Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Esaerak, jolasak, kantak, igarkizunak... Berria - Kultura 2004-10-16
Hau ez da magia... hau logika da... igarkizun bat. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 257. orr.
Beraz, alegoriarik eta igarkizunik gabe irakatsi nahi izateak iluntasuna eta hitz murriztapena dakar. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 31. orr.
Haiez mintzatzeko igarkizunez eta alegoriez baliatu dira, metafisikarekin hertsiki loturiko gaiak direlako. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 30. orr.
Esfingearen igarkizuna asmatu uste zuen Edipok. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 36. orr.
Igarkizun bat esan behar dizuet; eztei-otorduko zazpi egunen barruan asmatu eta aditzera ematen badidazue, soineko eta soingaineko bana emango dizkizuet. Elizen arteko biblia Epa 14,12
Igarkizunak asmatzen, ilunpetan soinketa egiten, ingelesez edo frantsesez hitz egiten. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 82. orr.
Nire herritarrei igarkizuna ipini eta niri ez didazu adierazi zer esan nahi duen. Elizen arteko biblia Epa 14,16
Hara, igarkizun bat jarriko dizuet. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 34. orr.
Proposa ezazu igarkizun bat eta egizu parabola bat. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 34. orr.
Ez da epaiketa bat izan -esan nuen-, igarkizuna izan da. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 102. orr.
-Ez dut igarkizunetan jolastu nahi; argi hitz egin ezazu! Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 301. orr.
Erantzun argi eta garbia eman zuen, baina, igarkizunaren barruan gorderik, beste igarkizun bat zegoen, eta Edipok ez zion igarri: "Ahots bakarreko izakia". Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 36. orr.
Izan daiteke une egokia, igarkizun-jolasaren ikuspegia hartzeko. Andoni Egaña «Hogeita bina», 2004 - 42. orr.
Istorioari izari berezia hartzen genion, halako igarkizun kutsua; hots, historia zela. Jose Angel Irigaray «Denboraren mugan», 2005 - 14. orr.
beste igarkizun (3); beste igarkizun bat (3); igarkizun bat (11); igarkizun eta (3); igarkizuna asmatu (3)