Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

inpresio (ETCn 3.300 agerraldi; orobat inpresione g.er.) 1 iz zirrara; bihotzondokoa. ik zirrara.

Hark ere inpresioa egin zidan, arrasto bat espirituan.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 16. orr.

Bezperako eszena gorpurik gabe ikusteak zer inpresio egingo zidan jakin nahi nuen batetik.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 167. orr.

Ez dakit ziur zer inpresio eragin dion; ez naiz gogoratzen zer esan duen.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 204. orr.

Hegazkinak oso baxu pasatzen dira Mendelu auzoaren gainetik [...] eta inpresio pixka bat egiten duela diote batzuk.  Berria - Harian   2006-02-28

Hauek gaitzeko inpresionea egin daukute.  Herria   2001-04-26

Gogoan dut oraindik berriak sorrarazi zidan halako magia deserosozko inpresio hura.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 87. orr.

Inpresio gutxi ezagutzen ditut hura baino latzago eta gogorragorik.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 55. orr.

Eta "lehen harritze" horietan, "aurreneko inpresio" horietan, zailtzen da, inon ez bezala, jendaki bakoitzaren nortasuna.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 188. orr.

Gauzen izaeraz liburuaren gaurko irakurleak bi inpresio jasaten ditu ezinbestean: zalantza, filosofiako tratatu bat bertsoz idatzita aurkitzearen aurrez, eta ezustea, atomismoa, hots, oraingo fisikaren ikuskera, dagoeneko antzinako munduan hain esplizituki eta biribilki formulatua izanaz.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 7. orr.

Esandako hitza gure belarriak jasotzen du, eta tonuaren arabera inpresio bat sortzen du guregan.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 76. orr.

Unean uneko sentsazio eta inpresioei soilik erantzuten zieten.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 76. orr.

Paisaia inpresio bat da.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 51. orr.

2 (izenondoekin)

Zeren animalia basatiek, nire txikitako bizipenengatik-edo, inpresio handia egin izan baitidate.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 27. orr.

Inpresio handia egin zidan fabrikatzar hark.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 174. orr.

Halako inpresione edo zirrara bitxi bezain arraro bat ukan nuen.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 172. orr.

Gizon haiek sabai apaleko zoko hartan izerditan eta mugitzen ikusi zituenean, inpresio ezatsegin bat eragin zion.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 221. orr.

3 irudipena, ustea.

Lehen inpresioak ez zion zirrara berezirik eragin.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 163. orr.

Lehen inpresioari ez egin kasurik.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 65. orr.

Ondo jaso al ditut nire paperotan hiriak sortu dizkidan inpresioak?  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 44. orr.

Itzulitakoan, hizketan hasi eta txangoaren [...] inpresioak kontatu genizkion elkarri.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 128. orr.

Inpresioa baitut historia aldatzea gogokoegi dugula batzuetan.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 23. orr.

Zoramenean erori garelako inpresioa dut batzuetan.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 195. orr.

Bere egoeraz seguruegi zegoelako inpresioa hartu nuen.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 40. orr.

Zoramenean erori garelako inpresioa dut batzuetan.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 195. orr.

Nik, behinik behin, gazteria jadanik ulertzen ez nuelako inpresioa neukan.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 163. orr.

Gogoan dauzkat erortzen ari naizelako inpresioa, zartakoaren aurreko unea eta ondokoa.  Agurtzane Juanena   «Esan gabe neukana», 2003 - 72. orr.

Nire inpresioa da Espainian tendentzia bat dagoela iragana estaltzeko.  Berria - Euskal Herria   2006-01-28

Egia esan, ezagutu zintuenetik izan du Luisek zurekiko inpresio hori.     «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 25. orr.

Inpresio hori eman nahi zuen.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 20. orr.

Nik ez dut inpresio hori atera.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 64. orr.

Ni ez nabil Parisen, eta hemen, leku askotan, inpresio egiten dit ari garela Bruselan bagina bezala.  Berria - Kultura   2004-10-31

Inpresio hori ematen ditek Rohmerren filmek, oso distantzia gutxi dagoela pantailako bi aldeen artean.     «Kuskue tanden», 2004 - 130. orr.

42 pintore inpresionistaren 42 inpresio.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 150. orr.

4 (izenondoekin)

Zutik gelditu zen, begira, hemen lehen aldiz sartu delako inpresio arraroarekin.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 201. orr.

Azken batean diziplina apur bat, lanpostua, inpresio berriak eta josteta pixka bat espero nituen lanetik.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 72. orr.

Hondarribiak inpresio pindartsu bat utzia zidan.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 86. orr.

Goizean izandako inpresio gogobete bera sentitu nuen baltsamatzearen liburuko azal eta bizkarreko letra urre-koloreak hatz-puntez ferekatzen hasi nintzenean.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 10. orr.

Etorkin baten bihotzaren erdiko inpresio sarritan garratzak atzemango ditugu nobela txiki honetan. mojetara pasatzeak nik uste baino inpresio sakonagoa egin zidan zeren eta beste mundu batera pasatzea izan zen.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 148. orr.

Horren inpresio nahasi lauso bat ez zitzaion eskapatu Gabini.     «Kuskue tanden», 2004 - 78. orr.

Agian muturreraino eramaten ari naizela irudituko zaio bat edo bati inpresio hutsa besterik ez dena.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 80. orr.

5 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Inpresio-sekuentzien bidez antolatzen dituzte itsuek beren munduak (ukituzko, entzunezko, usnazko munduak, alegia).  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 133. orr.

6 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Halako harridura-inpresio bitxia. Denborak ematen digun bertigo inpresioari hurbiltzen zaion zerbait.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 146. orr.

Anaia Juan ikusten zuenean, munstroak ikustean sentitzen den nazka-inpresio hori, inibizio-inpresio hori sentitzen zuen.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 83. orr.

Iradoki zuen existitu behar zirela ikusmen-gune bereizi batzuk, ikusmen-kortex primarioan, "argi-inpresio", "kolore-inpresio" eta "forma- inpresio"entzat.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 40. orr.

Zinemak eragiten duen errealitate-inpresio indartsuaren kariaz.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 180. orr.

Liburutxo honek, hasi eta buka etenik gabe irakurtzean, nahaspila-inpresioa egiten du.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 535. orr.

7 inprimatzea.

Egunkaria-k bere inpresio zentro propioa nahi duela-eta Egunkaria-koekin berriro hitz egin behar dutela aipatzen da.  Berria - Euskal Herria   2004-11-28

Erietxean eginiko argazki bat erakusten zidaten: erizain oso polit baten besoetan azaltzen nintzen, gelako kristalaren beste aldean nire aita gazte samurkiro hunkituaren irudia, bere umeari irribarre eginez, gain-inpresioan bezala ageri zela.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 47. orr.

8 inpresio on

Gutiérrez, gizon txaparroa zen, lodikotea, baxua, ez zidan inpresio ona egin, ez zitzaidan konpetentea iruditu.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 175. orr.

Inpresio ona egin zion Maddalenek lehen hizketaldi haren ondoren.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 168. orr.

Hurtado inpresio txarra hartuta joan zen etxera.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 102. orr.

Inpresio ona hartu zuten eta berriz irekitzea erabaki zuten.  Berria - Harian   2005-05-01

· Lehiaketatik kanpo aurkeztu ziren beste bi filmek askoz inpresio hobea utzi zuten Berlinalen.  Berria - Kultura   2006-02-12

9 inpresio txar

Neure onera hasi nintzen etortzen, lehen inpresio txar hura gaindituta.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 65. orr.

Zure atzoko gutunak halako inpresio txar bat utzi dit.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 242. orr.

Inpresio txarra ere eragin dezake.  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 110. orr.

Jokaera honek inpresio guztiz txarra eragin zion Dembari, eta haserre bizian jarri zen.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 142. orr.

Begi bat okertu zitzaidala diote ordudanik, inpresio txarretik.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 110. orr.

Kanpotik begiratuta, bada, ez zaio muskuluari motor baten helburuak betetzeko itxurarik hartzen; are inpresio txarragoa ateratzen da, hala ere, azterketa xehe bat eginda.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 50. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus