Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gorde daitezela anaiak inolako harrokeria, handiuste, inbidia, diru-gose, mundu honetako ardura eta axolatik, eta gaizki esate eta marmarrean aritzetik. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 159. orr.
Handiustea, kodizia, haragikeria, hira, jatunkeria, inbidia eta nagikeria izendatu zituen Tomas Akinokoak bekatu nagusi. Berria - Kultura 2006-03-16
Gerra baino gehiago izan ziren hemen ezin eramana eta inbidia. Arantxa Iturbe «Kontu-jaten», 2006 - 172. orr.
Denek egiten dute gizon horren esana, ikusezinik eta inbidiarik gabe. Elizen arteko biblia 1 M 8,16
Inbidia ederrak pasatutakoa naiz neska hark eskolara eramaten zuen txokolatearekin. Arantxa Iturbe «Kontu-jaten», 2006 - 170. orr.
Kapa estreinatu berriaz gain, bazuen lagunen inbidia pizteko beste arrazoi bat. Arantxa Iturbe «Kontu-jaten», 2006 - 138. orr.
Milaka pertsonen inbidia pizten zuen lanpostua. Arantxa Iturbe «Ai, ama», 1999 - 79. orr.
Hango ileei begira zegoen, inbidia barneraino sartua. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 260. orr.
Inbidia sentitu zuen neskatoaren senargaiaz. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 111. orr.
Harryrentzat zaila zen Ronen inbidiarik ez sentitzea. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 59. orr.
Inbidia hartzen nien guztiei. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 297. orr.
Eta inbidiak jana egoten nintzen neronek idatzi ez nuelako. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 67. orr.
-Aizan, zoragarria, inbidiak erreta hilko diren bizpahiru lagun ezagutzen ditinat. Antton Olano «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 107. orr.
Buru-makur eta inbidia-punttu batez begiratu diete irabazleei. Xabier Mendiguren Elizegi «Uda betiko balitz», 2003 - 26. orr.
Ez nion ezer esan, baina inbidia pixka bat sentitu nuen. Jasone Osoro «Korapiloak», 2001 - 75. orr.
Besteen inbidia musua ikusi nuen, eta une hartan hori izan zen gehien gustatu zitzaidana. Juan Martin Elexpuru «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 66. orr.
Freden eta Georgeren inbidia-aurpegiak ikusteko itxaropena. ez dakit zergatik, zerbait falta nuen irudipena, inbidia-sentipena ere bai. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 64. orr.
Ez zaitez gaiztoen inbidiatan egon, ez eta haiekin elkartzeko gogoz ere. Elizen arteko biblia EsZ 24,1
Ni inbidiatan egoten nintzaion begira. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 94. orr.
Eta neska guztiak zure inbidiatan ibiliko dira. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 145. orr.
Labar gaineko kaio eta kuliskei jostailuzko kometa zuriak bailiren begiratzen nien euren hegaldi askearen inbidiatan. Hasier Etxeberria «Arrainak ura baino», 1999 - 33. orr.
Erdi harro erdi inbidiatan mintzatzen zen. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 13. orr.
Ez zaitez indarzalearen inbidiaz bizi, ez eta haren biderik hartu ere. Elizen arteko biblia EsZ 3,31
Gaiztoen arrakasta ikusirik, harroputz horien inbidiaz nengoen. Elizen arteko biblia Sal 73,3
Autoan sartu direnean, ostatuko neskak inbidiaz begiratu dio Juliari. Alberto Barandiaren «Mundu txikia», 2005 - 14. orr.
Inbidiaz begiratzen zioten eskolako lagunek kapa berria jantzi eta trenbidera abiatzen zen bakoitzean. Arantxa Iturbe «Kontu-jaten», 2006 - 136. orr.
Guri sekula ez digute hara joaten uzten -esan zuen Ronek inbidiaz. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 52. orr.
Inbidiazko bekatutik ihes egin. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 123. orr.
Jainkoaren aldeko Maitasuna ez dezake kutsa ez Inbidiazko ez Bekaizkeriazko afekzioak; baina Maitasunezko lokarri berak Jainkoari lotzen dizkion jende gehiago irudikatu arau, maitatzenago dugu Jainkoa. Piarres Xarriton «Etika» - Spinoza, 1997 - 559. orr.
Emakumeen suspirioei eta gizonezkoen inbidiazko begiradei jaramonik egiteke. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 244. orr.
Miepek askotan esaten digu inbidia ematen diogula hemen dugun lasaitasunagatik. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 155. orr.
-O, Anshel, hori inbidia ematen didazuna -esan zion. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 207. orr.
Amorantea izango dela erabaki dugu eta inbidia eman digu agure xahar eztulkariak. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 155. orr.
Eta pena eta inbidia eman zidan aldi berean [...] bere burua puntu hartaraino engaina zezakeelako. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 336. orr.
· Aspaldi honetan hortik zehar ibiliz ezagutu dudan jendilajea aztertuz gero, ez dit inork inbidia handirik ematen. Jon Arretxe «Larunbatak», 2001 - 107. orr.
Inbidia puntu bat ematen zion garai hartan. «Bizia lo», 2003 - 40. orr.
Absurdua zen, baina iruditu zitzaidan beti izan nuela Marcel Martinen inbidia. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 278. orr.
Beti izan dut haren inbidia pixka bat. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 54. orr.
Korritzea gauza miragarria da, gizonen inbidia pittin bat dut nik hori dela-eta. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 176. orr.
Ene inbidia dute, Raduan! Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 234. orr.
Uste dut gaur egun EOSek ez duela izan behar beste orkestren inbidiarik. Berria - Kultura 2004-03-30
Hau inbidia diodana! Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 326. orr.
Badakit inbidia didatela deabruek Jaunak bere onginahian egin dizkidan mesedeengatik. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 634. orr.
Ondamua eragiten zidan horrek, Ulisesi bekaizkeria izugarria nion, inbidia gorria, · Giza salbamenaren etsaiek inbidia handia didate. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 361. orr.
Neurri batean, beste bi belaunaldiei inbidia apur bat izateko arrazoiak baditugu tarteko belaunaldikook. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 40. orr.
Gure amak inbidia pixka bat zien beti Paolaren adiskideei. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 153. orr.
baina inbidia (4); batzuetan inbidia (3); dio inbidiarik (3); dut inbidia (3); eta inbidia (19); eta inbidiak (3); eta inbidiaz (5); ez dio inbidiarik (3); haren inbidia (4); hau inbidia (3); horrek inbidia (3); inbidia apur (8); inbidia apur bat (7); inbidia diet (4); inbidia diot (3); inbidia eman (3); inbidia ematen (11); inbidia ere (6); inbidia eta (4); inbidia ez (3); inbidia handia (3); inbidia handiz (3); inbidia pixka (12); inbidia pixka bat (10); inbidia piztu (3); inbidia punttu (3); inbidia sanoa (4); inbidia sentitu (4); inbidia sentitzen (4); inbidia zion (3); inbidia zioten (3); inbidiarik ez (10); inbidiarik gabe (5); inbidiarik izan (3); inbidiatan egon (4); inbidiatan egoten (3); inbidiaz begiratu (9); inbidiaz begiratzen (11); zure inbidiatan (3)