Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Buruko ileetatik behatzetako atzazaletaraino zeharkatu nauen hotzikara bat. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 16. orr.
Hotzikara batek igaro zidan bizkar osoa. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 189. orr.
Hotzikara batek inarrosi ninduen. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 278. orr.
Hotzikara batek dardaratu ninduen. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 250. orr.
Hotzikara batek hartu zidan bizkarrezurra goitik behera. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 143. orr.
Oinaze sakona, zorrotza, inoiz arintzen ez zena, gaur egun ere hotzikarek hartzen naute, oroitzen naizelarik. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 60. orr.
Pirinioak zeharkatzean gertatutakoarekin gogoratu zara, eta hotzikara egin zaizu. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 240. orr.
Aire bafada izoztuak hotzikara eragin zidan. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 130. orr.
Ondorioetan pentsatze hutsak hotzikara eragiten dizu. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 114. orr.
Frodok hotzikarak zituen. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 269. orr.
Uda zen, baina hotz-ikarek eta oila-larruak neguan bezainbat daldaran ezarri zuten. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 184. orr.
Eta uda hasiberri hartan nik negu minaren hotza nabaritu nuen neure baitan, eta bakardadearen hotzikara. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 18. orr.
Maimiek hotzikara txiki bat sentitu zuen. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 296. orr.
Eskuak dardarka nituen eta hotzikara izoztuek astintzen ninduten. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 250. orr.
Hotzikara samin bat, beldurrezko eta larritasunezko hotzikara bat, sartu zitzaidan hezurretan barrena. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 221. orr.
Bezperako hotz ikara hezeak soina daldararazi zidan berriro. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 101. orr.
Ez da orrorik edo hotzikara-hotsik entzuten. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 171. orr.
Hotzikarak nago, baina badakit, zazpi-zortzi ordu barru, hemen izango dugula berriro eguzkia. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 34. orr.
Hotzikarak nengoen. Ander Irizar «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 141. orr.
Gose nintzela esan eta neurekin etorrarazi nuen behera, hotzikaraz zegoela ikusi bainuen, nire jaka gorabehera. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 135. orr.
-Hotzikaraz hago? Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 134. orr.
Gero ezpainak zabaldu zituen, ahoan hartu, eta mihi gogor, busti, bero batek astindu ninduen eta hotzikaraz utzi. Juan Martin Elexpuru «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 110. orr.
Victoria ez nuela gehiago ikusiko pentsatzea zen, udazkeneko goiz zakar hartan, hotzikaraz jarri ninduen ondoezaren arrazoia. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 67. orr.
Oso azkar hasi zen Monika hotzikaraz. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 85. orr.
ere hotzikara (4); eta hotzikara (28); eta hotzikara bat (3); eta hotzikara batek (6); eta hotzikara sentitu (4); halako hotzikara (5); hotzikara arin (3); hotzikara bat (25); hotzikara bat sentitu (9); hotzikara batek (46); hotzikara batek buruko (7); hotzikara batek hartu (8); hotzikara batek inarrosi (3); hotzikara batek zeharkatu (9); hotzikara batez (3); hotzikara bortitz (4); hotzikara bortitz batek (4); hotzikara egin (6); hotzikara ematen (4); hotzikara eragiten (8); hotzikara eta (4); hotzikara sartzen (4); hotzikara sartzen zait (3); hotzikara sentitu (16); hotzikara sentitu zuen (11); hotzikara sentitzen (3); hotzikara sortzen (3); hura hotzikara (3); hutsak hotzikara (4); hutsak hotzikara eragiten (4); nauen hotzikara (3); pentsatze hutsak hotzikara (3); zeharkatu nauen hotzikara (3); zuen hotzikara (3)
eta hotzikarak (3); hotzikarak bizkarrezurra (3); hotzikarak eragiten (7); hotzikarak eragiten zizkion (4); hotzikarak eta (3); hotzikarak hartu (6); hotzikarak sentitzen (4)