Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Heriotzaren eta berpizkundearen ziklo iniziatikoa. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 14. orr.
Gorde nazazu lurpean bidaia iniziatiko bat ere bada, espirituaren fenomenologia bat. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 126. orr.
Poesia eta imajinazio iniziatikoa direla ezagupen ororen oinarri. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 21. orr.
Konbertsioaren egitura iniziatikoak, […] honako hauek ditu pauso obligatuak: infernuetara jaitsi, han heriotza sinbolikoa ezagutu, eta, bidean gora altxatuaz, pizkundea irabazi. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 101. orr.
Arestik ere "maldan gora eginiko gogoeta eroak" dakartza bere poema iniziatikoaren amaieran. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 109. orr.
Zentzu iniziatikoa eta erlijiozkoa baitzuen pikoak, eta horregatik omen ziren eremitak piko zale. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 17. orr.