Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
irarlan iz grabatze lana, gainazal batean egiten dena. ik grabatu 2.
Zurezko irarlanaz baliatzen ziren antzeztokiko iragarkiak eta eleberrietako irudiak prestatzeko. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 120. orr.
Hormetan hainbat margolan zeuden esekirik, estu-estu eta nahas-mahas: gudaldi baten irarlan luzea, horizkaturik eta kristalik gabe. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 172. orr.
Irarlanaren aldamenean, olio-pintura belztu batek hormaren erdia betetzen zuen; loreak, fruituak, angurri erdibitu bat, basurde baten muturra eta buruz behera zintzilikaturiko ahate bat ikus zitezkeen han. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 172. orr.