Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Irazkia eta bilbea gurutzatzen dituen bezala ehuleak ehunean. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 105. orr.
Ehutean irazkiaren artetik pasaz bilbea osatzen alderik alde joan-etorrian dabilen tramankulua. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 26. orr.
Sukaldean bakarrik aditzen zen pedalek eragin ehundegi-zuren kriskitina, tarteka irazkian lerratzen zen ehun-orrazearen zizikak hautsirik. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 167. orr.
Bilbe-irazkien luze-zabal osoan. «Kuskue tanden», 2004 - 117. orr.
Nire buruko zazpi mototsak irazkiarekin txirikordatzen badituzu eta ehulearen ziriekin. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 40. orr.
Sanson esnatu, eta eten egin zituen zirien ardatza eta irazkia. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 40. orr.
Verneren eleberrien irazkia bidaia harrigarria da ia beti, pertsonaia karikaturizatu batzuek egiten dutena. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 12. orr.
Hortik datoz glosei erantsi oharñoak, gero barreiatuak direnak Azpilkuetaren beraren idazlanen irazkia ehotzen duten "Notabilia" ohargarrietan. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 16. orr.
Beti izan naiz handia eta sendoa; mutikotan ere irazkiz eta indarrez nire lagunak baino sendoagoa. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 20. orr.
Han irazki aski txikiko gizon bat baizik ez nuen ikusi, burges aberatsaren estiloan jantzia. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 139. orr.
Testuaren irazki-bilbe baten hari ikusezinei. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 15. orr.
Memoriaren mapak eta mapen memoria, biak irazki-bilbe berera erakartzen ditu literario deitzen dugun testu batek eta bilgune horretara erakartzen gaitu irakurleok. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 14. orr.
Ehunak burdinaren ondorengo dira, ehundegiak burdinaz egiten baitira, eta ez dago irazki-hariak, anezkak eta ardatz kantariak bezalako tresna hain xumeak beste inola egiterik. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 383. orr.
Tapizaren bilbe-irazkien askotarikoari. «Kuskue tanden», 2004 - 84. orr.