Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

inurri (167 agerraldi, 58 liburu eta 17 artikulu) 1 iz intsektu himenoptero txikia, arrez, emeez eta langileez osaturiko talde handiak eratuz inurritegian bizi dena (Formicidae familia). ik txindurri; xinaurri.

Inurriak, herri ahula izan arren, udan beren ogia ziurtatzen dutenak.  Elizen arteko biblia   EsZ 30,25

Inurriek, langile nekaezin burutsu horiek, guztiz samurtzen zuten.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 72. orr.

Zoaz inurriagana, alfer hori! begira nola jokatzen duen, eta ikasi.  Elizen arteko biblia   EsZ 6,6

Inurriak bezain langile.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 112. orr.

Haren lana inurri batena izanen baitzen.  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 51. orr.

Gu lanean aritu baikara, isilean bai, baina baita etengabe ere, inurriak bezala.  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 63. orr.

Bata bestearen atzean, inurrien gisan.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 85. orr.

Omsk barnean soldadu tatariarrak inurriak bezain ugari ageri ziren karrika eta plazetan.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 203. orr.

Inbaditutako lurraldean inurriak bezala ohi dabiltza zelatariak.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 64. orr.

Armada portugaldarra inurri zurien multzoa bezalakoa da.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 341. orr.

Gero, inurri-langile saldo bat bailiran, txosnak desmuntatu eta joan egin ziren.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 62. orr.

Inurrien kontrako hautsak hartu eta goizeko kafesnean pitinka zerbitzatu.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 38. orr.

2 (izenondo gisa)

Zeren, baldin anaiak hartza akabatzen bazuen, are jigantago eginen baitzen ene begien aitzinean, eta ni tipiago eta inurriago.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 204. orr.

3 irud

Orduan kezka zahar baten inurria igan zitzaigun bihotzaren mimikoraino.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 251. orr.

Umeek haren gorputza ukitzen zuten bakoitzean inurriak sentitzen zituzten goitik behera.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 73. orr.

Idazleen gauza da, denbora eta sarritan bizitza osoa letrak diren inurrien ilara amaigabeak antolatzen ematea.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 308. orr.

Zeren zinez baitzirudien ezen gaitzari gaitzagoa zerraiola, fortuna gaixtoaren inurriari hegalak sortu balitzaizkio bezala.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 571. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Mahai gainean azukreontzia, inurri ilara batekin.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 213. orr.

Inurri ilara bat ere ikusi nuen koadrotik irteten.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 182. orr.

Nahi duzunean inurri errenkada bat jar dezaket zure azalean, sabelean nahiz bizkarrean.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 144. orr.

Inurri izaerako jendea.  Berria - Kultura   2004-12-01

Bere hazpegi ilaun ederrak gogortzen zituen eta inurri lanari ekiten zion.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 115. orr.

Sumindu egiten nau nire atzean begi eta gogoeta galduen inurri mugimendu hori sentitzeak.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 205. orr.

Bere inurri-zuhurtasunarekin, diru kopuru bakoitzarekin zenbat plazer lor zitekeen kalkulatzen zuen.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 58. orr.

Batzuetan inurri orbanak agertzen ziren lurrean, beren hegalekin, edo landare-zorrien tortikak landareetan.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 144. orr.

Erle-abaraskak eta inurri-koloniak.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 53. orr.

Haren hanka iharrek burdin hariak ziruditen; haren luma hautsez eta lurrez zikinduek sorgin-belarren buruen antzera egiten zuten inurri-azkura.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 70. orr.

Inurri itxura hartzen duten armiarmak, atzealdean beste "buru" bat duten tximeletak.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 95. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Altzairuzko lehoi-inurriak eta mantikorak, zementuzko zikoinak, zurezko neskato abstraktuak eta alanbre herdoilduz egindako mutikote geometrikoak.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 188. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bi inurri (3); eta inurri (8); inurri bat (12); inurri ilara (3); inurri lana (4); inurriak bezala (5); inurrien moduan (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus