru «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 130. orr.
Esku bat lagunaren sabeletik beheratzean, bere buztan tentea topatu nuen. Aitor Arana «Onan», 2000 - 44. orr.
Elkarri musu luze eta hezea eman genioan eta ni ene buztan harroa emearen izter beroen artetik sartzen saiatu ninduan. Aitor Arana «Onan», 2000 - 63. orr.
Aurrean belaunikatu nintzaion bere buztan beltz tentagarri hura ahoan hartzeko asmoz. Aitor Arana «Onan», 2000 - 117. orr.
Nola buztan lodi goxo hura tente-tente aritzen zen taupaka nire barrenean. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 85. orr.
Gizonak buztan bigundua atera eta hatz bat sartu zion lehenengo, gero bi, gero hiru eta gero esku osoa. Juan Martin Elexpuru «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 130. orr.
Buztan-mokoa moztu zion mohel hura. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 50. orr.
Arrekin nagoenean nahiago dut haien buztanaz gozatzea, neureaz baino. Aitor Arana «Onan», 2000 - 67. orr.
Buztan hura milikatzen jarraitu nuen eta mihi puntaz agerian geratzen zen zulotxo txikia kilikatzen saiatu nintzen. bere buztana eskaintzen zidan tente-tente nik txupatu eta bustitzeko eta gero oso-osorik sartzen zidan ipurditik ni lauoinka jarrita. Aitor Arana «Onan», 2000 - 22. orr.
Gizonak buztan bigundua atera eta hatz bat sartu zion lehenengo, gero bi, gero hiru eta gero esku osoa. Juan Martin Elexpuru «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 130. orr.
Esku bat lagunaren sabeletik beheratzean, bere buztan tentea topatu nuen. Aitor Arana «Onan», 2000 - 44. orr.
Brasildarrak hantxe jarraitu zuen, Santiren buztanari tinko oraturik. Jon Arretxe «Larunbatak», 2001 - 38. orr.
-Buztanari eragiten ibili haiz? Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 221. orr.
-Mukizu astakirten horrek, pattarrarekin, tabakoarekin eta buztanari eragiten ez daukak nahikoa? Urtzi Urrutikoeetxea «Auzoak», 2005 - 138. orr.
Antoniok orduan buztanari heldu eta kanpai joka hasi zen aurpegia zerura zuzenduz. Aitor Arana «Onan», 2000 - 114. orr.
Buztana milikatzen zidaan bururatzeko eta ene koskoil pare ximurtua musuka ausikitzen. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 40. orr.
Ttu egin nion uzkian ugari eta laster zegoen ene buztana zulo berrian sakon sartuta. Aitor Arana «Onan», 2000 - 36. orr.
Ezin izan nuen hizketan jarraitu, ene buztana Loreren alu beroan barrena baitzihoan. Aitor Arana «Onan», 2000 - 27. orr.
Nola buztan lodi goxo hura tente-tente aritzen zen taupaka nire barrenean. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 85. orr.
Gizonak buztan bigundua atera eta hatz bat sartu zion lehenengo, gero bi, gero hiru eta gero esku osoa. Juan Martin Elexpuru «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 130. orr.
Buztan-mokoa moztu zion mohel hura. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 50. orr.
Azeri-buztan zenbait aurkitu nituen (nire landare kuttunetako bat) karrilez harantzagoko lur puska lohitsu batean, eta zirrara handia egin zidaten. -Zein da ira-belarraren eta azeri-buztanaren arteko aldea, Potter? Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 251. orr.
Haietako batek, nire albora etorririk, azeri buztan batez jo ninduen, baina nik labana atera ahal izan nuen eta ipurtaldean zauri bat egin nion. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 254. orr.
Eta Templeren kosmogonia zer?, egiten nuen neure artean, azeri-buztanen artetik paseatuz. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 251. orr.
