Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

enigma 1 iz aski argiak ez diren hitzen bidez azaltzen den igarkizuna; zentzu iluna duelako, ulertzeko edo interpretatzeko zaila den gauza.

Enigma hori argitzeko testurik garrantzitsuena Sokratesen defentsa hau duzu.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 103. orr.

Izan ere, zer zen arima hilen enigma hori, zer esan nahi zuen?  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 276. orr.

Egunen batean erran beharko dit enigma horren gakoa!     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 318. orr.

Testu pitagoriko peto-petoa zen, dudarik gabe, eta zentzu bikoitzez irakurri beharrekoa, noski, sinboloz eta enigmaz josita zegoen eta.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 125. orr.

Jakinduriak iragana ezagutzen du eta etorkizuna asmatzen, esaera zaharrak argitu eta enigmak ebazten ditu.  Elizen arteko biblia   Jkd 8,8

Ez alferrik izan da mendeetan enigma hori pentsalarien buruhaustea.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 211. orr.

Nagusiak igarri dio enigma horri.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 83. orr.

Ryan-ek, zer guztiak ikertu (ikerketa hori argumentuaren hiatoetako bat da) eta enigmaren korapiloa askatzea lortzen du.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 100. orr.

Denboraren buruan erantzun bat asmatu nuen neure baitan enigma harentzat: Egileorrek txurian entregatu zuela azterketa.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 12. orr.

Jainkotasunaren eta gizatasunaren enigma deszifratzeko ahalegin kontzeptuala da erlijioaren filosofia, bizitzaren eta munduaren enigma.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 264. orr.

Barkamen ukatuaren enigma honek, lege edo politikatik haratago dagoena, errespetu osoa merezi du.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 111. orr.

Enigma bat da gaur egun ere oraindik niretzat, zergatik ezkondu ziren Hanna eta Joachim.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 82. orr.

Hala ere, enigma bat zara oraindik niretzat.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 74. orr.

Baina laster, hiri hau inoiz baino arriskutsuagoa bihurtuko duk gu bezalakoentzat, esan zidan Umbertok nahiko modu enigmazkoan.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 290. orr.

Zuhurki eta enigma moduan hitz egiten zuen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 500. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Hiriarentzat izugarrizko enigma zen dena: mezulariak, Hadassi dibortzioaren paperak ekarri zizkiotenak; oporrak pasatuta ere, Avigdor Lublinen geratzea; [...].  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 217. orr.

Ez dut uste badenik, honako euskal kanta sorgin hau baino aproposagorik, hego haizearen enigma xoragarri guziak batera biltzeko orduan.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 140. orr.

Enigma pisuzkoak dira hauek.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 196. orr.

Atzo bonbardatu zuten; berri hori zekarten egunkari berek bestelako enigma bat proposatzen zioten Ingalaterrari: [...].  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 83. orr.

Ruche jaunaren urduritasuna mozorrotu nahian zebiltzan hitz haiek: aritmetikako enigma hori ebazteko gauza ez izatearen beldur baitzen, hain zuzen ere.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 383. orr.

Mikeli iduritu zitzaion ordinagailu ergel horrek egiazko enigmak proposatzen zizkiola.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 69. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

enigma bat (6); enigma hori (4); eta enigma (3); eta enigmak (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus