Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Iniziazioa ez da heriotzan bukatzen. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 15. orr.
Hipaso izan zen lehenengoetariko pitagoriko bat; hura zen "akusmatiko"en buruzagia: iniziaziorako hautagaiena, alegia. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 111. orr.
Felix Ibarrondoren musiketan iniziaziorako bidaia hasteko. Berria - Kultura 2004-04-01
Bi talde dirate: goizez, iniziazionea eta arrestiez hobekuntza. Herria 2002-11-14
Haren asmazio hutsa zen, iniziazio-erritual basatien bertsio moderno eta tekniko bat. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 51. orr.
Iniziazio prozesu batean geundela esan zigun. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 126. orr.
Demagun iniziazio-proba bat izan zela hura. «Kuskue tanden», 2004 - 233. orr.
Poeta gazte baten iniziazio zikloa onartzean, Danteren infernuetara jaitsi eta Gizon Zaharraren heriotza besarkatu beharra dauka, bere hiriarentzat Gizon Berria sortu nahi badu. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 14. orr.
N. jaun artistak hegoa maite badu, biziki maite ditu utopia, sentsualtasuna, beroaren koloreak eta koloreen beroa, indar atabiko ate bikoak, bat-bateko senaren emaitzak, iniziazio-bidaiak. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 253. orr.