Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

bekaizkeria (128 agerraldi, 40 liburu eta 11 artikulutan; ETCn 558 agerraldi; orobat bekaizteria g.er.) 1 iz norbaitek, berak ez duen zerbaiten jabe denaren aurka duen damua. ik bekaitz; inbidia; ondamu.

Antzerkigile gipuzkoarrak euskararen mundura ekarri ditu zazpi bekatu nagusiak amorrua, lizunkeria, zuhurkeria, bekaizkeria, nagikeria, hantustea eta tripazainkeria.  Berria - Kultura   2004-12-17

Maitasuna eraman onekoa eta bihozbera da; ez du bekaizkeriarik, ez handiusterik, ez harropuzkeriarik.  Elizen arteko biblia   1 Ko 13,4

Bekaizkeria tristezia zabaltzen duen sentimendua da.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 234. orr.

Gaiztakeria guztiak -maltzurkeria, itxurazalekeria, bekaizkeria eta gaizki-esateak-.  Elizen arteko biblia   1 P 2,1

Bekaizkeria da, Gorrotoa, gizakia hunkitzen duen aldetik, halako moldez egiten duena, non besteen zorionaz tristatzen baita eta, alderantziz, besteen gaitzaz bozkariatzen.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 361. orr.

Ez zen haiengan bekaizkeria eta maltzurkeriarik, gorroto eta irainik, susmo txar eta erresuminik, baina bai bihotz batasun handia, etengabeko bakea, esker ona eta gorespen-hotsa.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 209. orr.

Guztiarekin, bekaizkerian ere naretasun zuhur bati eusten zion, eta ez zuen arduragabekeriarik edo okerrik egiten; ez zen sekula gaizki esaka aritzen, eta bere bekaizkeria malezia eta jelosia gabea zen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 54. orr.

Zuk beti izan omen diozun bekaizkeriak ekarri omen du hona.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 86. orr.

Nork ez ditu sentitu, esaterako, bekaizkeria eta jelosia?  Berria - Harian   2006-05-06

Erregek ez zeukan gordetzeko erosi berria zuen altxor hura eta han eta hemen erakusten zuen, jende askoren bekaizkeria piztuz.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 78. orr.

Arte liburuekin ikusten gintuenean bekaizkeria sartzen zitzaiola jakinarazi zigun, berari ere artea asko gustatzen zitzaiola.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 177. orr.

Hitzik gabe gelditu zitzaion solaskidea, bekaizkeria zeriola, gozamenaren ordainean bezeroa non zegoen ahazturik.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 55. orr.

Zazpi ahalak egiten zituen haien irri tolesgabe bera lortze aldera, baina bekaizkeriak hartua zegoen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 63. orr.

Lagunak izan ziren hilabete batzuez, baina laster, bekaizkeriak jota, bere etsai handiena bihurtu zen.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.

Biharamunean, etxera itzuli zelarik, gaztearen anaiak, bekaizkeriak eta dirugoseak eraginik, kosta ahala kosta harpean sartzeko esan beharreko hitz magikoak ikasi zituelarik, hainbat zaldi hartu, eta anaiak aipatu mendirantza abiatu zen.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 109. orr.

Kafe etxeko gizonek mirespenez eta bekaizkeriaz begiratu zioten.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 28. orr.

Bere saileko gehienek bekaizkeriaz so egiten zioten, pribilejiatutzat jotzen zuten, zuzendaritzak titiko umeari baino gutizia gehiago betetzen zizkiola uste baitzuten.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 44. orr.

Guk, Zugarramurdiko kaxko urrun hartan, pozkarioz bai, baina ezintasunez eta bekaizkeriaz ere jarraitzen genituen gertakariak.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 163. orr.

Jendetza hura ikusirik, juduak bekaizkeriaz bete ziren, eta irainez egiten zieten kontra Pauloren hitzei.  Elizen arteko biblia   Eg 13,45

Etorri denetik aste bi igaro ez direlarik, bekaizkeriaren bekaizkeriaz edonor betoker uzteko moduko pribilegioak ditu eskuraturik.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 54. orr.

Mirespen edo bekaizkeriazko begiraden su gurutzatuan.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 155. orr.

Ezertara ohitzeko astirik gabe ezagutu omen zituen nire herritarren izaera bekaizkeriazkoa, dena jakin nahia, arau betikoetatik urrutiratu ezina.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 165. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Ondamua eragiten zidan horrek, Ulisesi bekaizkeria izugarria nion, inbidia gorria, baina berdin jarraitu nuen, hala ere, hiru egunetan zehar hurritzaren hostopean ezkutatuta.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 50. orr.

Bekaizkeria hutsagatik egiten zaizkio kritika asko Gorosperi.  Berria - Kirola   2004-10-28

Sedanok zuena bekaizkeria hutsa zen, eta aldez aurretik dasta nezakeen luzaro gabe Victoria nire lagun gisa aurkeztuko nionean sentituko nuen plazerra.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 194. orr.

Gure ziztrinkerietatik at eta gorago kokatutako aitonseme bikain, bekaizkeria ezkutu baina biziaz.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 271. orr.

Oso urduria zen, eta beste tenoreen bekaitz, eta begikotasun gartsu batez estaltzen zuen bekaizkeria urduri hura.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 209. orr.

Auzoko kazeta zen hura bete-betean, txiroen bekaizkeria sorgorrak eta kreditu ukatuek mingostua.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 313. orr.

Behin betikoz atea itxi nahi baitiet arduragabekeriaren hutsegiteei, edo bekaizkeria gaiztoaren gezur-irainei. arbitro objektiboa askotan parte ere izaten da, eta bekaizkeria pertsonal zein profesionalek ere eragin dezakete artikulu baten gaineko iritzian.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 24. orr.

Istilua eta zarraparra besterik ez zela herrian, nekazarien eta karrikakoen artean, bekaizkeria eta ezinikusi galanta baitzebilen bazterretan.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 11. orr.

Bekaizkeria halako bat jabetzen zen bizarginaren arimaz bien bizitzak bereizten zituen amildegiaz kontu egiten zuenean.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 54. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Lopezek Espainiako Gobernuko hainbat ministrorekin izandako bilerek eragindako kritikei dagokionean, EAJrena «bekaizkeria atake» bat dela esan zuen.  Berria - Euskal Herria   2004-06-23

Bekaizkeria puntu bat sentitu zuen.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 175. orr.

Bekaizkeria pixka batez, bere karrera artistikoagatik zoriondu nuen.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 74. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus