Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Handik hiru egunetara emango dio Don Kijotek hasiera hirugarren irtenaldiari. Oso gustuko zuen Pasaiako irtenaldi hura. Islandiarako irtenaldia Berberiako itsaslapurrek egin zuten balentriarik handienetakoa da. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 118. orr.
Baimenik gabeko irtenaldietan. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 147. orr.
Irtenaldia egin zuten gure kontra zelai zabalera; guk, aldiz, kontraerasoa egin genien hiri-sarreraraino. Elizen arteko biblia 2 Sm 11,23
Irtenaldi bat egitera goaz. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 280. orr.
Altzatik egiten zituzten irtenaldiez oroitzen zen Sara oharkabean. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 54. orr.
Mendira-eta egiten ditugun irtenaldi urriak. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 129. orr.
Taldea bentan geratu zen, inguruetan arakatze-irtenaldi batzuk eginez tarteka. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 108. orr.
Jaunak garaipena eman zion Davidi gudu-irtenaldi guztietan. Elizen arteko biblia 2 Sm 8,14
Osabaren gogozko itxialdi hura han beheko kafetxean billarrean jokatzera joateko gau-irtenaldiz etena izan zela. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 35. orr.
Eskolako sartu-irtenaldietan jendea pasilloan pilatzen zenean. Pedro Alberdi «Kafka Bilbon», 2002 - 132. orr.
davidi gudu irtenaldi (3); gudu irtenaldi (5); gudu irtenaldi guztietan (3); irtenaldi bat (7); irtenaldi guztietan (3); irtenaldi hura (3); irtenaldia egin (3)