Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

dotrina (orobat doktrina) 1 iz kristau ikasbidea.

Gainerako mutilek dotrina eta katoia ikasten zuten artean, izadiaren ikuskariei begira egoten zen Martin.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 39. orr.

Amak kaleko lanak egiten zituen bitartean, Jexux dotrina ikastera joaten zen Parrokiara.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 82. orr.

Ni ere, jakina, erlijio katolikoan hezi ninduten, dotrinara joaten nintzen, lehenengo jaunartzea egin nuen organdi zuriz jantzita, [...].  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 12. orr.

Pazko-txartelak ziren beste buruhauste latzetakoak: dotrina errepasatu behar hura, jaunartzeko baimenik emango bazizuten!  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 148. orr.

· Kristau dotrinako berbak esaten zituela.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 339. orr.

2 irud/hed

Batxilergoan Faxismoaren Dotrinaren egia errebelatuez lepo-lepo eginez geroztik, egia errebelatu, demostratu gabe guztiak gogaikarri edo susmagarri zitzaizkidan.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 79. orr.

3 doktrina.

Dotrina filosofiko bat hasieran unibertsoaren deskribapen sinesgarri bat da.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 43. orr.

Erabaki dut teologoen dotrinak inon ez eztabaidatzea, herritarren obedientzia ezabatu eta Estatuaren sendotasuna hondeatu nahi dituztenak izan ezik.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 55. orr.

Gaztetako ateismo porrokatua utzi, eta agnostizismoaren dotrina fedegabea hartu zuen arte, ez zen jainkozurtz sentitu.Jo dezagun eboluzioaren dotrinan sinesten dugula. ulergarritasun horretan laketzeko ez dago zientziaren bulgarizazio dotrinantea irenstea bezalakorik.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 103. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bere dotrina (9); dotrina auzitan (3); dotrina erakusten (3); dotrina eta (9); dotrina hori (5); dotrinarekin amorosturik (3); eta dotrina (3); ezarritako dotrina (3); haren dotrina (4); sexu dotrina (3); sexu dotrina auzitan (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus