Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Los Angelesko Desert Inn ostatuan zegoen, Mike Emerson polizia lagunarekin, kafea hurrupatzen. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 32. orr.
Coca-cola hormatua hurrupatzen genuen hartan, kideak bi musu iheslariz despeditu ninduen. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 212. orr.
Louiserekin tea hurrupatzen edo whiskia zurrutatzen zuen oroz. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 220. orr.
Putzu batean ahoz behera erortzen niz eta zakur batek bezala nasaiki hurrupatzen dut. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 134. orr.
Tabako ke ttipi baten hurrupatzeko. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 136. orr.
Hirurek jan-edatekoak hurrupatzeko baizik ez genuen ahoa irekitzen. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 114. orr.
Euskaldun horiek aditza hurrupatzen duten bitartean, guk ricard honi tinkaldi bat eman diezaiogun arraiki. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 166. orr.
Arteriak, oxigenoa eta ezinbesteko beste substantzia kimiko batzuk ekartzen ditu, motor batek erregaia hurrupatzeko duen sistemaren antzera. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 57. orr.
Zein ederra musukatzea, miazkatzea eta hurrupatzea laguna bero jartzen duten lekuetan! Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 153. orr.
Tristeziaren eta etsipenaren kopa oinazetsua hurrupatua zuen. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 25. orr.
Komuna husten den bezala hurrupatzen zaituen logalea. Joxan Elosegi «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 149. orr.
Garagardo hurrupatzen ari ginela, izendatzen ez zuen metropolis batean emazte batez amoros egon zela ikasi nuen agudo. Itxaro Borda «Entre les loups cruels», 2001 - 92. orr.
Bestelakoak egunkarietan hurrupatzen zituen, urrunetik egiaz, aspaldi zuelako ez ziela sinesgarritasunik kausitzen. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 76. orr.
bat hurrupatuz (5); baten hurrupatzeko (4); baten hurrupatzeko (4); hurrupatu eta (4); on bat hurrupatuz (3)