Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

grabatu, graba, grabatzen 1 du ad gai gogor batean lanabes puntadun batez marraztu. ik irarri.

Nire aiton-amonak uste dute zura grabatzen ikastera joaten naizela.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 27. orr.

Agiri hau brontzezko oholetan grabatzea eta santutegiko esparruan agerian jartzea erabaki zuten.  Elizen arteko biblia   1 M 14,48

[Asurbanipalen bilduma] ez baitzen erraz irarria izan buztin bigunean, harri gogorrean nekez grabatua baizik.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 288. orr.

Txukun grabatu kobreen dilin-dalan etengabean.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 71. orr.

Baxuerliebeak grabatzeko estilo sumerikoaren berpizkundea.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 293. orr.

Metalezko pieza bat, gainazal leuna grabatuta zuena.     «Kuskue tanden», 2004 - 100. orr.

Ikurrina grabatua duen txiskero bat atera du.     «Bizia lo», 2003 - 83. orr.

Labanaz zertxobait grabatu nuen aitonaren mahaian eta, agur esan gabe, etxera etorri nintzen atzera.  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 30. orr.

"Biba Luzaide" grabatu zuen nabala batekin Estatu Batuetako baso handi bateko lertxun lerden batean.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 61. orr.

2 irud

Gutun guztiak memorian grabaturik utzi zituen.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 64. orr.

Ez zen beharrezkoa, ordea, oroimenean grabatzen zuen guztia ulertzea.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 125. orr.

Oihu zakar hura grabaturik gelditu zen Noraren buruan.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 60. orr.

Enrike IV.a hil eta hiru hilabetera, artean haren lorratzak bere menpeko izandakoen bihotzetan grabatuta zeudelarik.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.

Beste mutilen aurpegirik ez dudala inoiz edukiko harena bezala nire gogoan grabaturik.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 176. orr.

Atea ireki zion emakumearen aurpegian grabaturik izularria ikusi zuen.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 104. orr.

Amodioaren sutan grabatuak.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 158. orr.

3 disko batean edo euskarri magnetiko batean hotsak edo irudiak ezarri.

Mezua graba zezan eskatzeko.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 47. orr.

Joana Blairekin grabatutako elkarrizketa.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 29. orr.

Inoiz ez du diskorik grabatu.  Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 39. orr.

Eibarrera ere jo zuten grabatzera, Arrate irratira.  Iñigo Aranbarri   «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 63. orr.

Grabatzeko tresnekin arazoak izan genituen.  Iñigo Aranbarri   «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 75. orr.

Gizona soinujolea, emazteak poltsa barruan eramaten zuen magnetofoia piezak grabatzeko.  Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 60. orr.

Ideiak etorri ahala bota eta magnetofonoan grabatu.     «Kuskue tanden», 2004 - 129. orr.

Han grabatuko zion zinta bat Pepe Andoainek.  Koldo Izagirre   «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 28. orr.

Hirugarren etxean grabatutako zinta hartu zuen gero.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 75. orr.

Kontzertua zuzenean grabatu zuten, giroa jaso nahian.  Berria - Kultura   2004-11-20

Lau musikariek birako zuzenekoak grabatu eta disko bat kaleratuko dute.  Berria - Kultura   2004-07-13

Kamera ezkutu batekin grabatzen.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 64. orr.

Zine kamara batek eszena filtro gorriz grabatua balu bezala.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 127. orr.

Telebistarako film bat grabatzen ari ziren.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 30. orr.

Bideo batean grabatuta gelditu zen gertatutako guztia.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 53. orr.

Mugerre hautatua izana zen alabaina iganderoko meza aurkezteko Euskal Telebistan eta hiru igandez grabatu dute hemen bere emanaldia.  Herria   2001-10-11

Telebistako estudioan, goizean grabatutako irudiekin lanean.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 230. orr.

Telesaio aurrez grabatuen asmakuntza.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 53. orr.

Filmeko irudia argazki-irudia da; bideo-irudia, aldiz, euskarri magnetikoan egoten da grabatuta.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 162. orr.

Filmeko irudia kolpe batetik grabatzen da; bideo-irudia, berriz, elkarren gainean dauden lerro horizontalak bata bestearen ondoren aztertzen dituen eskaneatze elektroniko batez erregistratzen da.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 162. orr.

Telefonotik zuzenean grabatzeko aparatu bat erosi nuen.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 190. orr.

4 (era burutua izen izen gisa) gainalde batean formak grabatzeko antzea eta teknika.

Artista bizkaitarrak hainbat diziplina landu ditu bere bizitza luze eta emankorrean; askotarikoak, gainera: pintura, grabatua, collage-a, argazkilaritza, arkitektura, zinema...  Berria - Kultura   2004-10-07

Grabatuaren teknikan sakonduz.  Berria - Kultura   2004-08-10

Grabatu edo litografia erakusketek.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 156. orr.

5 teknika horrekin eginiko lana.

Zurgin lanaz egindako grabatu bat. Grabatu zuri-beltz batean.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 241. orr.

Austerlitz eta Marengo-ko bi grabatu koloreztatu.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 87. orr.

Zeramikazko grabatuak zituztenak.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 241. orr.

Grabatuetan irudikaturik zeudenak ziren.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 239. orr.

Proiektore batek argituriko grabatu klasikoak.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 32. orr.

