Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Historiaren ikasbideak. Elizen arteko biblia Sal 78,1 tit
Abrahamen ikasbidea. Elizen arteko biblia Erm 4,1 tit
Jauna errespetatzea da zuhurtziaren ikasbidea; apaltasuna lehenengo, ohorea gero. Elizen arteko biblia EsZ 15,33
Galbidetik ikasbidea ateratzeko metodoa. Berria - Kultura 2004-04-03
Gure jakintzaren inguruko esparruetan egin ditugun saioetatik, guztiz negatiboa izanik ere interesgarria den ikasbide bat ateratzen da. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 280. orr.
Gure Jaunak ikasbide on bat adierazi digu jainkozko irakatsietan sendo iraun dezagun. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 75. orr.
Liburu Santuetan idatzia dagoen guztia gure ikasbiderako dago idatzia. Elizen arteko biblia Erm 15,4
Hori erakutsi zidan Idoiak, eta nire bizitzako ikasbiderik behinenetakoa izan zen hura, nahiz eta zeharo ikasi ez dudan oraindik. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 135. orr.
Haiei gertaturiko gauza horiek ikasbide dira guretzat, eta gure eskarmenturako idatzi zituzten, azkenak diren garai hauetan bizi garenok zentzarazteko. Elizen arteko biblia 1 Ko 10,11
Emakumeentzako ikasbide bihurtu zen, eman zioten zigorrarengatik. Elizen arteko biblia Ez 23,10
Aitatxi berriz ere ikastun bilakatu zen, lehenago zapategian bezala, gerlaren ikasbidean oraingoan. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 45. orr.
Sarak Paris maitatzen ikasi zuen, maitasuna sekula amaitzen ez den ikasbidea baita. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 272. orr.
Hasteko, kristauak Jesukristoren ikasbideari ere kasu egin behar dio, Testamentu Berriko "Maita ezazu hurkoa" aginduari bereziki. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 200. orr.
Idatzirik den oro gure ikasbiderako da. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 26. orr.
Ez zen euskaltegirik, ez zen oraingo gramatika, hiztegi eta ikasbiderik. Modo breve de aprender la lengua vizcaina izeneko ikasbidean. Koldo Zuazo «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 85. orr.
Bosgarren liburuki hau da Bakarka ikasbidearen azkena. Herria 2001-09-27
Atarramentu bera izan zuen Joanes Etxeberri saratarraren latina-euskara ikasbideak: Lapurdiko Biltzarrak ukatu egin zion, hari ere, argitaratzeko diru laguntza. Koldo Zuazo «Euskara batua», 2005 - 28. orr.
Euskararen ikasteko ikas bide bereziak eskaintzen baititu Jaurlaritzak "Internetaren" bidez. Herria 2004-06-24
Ulertu egin dut Autodidaktaren metodoa: ordena alfabetikoaren araberako ikasbidea egiten du. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 67. orr.
Hamahiru-hamalau urteko ikasleak ziren BBBko lehen mailako horiek, eta, adin horretan gertatu ohi denez, zaila da denontzat gustagarri den ikasbidea asmatzen. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 100. orr.
Ikas-bide guztien erregina den Teologia. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 136. orr.
Ornitologia ikasbide bat da, baina bizi ikasbidea ere bai. Berria - Kultura 2006-05-02
Sei urte egin ditu Salamankan latina eta grekoa ikasten; eta hortik aurrerako ikasbideetara pasarazi nuenean, olerkiak (baldin eta olerkia ikasbide baderitzate) burua erabat hartua aurkitu nuen. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 136. orr.
Ikasgaien artekoa zen Irakasle Nafarraren ikasbidea, baina artzain teologiari emanez lehentasuna. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 36. orr.
Kristok, zuengatik sufrituz, ikasbide eman zizuen, zuek ere haren urratsei jarraituz joka dezazuen. Elizen arteko biblia 1 P 2,21
Baina ikasbide ematen dizuet, zuek ere, nik zuekin bezalaxe joka dezazuen. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 408. orr.
Kontzientzia arazoei irtenbidea emateko ahaleginean, pertsonaia gogoangarriak sortu zituen literaturaren historiarako, eta, batez ere, ikasbidea eman: galderak eta erantzunak proposatzea estiloa bera baino garrantzitsuagoa iruditu zitzaion. Berria - Kultura 2004-10-02
Emakumeei buruzko ikasbidea ematen hasi ote zaio bada Lucy, bere umea? Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 92. orr.
· Ikasbide bikaina emango diet gazteei, lege santu eta agurgarriengatik gogotsu eta kementsu hilez. Elizen arteko biblia 2 M 6,28
Oneski jokatu behar dute eta gutxi hitz egin, begira dauzkatenei ikasbide ona emateko. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1184. orr.
Benetan ikasbide ona da nik emandakoa, ez baztertu nire irakaspena. Elizen arteko biblia EsZ 4,2
Eta bertzenaz beha zezatela Frantziari, hango amak alargun eta hango haurrak zurtz uzten ari ziren gertakari odoltsuei, eta har zezatela haietan ikasbide, halako gorrotoa eta halako jazarpena gure erresumara heda ez zitezen. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 86. orr.
Inozoak eta zentzugabeak dira denak: zurezko idoloetara doaz ikasbide hartzera! Elizen arteko biblia Jr 10,8
· Nigandik hartu ikasbidea, gazte. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 108. orr.
Herrietako hizkuntzetan egin ziren, era berean, dotrinak edo kristau ikasbideak. Koldo Zuazo «Euskara batua», 2005 - 22. orr.
Bizkaiko kristau ikasbide batetik hartutako pasartea. Koldo Zuazo «Euskara batua», 2005 - 23. orr.
Hitz bitxia iruditu izan zitzaidan beti, Geometriako gnomon hitza eta Kristau Ikasbideko simonia hitza bezala. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 13. orr.
North Richmond Street, itsua izaki, oso kale lasaia zen, Kristau-ikasbideko Anaien Eskolak mutikoei jaregiten zien orduetatik kanpo. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 42. orr.
haren ikasbide (3); ikasbide bat (3); ikasbidea ateratzeko (3); kristau ikasbide (3); kristau ikasbideak (3)kristau ikasbideak (3); nire ikasbidea (3)