Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Usain izugarria zegoen, ikatz, petrolio eta beste erregai ezin igarrizko batena. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 156. orr.
Sototik ikatza igo eta sua bizituko nuela esan nion. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 118. orr.
Ikatzik onena pagoarena eta elorriarena seinalatzen dute. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 114. orr.
Ezker-eskuin, oholesi ikatzez belztuak zeuden. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 222. orr.
Ikaztegian ez zegoen zakuak pisatzeko edo ikatza garraiatzeko deus. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 223. orr.
Ikazkina ikatz banatzen egon zitekeen. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 232. orr.
Irratitelegrafoen ganbaran eman nituen gau eta egun asko hegoaldeko itsasoetan, Hego Barearen itsasbidea egiten zuten ikatzez betetako kargaontzi haietan. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 122. orr.
ik ikatzontzi 2.
Besterik ez bada zurezko ate bat eginen dut eta ikatzezko berogailua ipiniko dut. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 59. orr.
Ikatzezko lokomotora zaharrak. Berria - Kultura 2004-08-26
Badira teknologia garbiak ikatzezko zentraletan karbono dioxidorik ez isurtzeko. Berria - Gaiak 2006-01-31
Zentral nuklearrek ikatzezkoek baino askoz CO2 gutxiago isurtzen dute. Berria - Gaiak 2006-05-02
Antza, ikatza erre, eta karbono monoxidoa arnastuta hil ziren guztiak. herria?
Ur biltegietan ikatz aktibatuzko iragazkiak jarriko dituzte arazoa konpontzeko. Berria - Euskal Herria 2004-12-30
Ikatza erretzeak sortzen du gehienbat euri azidoa. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 284. orr.
Ikatzaren gas toxikoagatik. Juan Kruz Igerabide «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 30. orr.
Jendeek ikatzaz egiten baitzuten eguneroko sua. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 69. orr.
Ilbeherako zurgaiak nahi ziren sutarako edo ikatzetarako. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 114. orr.
Urrearen ordez ikatza eman nahi diguten garaiak bizitzen ari gaituk. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 235. orr.
Burdinazko ontzi batean ikatz piztuak jarriz. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3490. orr.
-Ikatz ikaragarri txarra eman digute -esan zuen makinistak-. Fernando Rey «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 49. orr.
Horregatik ezin ezagutu du ez bere kolorerik, ez, eskuarki inolako besterik, urrearen margo ederrik, ikatzaren kolore beltzik. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 20. orr.
ik beherago 11. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.
Dakiguna da odola gorria dela, gehienetan, ikatza beltza, elurra zuria, baina odolak ez du zehazten gorritasuna, ez ikatzak belztasuna, ez elurrak zuritasuna. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 106. orr.
Meatzari esklabizatuek lanaren izerdiaz erauzitako ikatzarena zirudien belztasuna. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 51. orr.
Ikatz guri-guria zaukak horrek hanka artean, ikatz guri-guria, zera! Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 68. orr.
Ez da gehiago amets hutsa, Europako Erkidegoa badabil, Ikatzaren eta Altzairuaren Erkidegoa alhan da. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 8. orr.
Apenas dugu neguko ikatz-karga erosteko dirurik. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 55. orr.
Lehenengo ikatz-zama sartu zuenean, emakumea harat-honat zebilen sukaldean zehar. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 102. orr.
Lehen-lehenik Baionako portuan, docker gisa jardun zuen, ikatz-zaku zamaketari gehienbat. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 143. orr.
Etxeetarako nahikoa ona zen, ikatz-kondar xehatua. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 219. orr.
Hormetako karea belztua zegoen, belztuak eta ikatz-hautsez beterik hormetako zartadura ugariak ere. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 222. orr.
Eguzkia gorri jalgiko da, ikatz suak hartua lez. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 435. orr.
Begietan ageri zuen: bi ikatz koskor ziren. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 33. orr.
Berandu bazen ere, ikatz-adreiluak eta arroza ekarrarazi zituen. Juan Kruz Igerabide «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 23. orr.
Kanpoan ipinitako labe bat; han ikatz-adreiluak erretzen dira, eta ke beroa gelaren azpitik igarotzen da. Juan Kruz Igerabide «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 30. orr.
Txingarrak kartoi puska batekin elkarrengana bildu eta ikatz-tontor gorituaren gainean zabaldu zituen zuhurki. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 172. orr.
Ikusten genuen zer ikatz metak hirira eramaiten zituzten. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 69. orr.
Ikatz-meategiek erregaiaz hornitzen dituzten herrialdeek. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 103. orr.
Krasnolimaskaya ikatz meategian izandako metano leherketaren ondorioz. Berria - Mundua 2004-07-21
Ikatz-meatzariak […] ez dituk gu baino okerrago bizi. Hasier Etxeberria «Patri maitea», 2003 - 13. orr.
Kyotok ez diola kalterik egingo Espainiako ikatz ekoizpenari. Berria - Ekonomia 2004-04-02
Ikatz-biltokia izandakoa zen. Unai Elorriaga «SPrako tranbia», 2001 - 37. orr.
ik ikaztegi.
Eguneroko ikatz-hornidura eta berogailua. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 211. orr.
Orain zakuetan sartuak zeuden, bide bazter batean lotan [...] edo ikatz bagoietan. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 114. orr.
Ikatz-sutegian iltzeak fabrikatzen zituzten. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 67. orr.
Ordenagailuek, ordea, ez zuten kontuan izan ikatz lantegiak egun hartan bere festa eguna zuela. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 284. orr.
Midland trenbideko enplegatu izan zen […], ikatz-konpainia batean bide-saltzaile, komisiora, ikertzaile pribatu, aguazil laguntzailearen bulegoan enplegatu. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 234. orr.
Ikatz-saltzailea naiz, kalearen bestaldekoa. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 172. orr.
Ikatz palakada batzuk bota zituzten galdara azpira. Fernando Rey «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 71. orr.
Kolegioan gelatxo bat zuen, ikatz-berogailu batez hornitua. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 160. orr.
Ikatz-kealdi bat sudurrera etorri zitzaion. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 32. orr.
Ikatz-ke usain sarkorrak. Txillardegi «Putzu», 1999 - 100. orr.
Begiak ikatz-margoz belzturik, masailak berun-zuriztaturik. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 105. orr.
Gudari-gezi zorrotzen, ipuru-ikatz gorien antzeko zaren hori! Elizen arteko biblia Sal 120,4
Buztinezko arragoa, zotz-ikatza. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 119. orr.
Zotal ikatzezko belardi batean zehar. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 214. orr.
Gatz gema, burdin minerala, kok ikatza, zink pirita eta halakoak. Koldo Izagirre «Vladimir», 2003 - 38. orr.
Emaztea nigana etortzen da hamar libra ikatz erostera. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 174. orr.
Zer dira hamar libra ikatz neguan? Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 174. orr.
Léonek zenbait palakada ikatz bota berriak zituen. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 137. orr.
Kkrasnolimaskayako meategia herrialdeko emankorrenetakoa eta seguruenetakoa da eguneko 10.000 tona ikatz ateratzen dituzte. Berria - Mundua 2004-07-21
Ikatzarekin egingo zigutek potreta... Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 22. orr.
Zuloagaren hainbat koadro bildu ditu, ikatzez, klarionez eta arkatzez eginiko 40 marrazki zuri-beltz. Berria - Kultura 2004-06-16
Ikatzez eta arkatzez egindako hamar marrazki inguru. margolariak erabiltzen duen teknika sorta suertatzen da deigarriena: olioa, ikatz ziria, grafitoa, pastela, akuarela, tintak... Berria - Kultura 2004-09-14
Hurrengo sei hilabeteetan, Dryer-ek beste hogeita zazpi margolan egin zituen, bai eta beste hainbat dozena tintazko marrazki eta ikatz-zirizko zirriborro ere. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 55. orr.
Ikatza horientzat. Berria - Kirola 2004-03-04
Sacyr Vallehermosori (-%1,55) ikatza utzi diote erregeek. Berria - Ekonomia 2006-01-06
Ikatza zuten CDNk eta UPNk zain. Berria - Harian 2005-12-23
Bart gauean zapatak leihoan utzi badituzte, litekeena da bi aurrelariek ikatza jaso izana. Berria - Kirola 2006-01-06
Oparia eta ikatza banatuko dira gaur Baskonia eta Estudiantesen arteko finalerdietako azken partidan. Berria - Kirola 2004-06-02
Iragan gertuari begira ikatza banatuko zenuke? Berria - Kultura 2006-01-06
Namah ikatza bezain beltza zela eta amorrazioz betea ibiltzen zela beti. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 23. orr.
Eskeleto bat zegoen aulkian eserita, ikatza bezain beltza. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 46. orr.
Ikatza bezain beltzak zituzten besoak. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 107. orr.
