Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ihartu, ihar(tu), ihartzen (orobat igartu) 1 da/du ad ihar bihurtu, ezetasuna edo bizitasuna galdu edo kendu. ik idortu; lehortu. (gorputza edo gorputz atalak)

Badakidalako heriotza hurbil duela, eta ihartzen ari dela ikusiz [...].  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 272. orr.

Etiopiar "arraijaleek", hildakoen gorpua ihartu ondoan, guztia iheltsoz estali eta margoz apaintzen dute.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 327. orr.

Eta bat-batean besoa ihartu egin zitzaion.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 40. orr.

Hanka eta oina argaldu, okertu eta ihartu egin zitzaizkion, aiztoaren ebakia edo suaren erredura sentitzeko gai ez izateraino.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 267. orr.

Hain elbarri zegoen mutila, non zangoak, erabat ihartuak, ipurmasailei itsatsiak baitzeuzkan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 267. orr.

Narni hiriko emakume batek zortzi urtez eskua ihartua izan zuen, ezertarako erabili ezinik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 270. orr.

Eta hain da astuna gaitz hau, non Jainkoaren lagunen bihotza ihartu bailiteke eta gorputzean izoztu, ikusiz zeinen desegoki portatzen den jende asko beren Jainkoarekin.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 62. orr.

Mihia ahosabaiari itsatsi eta ihartu egin zitzaion.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 273. orr.

Ximurraren irri-algarak zainak ihartu zizkidan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 372. orr.

Bihotz alaiak osasuna ekarri, bihotz tristeak hezurrak ihartu.  Elizen arteko biblia   EsZ 17,22

Besarkatzen ditut ziegetan usteltzen diren drogadiktoak eta patioetan ihartzen diren psikopatak.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 228. orr.

2 (landareak)

Harrak jo eta landarea ihartu egin zen.  Elizen arteko biblia   Jon 4,7

Sustraiak zahartu eta motzondoa lurpean ihartu arren.  Elizen arteko biblia   Jb 14,8

Pikuondoa sustraietaraino ihartua ikusi zuten.  Elizen arteko biblia   Mk 11,20

Basoko zuhaitz guztiek jakingo dute nik, Jaunak, zuhaitz garaia beheratu eta txikia goratu egiten dudala, zuhaitz hezea ihartu eta ihartua hezeberritu.  Elizen arteko biblia   Ez 17,24

Nimrimgo erreka agortu egin da, belarra ihartu, larrea zimeldu.  Elizen arteko biblia   Is 15,6

Beste zazpi galburu mehar sortu ziren, haize-erreak ihartuak.  Elizen arteko biblia   Has 41,6

Gorritzen eta ihartzen ari ziren hostoek dardara egiten zuten.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 110. orr.

Ureztatze faltaz ihartuz doan lorea bezala.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 37. orr.

Belar edo landare-jendea ihartu edo erre egiten da; ez da hiltzen, ez baitzegoen bizirik ere (biologiarentzat bai, jendearen hizkuntzarentzat ez; gauzak berezko zentzuan harturik beti ere, ez erabilera irudizko, hedatu eta norgauzatuetan).  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 108. orr.

Eta amorioaren lorea, gaur hain ederra dena, bihar berean ihar liteke.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 448. orr.

3 (gauzez)

Xigorgailuan ihartzen ari zen ogia zaintzen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 61. orr.

4 hed/irud

Bai, berarengan bada zerbait erremediorik gabe iharturik dagoena.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 236. orr.

Hormatuak zeuden haien ezpainetako otoitzak, airean geldituak haien "aitaren" egiteko keinuak, ihartuak begiradak.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 122. orr.

Zeren bainekien ezen jaio orduko ihartu eta hostogabetu zitzaidala Elbiraren begietako leihoetarik atzeman eta usaindu nuèn udaberri ezin ederrago hura...!  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 333. orr.

Kontu korronte jori bat zen Inesen bizigarria, agortzen hasiz gero ihartzen hasiko zen.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 43. orr.

Ez zuen, egia esan, besterik espero elkartasuna hitz ihartua den garaiotan.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 47. orr.

Agudo ibiltzeko agindu zigun artzainak, eguzkia ihartu eginen zela -bazekien hizketan agure hark- karabineroak iritsi orduko.  Koldo Izagirre   «Vladimir», 2003 - 15. orr.

5 (era burutua izenondo gisa)

Gorputz-atal ihartuei indarra bihurtzen baitzien eta bihotz gogorrei sentimendu samurrak ezartzen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 810. orr.

Beso ihartua erakutsi zuenean.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 40. orr.

Egutxik amaren bular ihartuak ukitu zituen. aretoaren hondoa apaintzen zuen balea ihartuaren antzean.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 118. orr.

Zuhaitz ihartua besterik ez naiz.  Elizen arteko biblia   Is 56,3

Zuhaitz guztiak, heze nahiz ihartuak, irentsiko ditu.  Elizen arteko biblia   Ez 21,3

Besoak eta hankak adar ihartuen antzera zintzilik.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 6. orr.

Bularra gogor eta huts zeukan, egur ihartua bezala.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 69. orr.

Philomène eta Dominique, bi lore ihartu, igandeko arropa berriegiak soinean.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 119. orr.

Udazkeneko hosto ihartuei behatzean sortzen den sentipena.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 13. orr.

Hainbat programa berri txertatu ziren orduko programazio ihartu haietan.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 87. orr.

6 ihartuxe ihartu samar.

Neskazaharrak, hostoa galdutako frutarbola ihartua iduriarren, badizu oraino izerdi gozorik bihotzondo isilean, eta ihartuxea dirudien frutarbolan bezala, barren barrengo izerdi zaildu gorde hori, paparretik zintzilik daraman mihura mordoak salatuko dio.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 54. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus