Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Elgea mendikatean laster batean parke eoliko bat jarri behar dutela eta ingurumari hartara azken txangoa egitea erabaki du. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 123. orr.
Ederki ezagutzea egokitu zitzaiola Mexiko eta ingurumaria, literaturaz eta bestez. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 10. orr.
Ongitxo genekien hamaika western filmatu direla ingurumari hauetan. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 158. orr.
Ilunabarrarekin, iluna ari zen auzuneaz nagusitzen eta ingurumariak hutsik ageri ziren. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 214. orr.
Bai kalezuloan bai ingurumarietan "doktore" esaten zioten. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 21. orr.
Abasek, ingurumarira arretatsu begiraturik, ilunabarreko iluntasunean bilatu zituen neskaren ezpainak. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 141. orr.
Eta ez bat eta ez bi, autora hurreratu, ingurumarian inor ez zebilela ziurtatu, eta gidariaren ateko kristala txiki-txiki egin zuten. Patxi Zubizarreta «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 60. orr.
Emakumeak, arriskuaz kontu egin gabe, jarraitu egin zion, eta ingurumarietara begira geratu zen gizonak ordaintzen zuen bitartean. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 245. orr.
Garrantzizkoa da ingurumarietan gertatzen diren gorabeherak garunari jakinaraztea. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 232. orr.
Eginahalak eta bi egin zituzten ingurumariko bazterrak azpiratu eta mendean hartu nahian. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 140. orr.
Ingurumariko landare eta harriak. Xabier Mendiguren Elizegi «Errautsen distira», 2002 - 43. orr.
Ba al da zalditegirik ingurumari honetan, zaldi basatiak alokairuan dituenik? Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 113. orr.
Ingurumarikoek ziotena entzuteko gai izateko ahalegin etengabean. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 236. orr.
Ongitxo genekien hamaika western filmatu direla ingurumari hauetan. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 158. orr.
Kolivan hiriaren ingurumaria lasai-lasai zegoen, erabat abandonaturik, antza. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 240. orr.
Eztainu koloreko portuaren ingurumariak itsasontziz beterik ikusi zituen. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 391. orr.
Salzburgoko hiria eta bere ingurumariak menderatzen zituen gain batean geunden. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 124. orr.
Gelaren ingurumarian gainbegiratu bat eman zuen, inspirazio-iturri bila. Bikarioak esan zuen ahalik eta jenderik gehien bilduko zuela herrixkako bilkura-aretoan, herrixkaren ingurumari osoan miatze-lana antolatzeko. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 136. orr.
Nire ingurumarian ikusi ahal izan nuenez [...].Minutu batzuetan geratuko da Margaren etxearen ingurumarietan, eta joan egingo da ondoren. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 160. orr.
Neskak lerro-lerro plazaren ingurumarian eserita, gehientsuenak nork bere bular beltxaranari haurtxo bana itsatsita. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 65. orr.
Horixe zen azkenaldian jauregiaren ingurumarian zebilen lehoia. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 155. orr.
Etxearen ingurumaritik urrunduz joango dira taldeak, inguruko kamino, xendra, zidor eta estratetan barrena. Xabier Mendiguren Elizegi «Uda betiko balitz», 2003 - 24. orr.
Bazihoan gizon bat Asteasuko ingurumarietan ibilaldi bat egiten. Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 68. orr.
Txinako hiriburuan, Kaxgar-eko ingurumarian. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 61. orr.
Itsasgorak halako harro puztaldia agerrarazten zion Nerbioiko ingurumariari. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 151. orr.
Haren Rolls Royce-a izan ezik, ez zen beste autorik hainbat miliatako ingurumarian. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 56. orr.
Pertsona bat, bera eta bere ingurumaria omen da. Berria - Kirola 2004-02-10
-Mami-mamia kontatuko diat: ingurumaria heuk jarri, kasurako nola bizi den italiar bat Alemanian; egona haiz eta, gainera, han. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 269. orr.
Bizkaian, bertsoaren ingurumarian dabiltzan gazte guztientzat. Berria - Kultura 2004-03-25
Neolitikoan, gizonak bere burua ingurumari batera hesitu zuenez geroztik, ingurumari horrekin batera bere burua ere sakratu eta madarikatu bihurtu zuen. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 175. orr.
Hala ere, gertakari haietaz eta beren ingurumariaz pentsatzen hasi eta zinez dramatikoa izango zela iruditzen zait orain. Xabier Mendiguren Elizegi «Arbelaren gainean», 2004 - 56. orr.
Kondenaren kausa eta ingurumariak. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 20. orr.
Gaiaren ingurumariko ustez alde garrantzitsuenak jorratzen hasi ginen. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 118. orr.
Damiano Cunego txirrindulariak aho bete hortz utzi du Giroko ingurumarian dabilen oro. Berria - Kirola 2004-05-29
Ingurumariak axola du, baina mamiak gehiago. Berria - Ekonomia 2004-03-19
Arropa narraski kendu niola gogoratzen dut, eta baita ere, ingurumaririk gabe, titiak igurzten hasi nintzaiola. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 52. orr.
Esango nuke nahiago izaten dutela proposamen zuzena [...] gizonok askotan egitera beharturik sentitzen garen ingurumari korapilatsu eta lerdenak baino. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 94. orr.
Ingurumarietan eta zeharka ibili ostean, egiazko gauza zehatz batera iritsi ote garen jakin nahi nuke. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 188. orr.
bere ingurumaria (3); eta ingurumaria (3); eta ingurumariak (3); ingurumari haietan (4); ingurumari hartan (3); ingurumari honetako (3); ingurumari honetan (3); ingurumari osoan (3)