Beltza zen, ikatza bezalakoa. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 42. orr.
Pastelak, ikatza bezain beltz erreta, erretiluetan metatuta zeuden. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 115. orr.
Itzalek, ikatza bezain ilun, saldoka zeharkatzen dituzte ilargi-izpiak. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 322. orr.
· Ile beltz luze ederra, ikatz puxka parea ziren begiak. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 69. orr.
Uholdeek bereziki kaltetzen dute Haiti, egur ikatza egiteko herrialdeko zuhaitzen %90 moztu baitituzte. Berria - Mundua 2004-09-22
Besteak beste, Luzaide izan da egur ikatz anitz egiten zen tokia. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 69. orr.
Bestelakoa zen gar hura, lehen alkoholaren erregai puruaz sutu eta orain, berriz, egur-ikatzaren indar organikoaz erreko balitz bezala. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 26. orr.
Egur-ikatzezko sutontzi baten inguruan, eserleku baxu eta bigunak kokatu zituzten. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 98. orr.
Habibik te-ontzia hartu zuen; patiora irten, iturriko uretan pasatu te-ontzia, egur-ikatza erantsi kanunari, eta ura sartu zuen te-ontzian. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 229. orr.
Sekula ez nuen denbora alferrik galdu ikatz bizien gainean oinutsik ibili nahian. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 68. orr.
Ikatz bizian oinutsik ibili zen Irujo partidaren bigarren zatian. Berria - Kirola 2004-03-31
Neskaren bularraren azpian sua edo ikatz bizia jarri balute bezala. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 133. orr.
Ikatz biziak bezalako begiak. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 30. orr.
Iluntasunean ikazbiziak sortzen dituen irudiak bezalakoak. Berria - Kultura 2004-04-14
Galipotezko upeletan eta ikatz gorizko pertzetan. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 25. orr.
Kea zerion sudurretik, su kiskalgarria, ikatz goriak ahotik. Elizen arteko biblia 2 Sm 22,9
Gurpilak, burdinagak, balantzinak ikusi uste zituen galdararen azpian, ikatz gorien purpura lausoak argiturik. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 192. orr.
Ohorez eta aintzaz koroatua eta ikatz gorien artean kokatua. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 259. orr.
Zalantzak jo ninduen ibilgoaren erdi parean, eta ikatz gorien gainean sentitu bainintzen. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 59. orr.
Ikatz goriak bezain handiak ziren errubi-pila ari zen pisatzen. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 70. orr.
Mona Lisarena bezalakoa neure aurpegia, ile ikatz-kolorea belarri gainetan mototsetan bildua. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 80. orr.
Errabinoari begira geratu zitzaion bere bekain iletsu, ikatz-koloreen azpitik. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 171. orr.
Ikusten ahal dira mendi eta irasailetan ikatz egiteko tokien herrestoak edo hatzak. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 71. orr.
Olentzero heldu zela bere bizar haundiarekin eta ikatz egiten ibiltzen dituen arropa zirtzilekin. Herria 2004-12-30
Zuhaitz burukitak egurtu eta, ikatza egiten zuten, hori ere kabletan jausteko errepideraino. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 71. orr.
Sutarako ere ez omen da ona, baina aldiz, ikatza egiteko oso ona, onena. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 118. orr.
Egur-erre puskak, erdi ikatz egindakoak. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 252. orr.
Emakumeak sugarren artetik lasterka, ilea kiskalia eta ikatz eginak bularrak. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 150. orr.
Mikel Strogoffek zaldiari eragin eta zotal ikatzezko belardi batean zehar jo zuen aurrera. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 214. orr.
egur ikatza (3); eta ikatz (23); eta ikatz gorien (3); eta ikatza (12); eta ikatzarekin (3); eta ikatzezko (3); ikatz beltza (3); ikatz eta (5); ikatz goria (3); ikatz goriak (5); ikatz gorien (8); ikatz hautsa (4); ikatz hautsez (3); ikatz koskor (4); ikatz koxkorra (5); ikatz mutur (3); ikatz pila (3); ikatz puska (4); ikatz saltzailea (3); ikatz saltzaileak (6); ikatza baino (6); ikatza bezain (12); ikatza bezain beltza (6); ikatza bezain beltzak (3); ikatza bezala (3); ikatza bezalako (3); ikatza botatzen (3); ikatza erre (5); ikatza eta (13); ikatza eta egurra (3); ikatza eta gasa (4); ikatzaren eta (3); txori eta ikatz (3); zuen ikatz (3)