Ikusirik jarraian Holbein gaztearen herio-dantzako grabatuak. Margolanei eta grabatuei begiratzeko eran nabarmentzen baitira ikusleen arteko aldeak.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 213. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

abestiak grabatu (3); aurretik grabatu (3); bartzelonan grabatu (3); bat ere grabatu (4); bat grabatu (19); bat grabatu zuen (7); batean grabatu (4); batera grabatu (3); batzuk grabatu (3); bertan grabatu (6); bi disko grabatu (4); bi grabatu (5); bitartean grabatu (4); diska grabatu (4); disko bat grabatu (7); disko grabatu (21); disko grabatu ditu (9); disko grabatu zituen (7); diskoa grabatu (23); diskoa grabatu aurretik (3); diskoa grabatu zuenetik (5); diskoak grabatu (9); diskoak grabatu ditu (3); diskorik grabatu (12); diskorik grabatu ez (3); diskorik grabatu gabe (3); elkarrekin grabatu (3); ere grabatu (9); estudioan grabatu (20); estudioan grabatu du (7); estudioan grabatu dute (7); estudioan grabatu zituzten (4); eta grabatu (15); etxean grabatu (3); ezer grabatu (4); gabe grabatu (3); garate estudioan grabatu (3)

grabatu ahal (5); grabatu ahal izan (3); grabatu aurretik (4); grabatu bat (12); grabatu behar (9); grabatu berri (3); grabatu berria (4); grabatu dira (4); grabatu ditu (42); grabatu ditu orain (3); grabatu ditu taldeak (3); grabatu dituen (6); grabatu ditugu (6); grabatu dituzte (13); grabatu du (52); grabatu du diskoa (6); grabatu duen (6); grabatu dute (38); grabatu dute beren (3); grabatu dute diskoa (7); grabatu duten (4); grabatu duzu (3); grabatu edo (4); grabatu egin (10); grabatu egingo (5); grabatu egiten (4); grabatu eta (36); grabatu ez (9); grabatu gabe (8); grabatu gabeko (6); grabatu genituen (5); grabatu genuen (7); grabatu horiek (3); grabatu nahi (7); grabatu nuen (5); grabatu ondoren (3); grabatu ostean (5); grabatu salgai (3); grabatu salgai jarriko (3); grabatu zen (5); grabatu zituen (41); grabatu zituzten (21); grabatu zuela (4); grabatu zuen (51); grabatu zuena (3); grabatu zuenetik (5); grabatu zuten (44)

guztia grabatu (4); han grabatu (5); herrian grabatu (3); hiru disko grabatu (4); kabuz grabatu (3); kantu grabatu (5); kantua grabatu (4); kantuak grabatu (9); kantuak grabatu zituen (3); kasa grabatu (3); katarain estudioan grabatu (3); lana grabatu (5); maketa bat grabatu (3); musikariekin grabatu (3); teknikariak grabatu (4); urtean grabatu (3); zuen grabatu (3); zuzenean grabatu (7)

baten grabatua (3); ditu grabatuak (3); ere grabatuak (3); eta grabatua (5); eta grabatuak (5); grabatua dute (3); grabatua eta (6); grabatua izan (5); grabatuak eta (10); grabatuak izan (3); grabatuak zituen (3); velascoren grabatua (4)

bat grabatuko (9); bat grabatuko du (4); disko bat grabatuko (7); grabatuko du (14); grabatuko dugu (4); grabatuko dute (4)

aurretik grabatutako (5); bigarren etxean grabatutako (3); blairekin grabatutako (4); blairekin grabatutako elkarrizketa (4); dalmaurekin grabatutako (3); dalmaurekin grabatutako elkarrizketa (3); dani dalmaurekin grabatutako (3); estudioan grabaturiko (4); estudioan grabaturiko zortzigarrena (3); etxean grabatutako (5); euskarrian grabaturiko (3); grabaturik utzi (5); grabaturiko zortzigarrena (3); grabatuta gelditu (3); grabatuta geratu (3); grabatuta utzi (3); grabatutako bideo (3); grabatutako disko (5); grabatutako diskoa (4); grabatutako diskoak (4); grabatutako elkarrizketa (8); grabatutako kantuak (3); grabatutako zinta (4); grabatuz gero (3); joana blairekin grabatutako (4); taldearekin grabatutako (3); zuzenean grabaturiko (3); zuzenean grabatutako (8); zuzenean grabatutako diskoa (3)

bat grabatzea (8); bat grabatzeko (18); bat grabatzeko asmoa (3); bat grabatzeko aukera (4); bideoan grabatzeko (3); bideoz grabatzeko (3); disko bat grabatzea (5); disko bat grabatzeko (10); diskoa grabatzeko (16); diskoa grabatzeko aukera (3); diskoak grabatzeko (3); eta grabatzeko (3); grabatzeari ekin (3); grabatzeko asmoa (10); grabatzeko asmoa zuen (3); grabatzeko asmorik (3); grabatzeko aukera (13); grabatzeko eskatu (3); grabatzeko eta (5); grabatzeko ideia (3); grabatzeko orduan (4); telebistaz grabatzeko (3); zuzenean grabatzeko (3)

bat grabatzen (9); bat grabatzen ari (7); baten grabatzen (3); berria grabatzen (4); berria grabatzen ari (3); bideoan grabatzen (4); da grabatzen (4); dena grabatzen (3); dira grabatzen (3); disko bat grabatzen (3); disko berria grabatzen (4); diskoa grabatzen (9); diskoa grabatzen hasi (3); diskoak grabatzen (6); eta grabatzen (6); filma grabatzen (3); grabatzen ari (37); grabatzen ari da (8); grabatzen ari dira (4); grabatzen ari zen (3); grabatzen ari ziren (3); grabatzen ditu (4); grabatzen duen (3); grabatzen dute (5); grabatzen eta (6); grabatzen hasi (7); grabatzen hasiko (4); grabatzen nuen (3); grabatzen zuen (3); grabatzera sartu (3); hasi ziren grabatzen (3); ziren grabatzen (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus