Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

intimitate (247 agerraldi, 80 liburu eta 61 artikulutan) 1 iz intimoa denaren nolakotasuna; barrukotasunezko harremana. ik intimotasun.

Nola esango nuke, norbaitekin berriro intimitatea, konplizitatea -bai, konplizitatea da hitza- lortzea ez zitzaidan oraintsu arte bururatu ere egiten.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 280. orr.

Eta hura zuan gure arteko intimitatearen frogarik nabariena.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 172. orr.

Nahiko dute uztartu sexua eta eztitasuna, pasioa eta samurtasuna, plazera eta intimitatea, kitzikapena eta bat-egitea.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 250. orr.

Haien arteko harremana profesionala da, kortesiazkoa bai, baina hotza, intimitaterik gabekoa.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 148. orr.

Intimitatezko aldi horiek aprobetxatuz, euren barne jarioa isuri zuten nire aurrean.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 92. orr.

Senar-emazteen arteko maitetasun eta intimitatezko harremana.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 28. orr.

2 gune intimoa.

Bere intimitatean sartzen nintzela iruditu zitzaidan.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 147. orr.

Zerbait zuen bere gorputzaren intimitatean, higuingarria izan gabe, atsegina gertatu ez zitzaidana.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 200. orr.

Pasaporte bat intimitaterako.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 183. orr.

Honen hatz potoloa arrakalan barneratu da, nekez ireki du sarrera debekatua, intimitate sutsuan hondoratu da.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 50. orr.

Badira besteren intimitateko ateak bortxatzeko inolaz ere gauza ez diren pertsonak.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 303. orr.

Intimismoa edo intimitaterako joera galtzen ari gara.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 414. orr.

Intimitatean, ordea, koraza horiek galtzen zituenean [...] arras bestelakoa izaten ere ba omen zekien, zorrotza, okurrentea eta umore onekoa.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 39. orr.

Amodio zaharrek ez daukate intimitatearen estalki beharrik.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 46. orr.

Minak gizakumeari intimitate guztia kentzen diola pentsatu zuen, min hori pasatzeko besteen beharra daukagun piztia bakarrak garelako.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 341. orr.

3 (aditzaren objektu gisa)

Barka ezazu, ez nuen zure intimitatea hautsi nahi...  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 113. orr.

Itxuraz, min handia egin zion bere intimitatea bortxatzeko modu hark.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 172. orr.

Intimitatea galtzea zekarren horrek, baina okerragoa zen hotzaren zastada.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 169. orr.

Neure intimitatea eta askatasuna babesteko.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 85. orr.

Hurkoaren intimitatea errespetatuz.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 111. orr.

Bere intimitatea gordetzeko.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 29. orr.

Intimitatea zainduko da era horretan.  Berria - Euskal Herria   2004-10-13

Estatuak edonoren telefonoa, komunikabideak, intimitatea kontrola ditzake.  Berria - Mundua   2004-08-01

Familiak gutxieneko intimitatea (logela pribatua...) eskaini beharko dio.  Herria   2005-04-14

Berak irrati edo telebistako hitzaspertu luzeetan ateratzen du bere intimitatea denen begi bistara.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 93. orr.

4 (hitz elkartuetan)

Koitoak beste atsegin klase bat emango dio, bat-egite eta intimitate sentipenak ematen duena.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 248. orr.

Ez zidan amodio eta intimitate premia ordezkatzen.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 224. orr.

Non dago adierazpen askatasunaren eta intimitate eskubidearen arteko muga?  Berria - Gaiak   2004-02-04

Azido sulfidrikoaren gelara, hilgarria baitzen han atmosfera, intimitate-irrikaz zeuden bikoteak erretiratzen ziren, eta bakartiren bat mokadu bat jatera.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 62. orr.

Ez erabiltzeko adizki hori egoera intimoetan, intimitate-zapuztailea da eta.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 147. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus