Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Monikaren nobela maitasun historia baten bilakabidea da eta, aldi berean, intimotasunari buruzko gogoeta bat. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 82. orr.
Handik goiti, gauak, aitzina egin ahalean, bere logika ezarri zigun, elkarrenganako distantzia laburtuz hizketagaiak intimotasunera lerratu bezala. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 168. orr.
Neurriz goitikoak iruditzen zaizkidan intimotasunetara iritsi gara, ohartu ere egin gabe. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 343. orr.
Eta eskuetan hondar aleak nahastu ziren, eta gorputz hura eskuen artean izateak, intimotasunaren ataka hura gainditu izanak, harrotasunez bete ninduen. Lander Garro «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 51. orr.
Etxeko intimotasuna zubi bihurtzen da. Berria - Harian 2005-11-27