Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Nire goizean goizeko lehenengo irteera hau. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 20. orr.
Aitak arratseko irteera eragotzi nahi zidan, baina nik ez nuen onartu. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 220. orr.
Aste osoan hura zen irteera bakarra, festa-gune bakarra. Pako Aristi «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 26. orr.
Bere laneko irteera horietako bat aprobetxatu zuen aitak ni eskola berrira eramateko. Jesus Mari Mendizabal «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 69. orr.
Irteera atzeratzeko asmatu nituen aitzakiak. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 219. orr.
Haien irteera zelatatzen zuela. Pedro Alberdi «Kafka Bilbon», 2002 - 43. orr.
Kapitalen irteerek ere goranzko mugimendu ikusgarria izan zuten 1840 eta Lehen Mundu Gerraren artean. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 54. orr.
Moisesen aldi hau Egiptoko irteerarekin abiatzen da. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 143. orr.
Egiptotiko irteera mirakuluzkoa. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 17. orr.
Donostiarako autobusaren irteera iragarri zuten bozgorailuetatik. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 35. orr.
Tolosarako trenaren irteera. Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 173. orr.
Jaurtikitako granaden irteera. Txillardegi «Putzu», 1999 - 278. orr.
Nazioarteko irteeren terminalera. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 255. orr.
Irteera bat egin duzue destakamendu tatariar bati kontra egiteko. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 432. orr.
Gustatzen zitzaion fabrikako lagunekin ostiral gauero bola-jokoan aritzera egiten zuen irteera. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 72. orr.
Eguzkiak bere irteera egin aurretxoan. Irteera eta txango laburrak egiten. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 34. orr.
Ez nintzen lagunekin irteten, asteburuak jo eta ke ikasteko aprobetxatzen bainituen, tartean-tartean mendira irteeraren bat edo beste soilik eginda. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 96. orr.
Irteera laburrak izaten ziren hasieran, pare bat ordu baino gehiago ez. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 333. orr.
Itsasportuetako ontzien sarrera eta irteeren mugimendua... Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 68. orr.
Badaezpada ere, irteerakoan topaldi gaiztorik izan ez genezan, aldean eraman diat artilleria. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 27. orr.
Ikastetxetik irteeran Ariane ikusi zuen eta haren atzetik joan zen. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 331. orr.
Basotik irteeran, bi anaiak, [...] inguruko pendoitz, haitzarte, txaraka eta dena argiroago ikusten hasi dira. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 170. orr.
· Ikaztegiko sarrera-irteeren kargu egingo nintzela. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 219. orr.
Etxetik ehun bat metrora, herriko irteera bat erakutsiz, Said-ek esan zigun norbait izango genuela zain handik kilometro batera. Juan Kruz Igerabide «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 95. orr.
Billabonako irteeran aurkitu zuten. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 108. orr.
Geltoki nagusiko irteera. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 57. orr.
Bagina, bada, uteroko irteera da, erditze kanala. gelako irteera guztiak ongi itxita ote nituen begiratzera. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 176. orr.
Tunelaren irteera gertu dagoela. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 259. orr.
Zuloak sarrera eta gibeleko irteera izaten ditu. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 158. orr.
Ustekabean irteera aurkitu duelako. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 8. orr.
Ez zuen norabidez aldatzeko eta ekialderanzko irteera bilatzeko asmorik. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 243. orr.
Kapela ongi jarri eta irteerarantz abiatu zen. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 132. orr.
Olatz ezkaratzean geratu zen, irteera zaintzen. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 196. orr.
Itsasora ateratzeko irteera ireki eta bere flota portu txikitik atera zuen. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1230. orr.
-Irteera bat! etorri hemendik! -oihukatu zien Arantxak besteei-. Fernando Morillo «Ortzadarra sutan», 2003 - 235. orr.
Irteerako ateetara zihoazen bitartean. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 225. orr.
Sarrerako hodiak zabaltzen badira eta irteerakoak ixten. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 42. orr.
Begien parean alderantziz jarrita irakurri zuten gure igaro-baimena irteerakoek. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 48. orr.
Teoria lanabes gisa itxuratzen da: corpusa du sarreran (input), eta gramatika irteeran (output). Itziar Laka «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 78. orr.
Badirela Euskadin, alderdi guztietan, irteera bat proposatzeko gai diren politikari argiak eta zintzoak. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 95. orr.
Prostituzioa da neska erromes askoren irteera bakarra. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 216. orr.
Emakumeek asmatutako irteera bat, gizonari bere eskubidea osteko. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 34. orr.
-Irteera bat besterik ez duzue hona etorri zaretenok. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 286. orr.
Ez duzu zereginik, irteerarik, norabiderik. «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 152. orr.
Juliaren eta Iñakiren sarrera eta irteera orduak. Aingeru Epaltza «Lasto sua», 2005 - 53. orr.
Irteera bezperan portua bonbardatu eta zamaontzi batzuk hondoratu zituztela kontatzen du. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 41. orr.
Egunkariek deitoratzen zituzten "irteera edo itzulera operazioaren" minean bagina bezala. Itxaro Borda «Entre les loups cruels», 2001 - 16. orr.
Irteera marrako bigarren lerroan. Lander Garro «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 71. orr.
Irteera-kableak bihotzaren kanpoaldeari itsasten zaizkio, bentrikuluen uzkurtzea estimula dezaten. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 244. orr.
Irteera-hodi handi batetik zurrupatuko balute bezala sentitu zuen. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 46. orr.
Neskak buru-ukaldi bat egin zuen irteera aldera. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 297. orr.
Akuarioko irteera aurrean dauden eskaileretatik jaistean. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 84. orr.
Igandetan egin ohi zuten asteko mendi-irteera, astelehenetan inoiz ez. Pako Aristi «Gauza txikien liburua», 2004 - 83. orr.
Kanpaldiak, mendi irteerak, txangoak. Edurne Elizondo «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 151. orr.
Urak geratuta dituzten zingirak, ordea, eta ibai edo zanga bidezko ur-irteerarik ez dutenak. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 670. orr.
Aurreko kapituluetan ikasi dugu zer edo zer seinale-sarreraren mekanismoez, eta aipatu ditugu seinale-irteeraren mekanismo batzuk ere. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 228. orr.
Kapital-irteera horiei aurre egiteko. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 87. orr.
Ezkerrean albo irteera bat, sukaldera. Josu Zabaleta «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 24. orr.
Tximinia-irteeraren atzean gorderik. Juan Kruz Igerabide «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 99. orr.
Lucyk Camden Towneko metro irteeraraino jo zuen. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 213. orr.
Korrika atera ginen, herri irteerarantz. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 11. orr.
Ziztu bizian larrialdi-irteerarantz joan zen. tenpluaren egitura eta banaketa, sarrera-irteerak eta antolamendu osoa. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 275. orr.
Bertsolari etorriari azkar-irteerarekin erantzunez. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 110. orr.
Intolerantziak, gogor-irteerak, irmotasunak, gutarrismo eriak, ideien purutasunak, koherentzia iraunkorrak eta abarrek, Plá-ren arabera, norekin eta kastillanoekin dituztela senidetzen eta berdintzen euskotarrak. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 249. orr.
Moisesi Sinai Mendian errebelatutako lege judua, eta Pentateukoan edo Moisesen bost liburuetan dagoena: Genesia edo Hasiera, Exodoa edo Irteera, Lebitarren Liburua, Zenbakiak eta Deuteronomioa. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 225. orr.
Inspirazioa ez zetorkien ez Legetik, ez Profetengandik, baizik eta Irteera eta Josue liburuetako narrazioetatik. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 206. orr.
Herodotoren obratik, Odiseatik eta Irteera liburutik ateratako adibideak ere badira. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 422. orr.
Merkantilisten arabera, metaketa hori eraginkorragoa izan zitekeen merkataritza-soberakinei irteera emango zieten politika-bideak erabiliz. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 36. orr.
Hitz egitea ez da adierazteko daukagun sentipen tropelari irteera emateko bidea besterik. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 64. orr.
balmasedako irteera (4); bere irteera (5); beste irteera (4); beste irteera bat (4); bi irteera (4); da irteera (9); da irteera operazioa (3); duen irteera (4); egindako irteera (3); egiptoko irteera (3); eta irteera (15); haien irteera (3); irteera aldera (11); irteera aurkitu (3); irteera bakarra (6); irteera bat (31); irteera da (4); irteera egin (5); irteera eman (5); irteera ematen (4); irteera eta (9); irteera eta itzulera (3); irteera gabeko (3); irteera galarazteko (3); irteera guztiak (8); irteera guztiak ixten (3); irteera hori (3); irteera izan (5); irteera izango (4); irteera operazioa (12); irteera operazioan (6); irteera ordena (3); irteera puntuan (4); irteera zaintzen (3); lehen irteera (3); sarrera eta irteera (3); sarrera irteera (5); sarrera irteera guztiak (3); zen irteera (4); zuen irteera (4)
benetako irteerak (3); eta irteerak (5); eta irteerako (3); irteerak eta (6); irteerak itxi (3); irteerako atea (4); irteerako lehen (3); mendi irteerak (4); sarrera irteerak (8); sarrerak eta irteerak (3)
autobideko irteeraren (3); bergarako irteeran (3); dira irteeran (3); ere irteeran (4); eta irteeran (14); eta irteerarantz (3); eta irteeraren (3); eta irteeretan (4); ez zen irteeran (3); geltokiko irteerara (3); irteeran egongo (3); irteeran eta (4); irteeran ez (3); irteeran izango (18); irteeran izango da (4); irteeran izango dira (3); irteerarantz abiatu (7); irteerarantz abiatu zen (4); irteeraren bat (3); irteerarik ez (6); irteerarik gabeko (19); irteerarik gabeko kale (3); izango dira irteeran (3); zen irteeran (3)