Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Lehenengo gizakien ingurunea, zentzu kimikoan, gaur egungoa baino askoz garbiagoa zen. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 68. orr.
Baina arraina lasai bizi da; ez du grabitatearen arazorik, ez eta gorputza ingurunea baino tenperatura handiagoan mantendu beharrik ere. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 165. orr.
Izugarri nozitzen dugu gure ingurunearen eragina. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 322. orr.
Ez da bere berezko ingurunetik ez fisikoki ez sinbolikoki ez ekonomikoki urruntzen. J. Garzia / A. Ega?a / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 56. orr.
Hautetsiei presio egitea egotzi dio Imazek «Batasunaren inguruneari». Berria - Euskal Herria 2006-02-01
Nire ingurunetik ihes egiteko. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 96. orr.
Gorputzaren barruko egituren eta kanpoko ingurunearen arteko kolpe-motelgailua den aldetik, ezaugarri praktiko asko ditu larruazalak. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 68. orr.
Ingurunea nolakoa den eta bakterioak zer elikagai behar duen. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - Fran?ois Jacob, 2004 - 54. orr.
Babestutako inguruneak: Adituen arabera, arriskuan dauden espezieak babestu ahal izateko, oinarrizkoak da haien bizi-baldintzak bermatuko dituzten inguruneak sortzea. Berria - Gaiak 2004-02-19
Erdi Aroko nekazari batek, bera bizi zen lekuko bost kilometroko ingurune batean eskuratzen zuen kontsumitzen zituen ondasunen %90. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 26. orr.
Bikietan egindako azterketen helburua genetikaren eta ingurunearen efektu erlatiboak aztertzea izan da. Berria - Gaiak 2006-03-29
Horrela aurrekariak eta ingurunea hobeto ezagutuz. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 61. orr.
ik testuinguru.
Zeren baiezta daitekeen gauza bakarra baita, hori bakarrik ezagutzen dugulako, ingurune honetan, testuinguru jakin honetan, erdarek euskarak baino erraztasun handiagoa dutela komunikatzeko. Pello Salaburu «Euskararen etxea», 2002 - 179. orr.
Mendebaldekoa ez zen ingurune batean. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 214. orr.
Ingurune arrotz batean aurkitzen duen pertsonaren ziurtasun erabatekoarekin. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 152. orr.
Ingurune zaratatsuetan, gai da belarria, arreta bilduz, soinu batzuk hautatzeko eta gainerakoak ez entzuteko. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 121. orr.
Ingurune industrial batean bizi ginen. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 15. orr.
Erraz erakuts daiteke lubrikazio hidrodinamikoa ezinezkoa dela ingurune biologikoan. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 42. orr.
Teknologia ez da azalpen beharrik duen zerbait, ingurune sozialean askotariko eraginak dituen kaxa beltza (black box) baizik. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 250. orr.
Lehen frantziskotarren garaiko ingurune historiko kulturalean. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 36. orr.
Eredu hori oso desegokia bihurtu zen orduko ingurune ekonomikoarentzat. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 170. orr.
Izan dira meatzari-herriak ingurune guztiz euskaldun batean. Xabier Mendiguren Elizegi «Arbelaren gainean», 2004 - 148. orr.
Berdin [b] / [ß] bikotean bigarrenaren jarraitutasuna da ingurune jarraituagatik esplikatzen dena. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 40. orr.
Aurkakotasuna ingurune jakin batean gal daiteke. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 116. orr.
Biziak ezinbestekoa du barne-ingurune berezi bat mantentzea. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 75. orr.
Kanpo-ingurunearen arrisku termiko, mekaniko eta kimikoetatik babesten gaitu. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 85. orr.
Eta, orain herri txikietan etxez etxe doazen kamioitxo horien antzera, etorkizunean landa-ingurunean horrelako salmenta jeneralizatuko da. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 116. orr.
Giza ingurunearen gaineko gero eta kontrol handiagoa. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 428. orr.
Gizarte-ingurunearen bat-bateko aldaketaren astindu gehigarria. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 68. orr.
Gizarte-ingurune atzerritar batean. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 256. orr.
Gainera, gizarte-, Eliz eta kultura-ingurune jakin batean sortu ziren eta ingurune horretan murgilduak daude. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 39. orr.
AZTI Fundazioko Ozeanografia eta Itsas Ingurunea Saileko buruak. Berria - Euskal Herria 2004-02-14
Gipuzkoako Foru Aldundiko Landa Ingurunearen Garapenerako Sailak. Berria - Euskal Herria 2004-02-04
Eta gero Erdialdeko Anatoliako lurraldea zeharkatu behar da, ingurune lehorra, hotza, monotonoa... Jon Arretxe «Ekialdeko mamuak», 2003 - 21. orr.
Gure ingurune honetako putre eta saiek. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 104. orr.
Egun hartan eta hurrengoetan inguruneko jauntxoak iritsi ziren. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 375. orr.
Ur-putzua edo datil-palmondoak zeuden inguruneetan. Jon Arretxe «Ekialdeko mamuak», 2003 - 101. orr.
Hiru zaku eta bi kaxa, hirurehun metroko ingurunean han-hemenka sakabanatuta. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 40. orr.
Utzia zuten atzean Bilboko ingurunea. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 224. orr.
Pertsonok elkarri min egiteko eta beste izaki batzuekin partekatzen dugun ingurunea suntsitzeko halako berezko gaitasun bat izateak. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde «Garapen iraunkorra», 2005 - 79. orr.
Ingurunearen babeserako eta hobekuntzarako eskubidea nazioarteko legedian sartzeko kanpaina. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde «Garapen iraunkorra», 2005 - 95. orr.
Giza eskubideak, ekologikoki osasungarria den ingurunea, garapen iraunkorra eta bakea elkarren mendekoak eta bereiztezinak dira. Berria - Kultura 2004-02-05
Ingurune-irakaslearen semea. Josetxo Azkona «Patata soro bat», 2004 - 152. orr.
bere ingurunea (6); bere ingurunean (5); da ingurune (7); den ingurune (5); duen ingurune (4); eta ingurune (19); eta ingurunea (8); eta ingurunearen (11); gizarte ingurune (4); ingurune batean (11); ingurune fisikoa (4); ingurune hartan (9); ingurune horiek (4); ingurune horretan (9); ingurune jakin (9); ingurune jakin batzuetan (5); ingurune seguru (4); inguruneak ere (4); ingurunearen arteko (6); natur ingurunea (4); zen ingurune (4); zuen ingurune (5)