Dakien batek preparaturik, azeri buztan jatea. Herria 2005-03-31
Denek ezagutzen dugu lau azeri buztanekin egina den kurutzea, ikusten baita leku guzietan, izan dadin hil-harrien gainean ala euskal bixkotxaren gainean. Herria 2005-06-02
Buru-buztanik gabeko elezaharrak! -arranguratu zitzaion Nora-. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 43. orr.
Ikasgaiak irakasteko moduari zegokionez, buru-buztanik gabeko nahastea ekarri zuen zuzendari berriak. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 373. orr.
Hor egon nauk buru-buztanik gabeko zozokeriak esaten eta pentsatzen. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 206. orr.
Ganberaburuak erantzun zion buru-buztanik gabeko zozokeriak zirela. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 281. orr.
Ikasgaiak irakasteko moduari zegokionez, buru-buztanik gabeko nahastea ekarri zuen zuzendari berriak. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 373. orr.
Plazaratu dira ergelkeria batzuk, egia da, baina buru buztanik gabekoak. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 56. orr.
· Buru-buztan handirik gabeko jardun hari esker jakin nuen ikazkinak eragina zela barre-algara haien guztien zarrapata. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 236. orr.
"Kontu txolin buru-buztanik gabeak!", pentsatzen du Garibaik. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 44. orr.
Berak ere nekez ulertuko zuen berbaldi buru-buztanik gabe bat, horra. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 237. orr.
Bururik ez buztanik ez zuten solasak zerabiltzan denboran, nik, zikoizki, ene egoerari pentsatzen nuen. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 182. orr.
Tragedia honek ez zuen bururik ez buztanik. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 12. orr.
Azken finean, eta zakarra izan nahi gabe, zure ideiak ez du bururik, ez buztanik. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 135. orr.
Ez zuen sekulan jo, mozkorra arraila etxeratu ondoan, asaldaturik, bururik ez buztanik gabeko hitzak oihukatuz, eskumeneko gauza guziak hausten zituelarik ere. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 14. orr.
· Asmazio honek ez du ez buru eta ez buztanik, ez itxurarik, ez egiarik, ez egia antzik ere. Koldo Zuazo «Euskara batua», 2005 - 166. orr.
Orain ez buru ez buztanik duen euskal fedearen integrismo nahasia ematen digu kasik bi hilabeteetarik behin. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 98. orr.
Harako baxter hartan, berriz, sehaska huts abandonatu bat edo beste, kattagorri ttiki buztanaundiak niniak lapurtuta, barrenutsik utziak. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 183. orr.
Hankapaloren bezero berrien artean emakume gutxiago zegoen, nonbait, eta zeuden haiek ez dakit zuhurrago, zaharrago edo zatarragoak ziren; zirena zirela, tabernari buztanberoaren xarmak ez zituen gehiegi liluratzen, edo batzokiko neskatila haiek, kantu ospetsuan ez bezala, ez zuten kilikatzen gure lagun ohiaren irrika. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 118. orr.
azeri buztan (4); bere buztan (6); buztan bat (4); buztan batean (3); buztan luzea (4); buztan tentea (3); eta buztan (8)
anpolai buztana (3); bere buztana (3); buztana baino (3); buztana eta (4); buztana hanka (6); buztana hanka artean (6); buztana hankartean (6); buztana ikusi (3); buztana sartu (3); buztana tente (5); eta buztana (10); kometaren buztana (4); nire buztana (8)
anpolai buztana (3); bere buztana (3); buztana baino (3); buztana eta (4); buztana hanka (6); buztana hanka artean (6); buztana hankartean (6); buztana ikusi (3); buztana sartu (3); buztana tente (5); eta buztana (10); kometaren buztana (4); nire buztana (8)
eta buztanak (3)
bere buztanaren (5)
bere buztanari (3); buztanari eraginez (3); buztanari eragiten (6); eta buztanari (6); eta buztanari eragiten (3)
eta buztanaz (3)
buztanetik heldu (3)
baduela beste buztanik (3); bertze buztanik (4); beste buztanik (10); buru buztanik (16); buru buztanik gabeko (12); bururik ez buztanik (6); buztanik ez (3); buztanik gabeko (15); ez buztanik (10)